lunes, 8 de abril de 2013

Udal Gobernuak onartutakoa bete dezan ! -//- ¡ Que el Gobierno Municipal cumpla lo acordado ¡


(Más abajo en castellano) 
 
Behin baino gehiagotan salatu dugu Udal Gobernuak, itxurakeria egiteko izan ezik, ez duela benetan bete Barakaldoko Udal Osoko Bilkurak 2012ko uztailearen 26an onartu zuen adingabekoen eta mugikorren gehiegizko erabileraren inguruko Mozioa.


Hainbat ekimen onetsi zen Mozio horretan, baina Udal Gobernuak oso era eskasean landu du han onartutako. Hutsune hori betetzeko asmoz Eguzki-ren aldetik hainbat ekimen burutu dugu: kartelak eta txostena egin eta hainbat eskoletan banatu ditugu.


Edonola ere eta Udalak dauzkan bitarteko askoz handiagoak Udal Batzak onartutakoa betetzeko daudela uste dugu, eta horregatik joandako ostirala 5ean eskaera bat Udal Erregistroan sartu dugu. Eskaera honetan Udal Gobernuari eskatzen diogu Mozioaren 4. puntua betetzea; honen arabera egindakoaren balorazioa egin behar da eta hurrengo Gabonei begira egitekoa zehaztu. Horretarako Batzorde berezia sortzea proposatu dugu, eta Mozioa aurkeztu zuen antolakunde garen aldetik Batzorde horretan egotea eskatu dugu.


Udal Erregistroan sartutako idazkia irakurri nahi baduzu "Más información"en sakatu.


......


Varias veces hemos denunciado el incumplimiento por parte del Gobierno Municipal, salvo para cubrir el expediente, de la Moción aprobada por el Pleno Municipal el 26 de Julio de 2012 sobre el uso excesivo de teléfonos móviles por parte de la infancia.


En la Moción se aprobaron varios puntos que han sido trabajados por el Gobierno Municipal de una forma totalmente insuficiente. Con el fin de corregir ese vacío como Eguzki hemos realizado varias algunas iniciativas, como imprimir un cartel y repartir en varias escuelas un trabajo informativo sobre la Moción.


Somos conscientes que los medios que posee el Ayuntamiento son mucho más numerosos y también que deben estar para el cumplimiento de lo decidido por el Pleno. Por ello, el pasado viernes 5 hemos introducido en el Registro Municipal una petición al Gobierno Municipal exigiéndole el cumplimiento del punto 4º de la Moción, en el que se establece que se realizará una valoración de lo hecho y la concreción de lo que se hará de cara a las Navidades de 2013. Para ello hemos propuesto la creación de una Comisión específica y, como grupo que presentó la Moción, hemos solicitado formar parte de esa Comisión.


Si quieres leer el contenido de la Moción haz clic en "Más información".



ALKATEA JAUNA, honakoa esatera natorkizu:

(Más abajo en castellano)

Pasadan, 2012ko uztailaren 26an, Barakaldoko Udal Osoko Bilkurak adingabekoen eta mugikorren erabileraren inguruko mozioa aho batez onartu zuen.  Honako hauek dira mozioak zekartzan erabaki instituzionalak: Mozioak ebazpen-partean honako erabaki instituzionalak zekartzan: 

 “1.Telefono mugikorren eta mikrouhinak igortzen dituzten gailuen erabilera goiztiarra, iraunkorra eta neurrigabearen berariazko arriskuez ohartarazten dituzten Europako Kontseiluko Batzarraren eta Eusko Legebiltzarraren ebazpenen ildotik, umeek egiten duten telefono mugikorren neurrigabeko erabileraren kontra kontzientziazio kanpaina bat bultzatu Eskolako Agenda 21 barruan.

2. Kanpaina hau zabaltzeko udalak dauzkan bitarteko publiziatarioen doako erabilera egin: Aita-Ama Aldizkaria, gizarte sareak, udal aldizkariak, Udaleko Webgunea, e.a.
3. Balizko kanpoko diru iturriak bilatu.

4. Kanpaina hau 2012ko Gabonak baino lehenago gauzatu, kontsumo arduratsuari eta haur osasunari begirako ekimen moduan. Kanpainaren emaitzak aztertu eta gero hurrengo urteetan berriro gauzatzea erabaki.”

