miércoles, 24 de abril de 2013

Mendi-bideei buruz -//- Sobre las pistas forestales




(Más abajo en castellano)

ALKATEA JAUNA, honakoa esatera natorkizu:

Orain dela gutxi Barakaldoko udalerriaren mugen barruan dauden mendi-bideetan, ibilgailuen zirkulazioa, kontrolatzeko helburua duen udal-ekimen baten berri izan dugu.
   
Udal Gobernuak, arazo honetan daukan ardura onartzea positiboa dela uste dugu, baina zalantza bat sortu zaigu ekimen honen azkenengo xedearen inguruan; honek ibilgailuek gune naturaletan sorrarazten dituzten kalteak gutxitzea nahi du ala benetako helburua, dirua biltzea eta propaganda ona lortzea da?

Baina, Udal Gobernuak motorrek, noranahiko ibilgailuek (todo terreno) eta quad-ek arazo honen erantzule nagusiak eta bakarrak direla esatea ezin dugu positibotzat hartu, izan ere, arazo honen sortzaileak zur-industriaren beharrak asetzeko etengabe eta neurririk gabe egiten ari diren mendi-bide berriak dira eta...


...
Señor Alcalde:

En fechas recientes hemos conocido la iniciativa municipal que pretende controlar el tráfico de vehículos a motor por los caminos de monte y pistas forestales del municipio.
   
Nos parece positivo que por fin el Gobierno Municipal asuma su responsabilidad en este tema aunque nos queda la duda de si el objetivo final es recaudatorio, propagandístico o si realmente busca acabar con los perjuicios ambientales que indudablemente generan en nuestras zonas naturales los vehículos a motor.

Lo que no nos parece tan positivo es achacar a motos, todo terrenos y quads un nivel de responsabilidad que no les corresponde, tratando de ocultar el verdadero origen del problema que no es más que la apertura permanente y desmedida de pistas en aras de satisfacer las necesidades de la industria maderera...

ALKATEA JAUNA, honakoa esatera natorkizu:

(Más abajo en castellano)

Orain dela gutxi Barakaldoko udalerriaren mugen barruan dauden mendi-bideetan, ibilgailuen zirkulazioa, kontrolatzeko helburua duen udal-ekimen baten berri izan dugu.
   
Udal Gobernuak, arazo honetan daukan ardura onartzea positiboa dela uste dugu, baina zalantza bat sortu zaigu ekimen honen azkenengo xedearen inguruan; honek ibilgailuek gune naturaletan sorrarazten dituzten kalteak gutxitzea nahi du ala benetako helburua, dirua biltzea eta propaganda ona lortzea da?

Baina, Udal Gobernuak motorrek, noranahiko ibilgailuek (todo terreno) eta quad-ek arazo honen erantzule nagusiak eta bakarrak direla esatea ezin dugu positibotzat hartu, izan ere, arazo honen sortzaileak zur-industriaren beharrak asetzeko etengabe eta neurririk gabe egiten ari diren mendi-bide berriak dira eta.

Industria hau, basogintzako enpresari gutxi batzuen eskuetan dago eta hauek haien onura ekonomikoa edozein alderdiren aurretik jartzen dute, ingurugiroa modu zuzenean erasotzen dutelarik. Izan ere, ez dugu ahaztu behar egun oraindik ere, hauek basogintza ustiapen intentsiboaren aldeko apustua egiten dutela. Hau da, honako ezaugarriak dituen industria:

•    Mendi-bideak ireki, nahiz eta mendi-hegalaren aldapa malkartsua izan.
•    Hazkuntza azkarreko (ziklo laburrak) espezieak landatu, ohikoenak eukaliptoa eta monterrey pinua edo insignis pinua direlarik.
•    Arraseko mozketa, sasi garbiketa ez selektiboa eta kimaketa-hondarren erreketa, etab. 

Honen ondorio zuzenak dira; paisaiaren eraldaketa, habitat zatiketa, bioaniztasunaren galera (espezie bakarreko basogintza sailak), lurzoru galera higadura dela eta, izurriteen eta suteen hedapen azkarra, etab. Basogintza mota honi lotutako ekintzek eta erabili beharreko makineria astunak lurzoruan eragin zuzena eta batzuetan konponezina daukate, beraz, motorrak eta quad-ak ez dira kalteen erantzule bakarrak ezta nagusienak ere.   

Jakin badakigu, baso-ustiapenak kudeatzeko eskumena Aldundiarena dela eta ondorioz, instituzio hau zuzentzen duen alderdi politikoa, kasu honetan EAJ, jarduera honek sorrarazten dituen inpaktu ekologikoen erantzule nagusien dela. Baina, Udal Gobernuak benetan, naturarekiko daukan sentikortasun hori frogatu nahi baldin badu, eskuragarri dituen baliabide tekniko eta instituzional guztiak martxan jarri beharko lituzke mota honetako jarduerak, mendi-pisten irekiera esate baterako, mugatzeko, eta beharrezkoa izatekotan Aldundiaren kontra eginez. Ondorioz, honako galdetzen diogu geure buruei: noizko gure mendien etorkizuna zalantzatan jarriko ez duen basogintza politika iraunkorra?

