(*
azpimarratzen dugu EBren 92/43/CEE Zuzendaritzak ezarritako Komunitate Interesa duten Habitat-ak
eta **-rekin lehentasun izaera dutenak)
Hauek Barakaldoko aberastasunaren parte dira, eta
askok defendatuko dugu, urruntasunetik, ezagutza ezagatik eta harrotasunetik,
agintea dutenegatik, ez dute inguru hau berea sentitzen eta zati handi bat
kendu nahi digute. SuperSur-arekin gertatu zen bezala, errepidea hortxe utziz,
trokak betez, zuhaitzik gabeko inguruak zuhaitzak moztuz eta garai batean
pistak izandakoak porlanez bete dituzte.
Klikatu irudian txosten osoa irakurtzeko |
Equinoccio Natura Ingurugiro kontsultoria bati
Eguzkik eta Barakaldo Naturalak enkargatutako informean inguru hauen inbentario
egiten du, kokapena eta fauna eta landaredi espezien zerrenda luzea egin du,
inguru natural honen ezaugarriei eta habitat desberdinei esker, Barakaldo
bizitzeko toki egonkortzat dute, bidaia migratzaileetan babesa topatzen dute,
eta askotan hazteko leku bezala hartzen dute. Hauetariko asko, galzorian, ahul,
arraro edo garrantzia berezia duten europear eta Eusko Jaurlaritzaren
araudiaren arabera espezie bezala katalogatuta daude.
Horrela, arrain hiruarantza, baso-igel iberiarra, ferra-sagurzar
handia, miru gorria, sai zuria, pitxatar nabarra, arrano sugezalea, belatz
handia, lezkari arrunta, gardatxoa, euli-txori beltza, ipurtatsa, zata arrunta,
martin arrantzalea, kulixka txikia, mendi-erregetxoa, lepitxuli arrunta, etabar
luzea bat, fauna espezien artean, eta landaredian: woodwardia radicans, mendi ostargi-belarra, anbulo gaiztoa, Pinguicula lusitanica, gorostia...
Espezie hauek ez dakite mugez eta eredu ekonomikoez.
Soilik haien biziraupenerako habitat egoki bat bilatzen dute eta oreka hori
hausten badugu, katea etengo da. Arrazoi honengatik, EBk oso garatua duen
ingurugiro araudi bat dauka eta epe motzera, eremu naturalak potentzial
itate ekonomiko handia, lanak sotzeko, hezkuntzan zein osasunean izango ditu.
itate ekonomiko handia, lanak sotzeko, hezkuntzan zein osasunean izango ditu.
Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Metropoliarentzako
Lurralde Plan Partzialaren berrikuspearen Aurrepenean aurten aurkeztu du, “bere
biziraupenerako katalogatuta dauden fauna eta landarediarentzako habitat-ak
babestea”, eta aurrerago esaten du, horrelako ezaugarriak dituzten eremuak
“garrantzia duten eremu naturalak, ez daukatenak babes izaerarik eta haien
balioagatik beharrezkoa den trataera izan behar dutenak”.
Horrela, El Regatoko haranari errefentzia egiten dion
dokumentu bat topatu dugu, “bertako basoak berreskuratzeko korridore berdeak
sustatu, erriberakoak eta hezeguneak barne, konektibitate ekologikoa mantendu
ahal izateko. Zehazki, Ganekogortako korridorea eta Barbadun – Artiba – El
Regato – Oiola – Arrigorriagatik igarotzen dena.
Klikatu irudian gure aldizkaria ikusteko |
Eusko Jaurlaritzak zein Espainiar Gobernuek
merkantzien tren bat irudikatzeko zuriz dagoen mapa bat bezala ikusten dute.
Eta gure agintariek, ez dute ezertxo ere esaten.
Ba beno, mahai gainean jartzen dugun ingurugiro
azterketa dela eta, Barakaldo Naturaletik eta Eguzkitik,Barakaldoko aginte
politiko, sozial eta ekologistek pausoak ematen unea irtsi dela uste dugu, gure
birika berdearen balioa eta beharrezkoa den babesa eman behar diogu. Eta orain
da hasteko unea.
BARAKALDO NATURALA ETA EGUZKIBARAKALDOKO UDALAk diruz lagundutako ekimena.