sábado, 28 de julio de 2012

MOZIOA ONARTUTA UDALBATZAN -//- MOCION APROBADA EN EL AYUNTAMIENTO..... Ez oparitu telefono mugikorrik umeei -//- No regales teléfonos móviles a l@s niñ@s


(Más abajo en castellano)
Eguzkik aurkeztutako mozio bat aho batez onartu du Barakaldoko Udalbatzak non umeek egiten duten telefono mugikorren gehiegizko erabileraz eta beraiei oparitzeko desegokitasunaz kontzientziazio kanpaina egitea onartu duten.

Honako hau da onartutakoa:

1-Telefono mugikorren eta mikrouhinak igortzen dituzten gailuen erabilera goiztiarra, iraunkorra eta neurrigabearen berariazko arriskuez ohartarazten dituzten Europako Kontseiluko Batzarraren eta Eusko Legebiltzarraren ebazpenen ildotik, umeek egiten duten telefono mugikorren neurrigabeko erabileraren kontra kontzientziazio kanpaina bat bultzatu Eskolako Agenda 21 barruan.

2-Kanpaina hau zabaltzeko udalak dauzkan bitarteko publiziatarioen doako erabilera egin: Aita-Ama Aldizkaria, gizarte sareak, udal aldizkariak, Udaleko Webgunea, e.a.

3-Balizko kanpoko diru iturriak bilatu.

4-Kanpaina hau 2012ko Gabonak baino lehenago gauzatu, kontsumo arduratsuari eta haur osasunari begirako ekimen moduan. Kanpainaren emaitzak aztertu eta gero hurrengo urteetan berriro gauzatzea erabaki.

Eguzki, Euskal Herriko Talde Ekologista eta Antinuklearrak baikor baloratzen du Barakaldoko Udalbatzak hartu duen erabakia kutsadura iturri potentzial batez kontzientzia hartzen, kalteberena den arloa, haurrak, babesten eta Zuhurtziaren Printzipioa gauzatzen lagunduko duelako, guzti hau Europar Kontseiluaren Legebiltzar Batzordeak 2011ko maiatzaren 27an aho batez onartutako 1815 ebazpenaren ildotik joaten delarik. (http://www.next-up.org/pdf/Consejo_de_Europa_Resolucion_1815_Los_peligros_potenciales_de_los_campos_electromagneticos_y_sus_efectos_en_el_medio_ambiente_08_06_2011.pdf) 
Bideoa (frantzesez)
----------------------
El jueves 26 de julio el Pleno Municipal de Barakaldo aprobó por unanimidad una moción presentada por Eguzki en la que se decide realizar una campaña de concienciación sobre los riesgos del uso excesivo de teléfonos móviles por parte de los niños y niñas y la inconveniencia de regalárselos.

Esto es lo que se ha aprobado:

1. Impulsar una campaña de concienciación dentro de la Agenda 21 escolar contra el uso inmoderado de teléfonos móviles entre los niños y niñas, en línea con la Asamblea Parlamentaria del Consejo de Europa y la Resolución del Parlamento Vasco, alertando de  los riesgos específicos del uso precoz, indiscriminado y prolongado de los teléfonos móviles y de otros dispositivos emisores de microondas.

2. Utilizar para la divulgación de esta campaña los medios publicitarios que dispone el ayuntamiento de forma gratuita: Revista Aita-ama, redes sociales, revistas municipales, web del ayuntamiento, etc.

3.  Buscar posibles fuentes de financiación externas.

4. Desarrollar esta campaña previa a la navidades de 2012, como acción enfocada al consumo responsable y la salud infantil. Tras valorar los resultados de dicha campaña, decidir su incorporación en posteriores años.

Eguzki, Euskal Herriko Talde Ekologista eta Antinuklearra valora positivamente esta decisión en la medida que contribuye a tomar conciencia de una fuente potencial de contaminación como son las onda electromagnéticas y a incidir en el Principio de Precaución protegiendo al sector más vulnerable, la infancia, en línea con lo establecido en la resolución 1815 de la Asamblea Parlamentaria Europea el 27 de mayo de 2011.(http://www.next-up.org/pdf/Consejo_de_Europa_Resolucion_1815_Los_peligros_potenciales_de_los_campos_electromagneticos_y_sus_efectos_en_el_medio_ambiente_08_06_2011.pdf)
Video (en francés)
Sartu berrian mozioaren testu osoa irakurtzeko -//- Entrar en la noticia para leer todo el texto de la Moción