Eguzkik, Udal Gobernuari, Aldundiari basogintza eredu estentsiboa ezartzen duten enpresen aldeko apustua egiteko eskaera luzatzeko eskatzen diogu. Izan ere, baso-ustiapenak kudeatzeko ereduan aldaketa hau emanez gero, honek orain arte kaltetutako eremuetan onurak ekarriko lituzke, esate baterako: higadura maila gutxitu, lurzoruak ura eusteko duen gaitasunak gora egiten du, bioaniztasun mailaren, bai animaliena eta baita begetalena, igoera espezie bakarreko eremuen desagerpena dela eta, etab.

Herritarren Segurtasuneko zinegotzia den Olga Santamariak: “Ez dugu onartuko bihozgabe bakar batzuek Barakaldoko ondare naturala suntsi dezaten” esaten duenean, esaldi hau nori zuzenduta dago? Bakarrik,  ibilgailuak erabiltzen dituztenei? Eta ez gure mendiak etekin ekonomikoak lortzearren suntsitzen dituzten horiei?

Baliteke, Udal Gobernuak barakaldar guztien ondare naturala suntsitu eta oraindik suntsitzen ari den politika espekulatzailea alde batera utzi nahi izatea. Kasu honetan, Udal Gobernuari gogorarazi nahi diogu bihozgabe batzuek inolako kontrolik gabe gure natur-guneen kontra ez jardutea berma dezakeela, Udaletxeak Barakaldon non eta nola eraikitzen den erabakitzeko eskumena dauka eta.

Denboraren poderioz, politika eredu berri baten aurrean ala udalerri honetan ohikoak diren marketing kanpaina berri baten aurrean gauden jakingo dugu.
....

Señor Alcalde:
En fechas recientes hemos conocido la iniciativa municipal que pretende controlar el tráfico de vehículos a motor por los caminos de monte y pistas forestales del municipio.
   
Nos parece positivo que por fin el Gobierno Municipal asuma su responsabilidad en este tema aunque nos queda la duda de si el objetivo final es recaudatorio, propagandístico o si realmente busca acabar con los perjuicios ambientales que indudablemente generan en nuestras zonas naturales los vehículos a motor.

Lo que no nos parece tan positivo es achacar a motos, todo terrenos y quads un nivel de responsabilidad que no les corresponde, tratando de ocultar el verdadero origen del problema que no es más que la apertura permanente y desmedida de pistas en aras de satisfacer las necesidades de la industria maderera.

Industria controlada por unos pocos empresari@s forestalistas que priman su interés económico por encima de cualquier otro y atentan directamente contra el medio ambiente. Ya que no debemos olvidar que hoy en día se sigue apostando por las explotaciones forestales intensivas. Es decir, aquellas caracterizadas por:

•    La apertura de pistas forestales incluso en laderas de fuertes pendientes.
•    La plantación de especies de crecimiento rápido (ciclo corto) como el eucalipto y el pino de monterrey o pino insignis.
•    Talas a matarrasa, desbroces y quema de restos de poda, etc.

Esto trae consigo; la alteración del paisaje, la fragmentación del hábitat, la pérdida de biodiversidad (zonas de plantaciones mono-específicas), la pérdida de suelo por erosión y arrastre, la proliferación de plagas y la rápida expansión de los incendios, etc. Así, son este tipo de actividades y la maquinaria pesada asociada a ellas las que tienen una incidencia directa y a mayor escala sobre el terreno y no tanto los quads y las motos.

Sabemos que la gestión forestal es competencia de la la Diputación y no cabe duda que es el partido que gobierna esta institución, en este caso el PNV, el que tiene la máxima responsabilidad en el deterioro ecológico que supone esta actividad. Pero si el Gobierno Municipal tiene la sensibilidad que dice tener con respecto al medio ambiente debería poner todos sus instrumentos técnicos e institucionales a trabajar para limitar el ejercicio de estas prácticas, entre las que se incluye la apertura de pistas, y si fuese necesario, enfrentarse a la Diputación. Nos preguntamos: ¿para cuándo una política forestal sostenible que no hipoteque el futuro de nuestros montes?

Por eso desde Eguzki, animamos al Gobierno Municipal a que presione a la Diputación para que nuestro municipio sea pionero en la zona en la apuesta por empresas enmarcadas en una política forestal de carácter extensivo, basada en la repoblación de especies autóctonas. Ya que un cambio en la gestión de las explotaciones trae consigo beneficios considerables a los entornos naturales castigados hasta la fecha, como: disminución de la erosión, aumento de la capacidad de retención de agua del suelo, aumento de la biodiversidad tanto animal como vegetal por la desaparición de cultivos mono-específicos…

Cuando la concejal de Seguridad Ciudadana, Olga Santamaría  dice: “No vamos a permitir que algunos desalmados destrocen el patrimonio natural de Barakaldo” ¿sólo se refiere a l@s usuari@s de vehículos a motor?  Y ¿no incluye a l@s que más deterioran nuestros montes para obtener beneficios económicos?

Quizá, el Gobierno Municipal quiere dar un giro en su larga trayectoria especulativa, que ha supuesto y aún supone, la destrucción del patrimonio natural de tod@s l@s barakaldeses/as. Le recordamos al Gobierno Municipal que en este caso sí pueden evitar que un@s deslamad@s actúen de manera indiscriminada porque es el Ayuntamiento el que decide dónde y cómo se construye en Barakaldo.

El tiempo nos dirá si se trata del inicio de un cambio en la buena dirección o una campaña de marketing más de las habituales en este municipio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada