30.000 sinadura lortuta, Eusko Legebiltzarrak eskatu dizkion halako bi lortzeko helburua
finkatu du. Etzi haustura hidraulikoaren aurkako mendi martxak egingo
dituzte.
Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak haustura hidraulikoaren aurkako herri ekinbide legegilea eztabaidatu beharko du. Fracking Ez plataformak jakinarazi du eskatu zizkioten 30.000 sinadurak bildu dituela. Ordea, eskatu zizkioten sinaduren halako bira heltzeko helburua zehaztu du, “ezezkoak duen benetako bultzada” erakusteko.
Plataformako kideek irailaren 13an aurkeztuko dituzte herri ekinbide legegileari babesa eman dioten sinadurak, eta, hori baliatuta, jai bat egingo dute egun horretan.
Bitartean sinadurak biltzeko lanean jarraituko dutela jakinarazi dute plataformako kideek, baita gasa erauzteko teknika horren aurkako ekintzak prestatzen.
Testuinguru horretan, eta azken bi urteetan egin bezala, mendi martxak antolatuko dituzte ostegunean, uztailaren 31ean. Martxak Gorbeiara eta Urbiako zelaietara izango dira, eta mendi federazioekin elkarlanean antolatuko dituzte.