(Más abajo en castellano)
 BARAKALDOKO ALKATE JAUNARI ZUZENDUTA:

...................jaunak/andereak, Eguzki Erakunde Ekologistaren (NIF: G-48404453) ordezkari gisa, ........NAN zenbakiduna eta ......................................................jakinarazpenetako egoitzatzat duelarik honako hau aurkezten du:

AURKEZPENA
            Maiztasun baxuko Eremu Elektromagnetikoak (hemendik aurrera EEM) pertsonen eta bereziki umeen osasunerako arriskutsuak diren ingurumen kutsatzailetzat hartzen dituzte, honako erakunde hauek: 

1.- STEWART txostena 2000ko apirila, (Sir William Stewart), Britaniar Gobernuak 1999an eskatu zuen. Txosten honek umeek mugikorrak larrialdi egoeretan baino ez  erabiltzeko gomendioa egiten du.

2.- BIOINITIATIVE txostena 2007ko abuztua. Txosten hau egiteko prozesuan aztergaien adituak ziren 26 zientzialarik parte hartu zuren, zientzia-literaturarik eguneratuaren 1500 ikerketa baino gehiago berraztertu zituzten. Hauek honako ondorioak atera zituzten; legezkotzat hartzen duten esposizio mailaren eta EEMek osasunean duten eraginaren inguruan dauden polítika publikoen azterketa beharrezkoa da.

3.- Europako Ingurumen Agentzia, (2007ko irailean, 27 estatu kideei pertsonak babesteko neurriak hartzeko egindako gomendioa). Agentzia honek kautelazko-neurrien ezarpenean beste atzerapen batek amiantoak, tabakoak eta gasolinaren berunak sortu zuten antzeko osasun krisia eragin dezakeela adierazi du. 

4.- Europako Legebiltzarrak 2008ko apirilean 4ean ia-ia aho batez onartutako ebazpenaren 21, 22 eta 23.artikuluak. 

5.- Europako Legebiltzarrak 2009ko apirilean 2ean ia-ia aho batez ere onartutako ebazpenaren 15, 17 eta 23.artikuluak.

6.- Magdas Havass doktorea, Trent-eko Unibertsitateko katedratikoa Peterborough-en, Kanada. Kanadako ikerlari honek 2009ko maiatzaren 5ean eragin handia izan zuen gutun irekian, umeek, haur eskoletan batez ere, kablerik gabeko teknologia ez erabiltzea gomendatzen du.  

7.- Europar Kontseiluaren Legebiltzar Batzordeak 2011ko maiatzaren 27an aho batez onartutako 1815 ebazpena.  Honek, 8.3 puntuan umeak babesteko eskaera egiten du: 

 “1. Ministerio desberdinek (hezkuntza, ingurumena eta osasuna) mugikorren eta mikro-uhinak igortzen dituzten bestelako aparailuen erabilera goiztiarrak, neurririk gabeak eta denboran luzatzen denak dauzkan arrisku zehatzen inguruan  irakasleak, gurasoak eta umeak informatzeko kanpainak aurrera eraman behar dituzte. 

2. Umeek Internet konexioa kable bidez egiteko lehentasuna izan behar dute, ikastetxeetan eta ikasgeletan batez ere, eta eskola eremuaren barruan umeek egiten duten mugikorraren erabilera modu zorrotz batean arautua egon behar da.” 

8.- 2011ko urriaren 5ean Euskal Legebiltzarrak aho batez onartutako ebazpenak Europar Kontseiluaren 1815 Ebazpenarekin bat egiten du.  Honek, hirugarren puntuan honako hau esaten du: “Umeek mugikorrak neurririk gabe erabiltzearen aurkako kanpainak aurrera eramatea.”

Ingurumen kutsatzaileek, EEMak aurreko erakundeek talde honen barruan sartzen dituzte, umeengan eragin handia daukate. 

            Hainbat herri eta erakundeek mugikorren erabilera mugatzeko gomendioak egiten dituzte hala nola: Britainia Handia (2000), Alemania (2007), Frantzia, Errusia, India eta Belgika (2008) eta baita Torontoko Osasun Saila (2008ko uztaila) eta Pittsburgh-eko Minbiziaren Institutua (2008ko uztaila). 

            Ingurumena eta horrekin batera, umeak babesteko udalerriek, Eskola Kontseiluek, Ikasleen Guraso Elkarteak eta gurasoak, bakoitzak haien lan esparruan, Zuhurtziaren printzipioa ezarri beharko lukete. Kalte larriak eta konponezinak sortzeko arriskua dagoenean, ziurtasun zientifiko eza neurri eraginkorren onarpena atzeratzeko aitzakiatzat ezin dela hartu kontrolatzea, Estrasburgoko Auzitegiaren jurisprudentzia da.  

Udalbatzan onartzeko puntuak:

Guzti honengatik Barakaldoko Udalak honako hau onartzen  du:

1-Telefono mugikorren eta mikrouhinak igortzen dituzten gailuen erabilera goiztiarra, iraunkorra eta neurrigabearen berariazko arriskuez ohartarazten dituzten Europako Kontseiluko Batzarraren eta Eusko Legebiltzarraren ebazpenen ildotik, umeek egiten duten telefono mugikorren neurrigabeko erabileraren kontra kontzientziazio kanpaina bat bultzatu Eskolako Agenda 21 barruan.

2-Kanpaina hau zabaltzeko udalak dauzkan bitarteko publiziatarioen doako erabilera egin: Aita-Ama Aldizkaria, gizarte sareak, udal aldizkariak, Udaleko Webgunea, e.a.

3-Balizko kanpoko diru iturriak bilatu.

4-Kanpaina hau 2012ko Gabonak baino lehenago gauzatu, kontsumo arduratsuari eta haur osasunari begirako ekimen moduan. Kanpainaren emaitzak aztertu eta gero hurrengo urteetan berriro gauzatzea erabaki.

Behean sinatzen dugun alderdiok Alkateari honako hau eskatzen diogu: Eguzkizaleak-Eguzki Taldeak aurkeztutako mozioa uztaileko ohiko udalbatzan premiazko izaerarekin sartzea
Premiazko arrazoiak Barakaldoko ume eta gazteen osasuna etengabe arriskutan jartzen ari direla oinarritzen dira, eta ondorioz Zuhurtziaren printzipioa babesteko berehalako neurri eraginkorrak hartzea beharrezkoa delakoan gaude.

Halaber, Udal Araudiaren 204. artikuluaren 2. atalean xehatutakoaren arabera eta gai honi buruz Udalbatzan sortu daitezkeen zalantzak argitzeko mozio hau aurkeztu duen Eguzkizaleak-Eguzki Taldearen izenean Andoni de la Concha Ruiz, 22749771B ENA zk.arekin eta  Jose Ignacio Herranz Alvarez 22724567S ENA zk.arekin agertu ahal izateko eskatzen dugu, balizko galderei erantzunak eman ahal izateko.


Barakaldon, 2012ko uztailean.

AL SEÑOR ALCALDE DE BARAKALDO

El/La que suscribe, Don/Doña…………………………………………….., en representación de EGUZKI……………..
(y cualquier organización: con su IFK/CIF )……………,  con DNI  nº…………………., y con domicilio a efecto de notificaciones en la calle ...............................................................nº…...piso………., código postal  ………… de Barakaldo,
                                                                                                                                                                                                                                              EXPONE : 
Que los Campos Electromagnéticos (en adelante CEM) de muy baja frecuencia son considerados como contaminantes ambientales con riesgo potencial para la salud de las personas y especialmente de los niños/niñas, por los siguientes Organismos:

1.- El informe STEWART de abril de 2000, (Sir William Stewart), encargado el año 1999 por  el Gobierno Británico. Es recomendación de este informe que los niños/as no usen teléfonos móviles excepto en emergencias.

2.- Informe BIOINITIATIVE de agosto de 2007. Informe en el que participaron 26 científicos expertos en la materia, revisando más de 1500 investigaciones de la literatura científica más reciente. Llegaron a la conclusión de que es necesaria una revisión de los niveles de exposición permitidos, y de las políticas públicas con respecto a las implicaciones de los CEM en la salud.

3.- La Agencia Europea de Medio Ambiente, (Recomendación del 17 de septiembre de 2007 dirigida a los 27 estados miembros con el fin de pedirles que adopten medidas para una mayor protección del público). La agencia advierte de que un nuevo retraso en la adopción de medidas cautelares podría conducir a una crisis de salud similar a las causadas ​​por el amianto, el tabaquismo y el plomo en la gasolina.

4.- La Resolución prácticamente unánime del Parlamento Europeo del 4 de septiembre de 2008 en sus artículos 21, 22 y 23.

5.- La Resolución también casi unánime del Parlamento Europeo de 2 de abril de 2009 en los artículos 15, 17 y 23.

6.- La investigadora canadiense, Dra. Magda Havass, catedrática de la Universidad de Trent, Peterborough, ON, Canadá. En su influyente carta abierta del 5 de mayo de 2009 desaconseja el uso de la tecnología inalámbrica por los niños/as, sobre todo en la escuela primaria.

7.- La Resolución 1815, de 27 de mayo de 2011, de la Asamblea Parlamentaria del Consejo de Europa, adoptada por unanimidad. En ella y en su punto 8.3 hace un llamamiento con respecto a la protección de los/as niños/as: 

“1. Desarrollar, en los distintos ministerios (educación, medio ambiente y sanidad), campañas, de información específicas dirigidas al profesorado, las madres y padres y los/as niños/as para advertirles de los riesgos específicos del uso precoz, indiscriminado y prolongado de los teléfonos móviles y de otros dispositivos que emiten radiaciones microondas. 

2. Dar preferencia para los/as niños/as en general, y en especial en los centros de enseñanza y en las aulas, a las conexiones a Internet por cable, y regular estrictamente el uso de teléfonos móviles por parte de los/as niños/as en el recinto escolar.”

8.- La Resolución aprobada por unanimidad por el Parlamento Vasco, el 5 de octubre de 2011 por la que se adhiere a la Resolución 1815 del Consejo de Europa. En su punto tercero dice lo siguiente: “Realizar campañas contra el uso inmoderado de teléfonos móviles entre los niños y niñas”.     

            Que los niños y las niñas son especialmente sensibles a los contaminantes ambientales, y así son considerados en los pronunciamientos anteriores los CEM.

            Que diversos países y organizaciones han establecido recomendaciones para limitar el uso del teléfono móvil, entre ellos, el Reino Unido (2000), Alemania (2007), Francia, Rusia, India y Bélgica (2008), así como el Departamento de Salud de Toronto (julio de 2008) y el Instituto de Cáncer de Pittsburgh (julio de 2008). 

            Que a fin de proteger el medio ambiente en general y a los niños y las niñas en particular, los municipios, los Consejos Escolares, las AMPAS y los padres/madres, cada uno según su capacidad, deben recurrir a una amplia aplicación del Principio de Precaución. Es jurisprudencia del Tribunal de Estrasburgo que cuando existen amenazas de daños graves e irreversibles, no se debe utilizar la falta de certidumbre científica total como excusa para aplazar medidas eficaces.

Por todo ello el Ayuntamiento de Barakaldo en pleno acuerda:

1. Impulsar una campaña de concienciación dentro de la Agenda 21 escolar contra el uso inmoderado de teléfonos móviles entre los niños y niñas, en línea con la Asamblea Parlamentaria del Consejo de Europa y la Resolución del Parlamento Vasco, alertando de  los riesgos específicos del uso precoz, indiscriminado y prolongado de los teléfonos móviles y de otros dispositivos emisores de microondas.

2. Utilizar para la divulgación de esta campaña los medios publicitarios que dispone el ayuntamiento de forma gratuita: Revista Aita-ama, redes sociales, revistas municipales, web del ayuntamiento, etc.

3.  Buscar posibles fuentes de financiación externas.

4. Desarrollar esta campaña previa a la navidades de 2012, como acción enfocada al consumo responsable y la salud infantil. Tras valorar los resultados de dicha campaña, decidir su incorporación en posteriores años.

Los grupos municipales abajo firmantes piden a este Alcalde la inclusión, con carácter de urgencia, en el Pleno Ordinario del mes de julio, de la moción presentada por Eguzkizaleak-Eguzki, este escrito.  Las razones de urgencia vienen dadas por estar poniendo en peligro  a la juventud de Barakaldo, hasta contrarrestar la inquietud existente y la necesidad de tomar medidas urgentes y efectivas para salvaguardar el principio de precaución.

En Barakaldo, a ……de ………………………….de 2012


No hay comentarios:

Publicar un comentario