2012 Gabonak bukatu eta hainbat hilabete pasa direnean, mozioaren 4. puntua betetzea beharrezkotzat hartzen dugu. Orain arte gauzatutako kanpainaren emaitzen azterketa egite aldera eta 2013ko Gabonetan mozio honetan onartutakoa, benetan aurrera eramatea azkenengo xedea delarik.
Udal Gobernuak orain arte burututako ekimenen, hau da, mozioan onartutakoa betetzeko egindakoaren  inguruan, gure taldeak bildutako datuak honako hauek dira: 

1- Gai hau Udal Webgunean sartu zuten. Sasi-kanpaina honen inguruko informazioa topatzeko zailtasunak alde batera utzita, testuak Osakidetzak gai honen inguruan egiten dituen gomendioetara aipatzen ditu eta hauek Zuhurtzia Printzipioaren kontrakoak izateaz gain europar erakundeek eta Eusko Legebiltzarrak berak, egiten dituen gomendioekin talka egiten dute. Udal Webgunean azaltzen den aipatu berri dugun albistean, onartutako mozioaren 4.puntua “desagertu” egin da, kanpaina hau 2012ko Gabonak baino lehen gauzatzearen inguruko akordioa jasotzen zuena hain zuzen ere. 
 
2- Gai hau Udal Egunkariaren abenduko alean sartu zuten. Albistea, laugarren orrialdean agertzen da, 8 x 4 zentimetroko laukitxo baten barruan, eta gainera, aipatu berri dugun Osakidetzaren gomendio eztabaidagarri horien inguruko aipamen zehatza dakar.

3- Gaztebulegoan kartel bat jarri zuten.

Otsaila eta martxoa bitartean gaiaren inguruko azalpen txostena banatzeko asmoarekin Barakaldoko eskola ugarira egindako bisitaldiei esker, bai gurasoek eta baita irakasleek aipatutako Mozioaren inguruan daukaten ezjakintasuna erabatekoa dela baieztatzeko aukera izan dugu. Mozioaren alderdirik garrantzitsuenak ez dira bete, esate baterako kanpaina , ez da Agenda 21aren baitan sustatu eta aipatutako adin tarteko seme-alabak dituzten gurasoen artean ez da arazo honen inguruko informazioa zabaldu. 

Baina, martxoaren bigarren hamabostalditik aurrera Udal Gobernua, ikastetxeetan onartutako  Mozioaren inguruko informazio-orria (kopia atxikituta)  banatzen hasia zela jakin izan genuen. Orri honen edukia eta kanpo-itxura aztertu ostean hauxe da egiten dugun balorazioa: 

1- Testuan, Udal Osoko Bilkurak bere erabakia hartzeko oinarritzat hartu zituen arrazonamendu teknikoak hitzez hitz kopiatuta agertzen dira, arrazoi hauek gainera, guk aurkeztutako mozio-proposamenean aipatzen genituenak dira.  Testu hau, ez da ez nahikoa ezta egokia ere arazo hau guztiz ezezaguna zaien gurasoei zuzendu beharreko pedagogia-materiala sortzeko.  

2- Testuaren lagungarri diren irudiek kontrako helburua, hau da mugikorren salmenta eta erabilera sustatu, daukan kanpainan ere erabil zitezkeen. 

3- Laburbilduz; korrika eta presaka eratutako materiala dela uste dugu, helburu pedagogiko  eta informatiborik gabekoa. 

Emandako azalpenak aintzat hartuz, Mozioaren 4.puntua betetzeko garaia iritsi dela uste dugu. Orain arte egindakoaren balorazio bateratua egiteko, ekimenak hobetze aldera, datozen Gabonetan kanpaina egokiagoa gauzatu ahal izateko. Azkenik, beste motatako ekimen osagarriak aurrera eraman daitezkeela uste dugu, esate baterako;  

1-2013ko Gabonen aurretik, Agenda 21ren baitan gai hau jorratuko duen kanpaina zehatz bat martxan jartzea, ikastetxeetako irakasleek, guraso elkarteek eta gurasoek beharrezko informazioa jaso dezaten. Hau dena, Olentzero eta Errege Eguna erreferentzia-egunak izan behar direlarik. 

2-Derrigorrezko hezkuntzako ikasketak burutzen ari diren seme-alaben gurasoei informazio-gutun bat igortzea.

3-Udal-bandoa igortzea eta gaia gizarteratzea, beste hainbat gaiekin egin ohi duten bezala.
Hau guztiagatik, Udal Gobernuari 2012an burututako kanpainaren balorazio bateratua egiteko aukera emango duen metodologia zehazteko eskatzen diogu, zeinetan oposizioko alderdien eta nahi duten elkarteen partaidetza bermatuta dagoen.  

Horretaz gain, Udal Gobernuari 2013ko Gabonetan garatu beharreko kanpainaren prestaketa helburutzat izango duen Batzordea martxan jartzeko eskatzen diogu, kanpaina hau urtean zehar aurrera eraman beharreko beste ekimen batzuk ere izango dituelarik. 

Udal-arduradunari behin baino gehiagotan jakinarazi diogun arren, berriro ere, gure taldeak, Mozioaren sustatzailea den heinean, aipatutako lantaldean parte hartzeko nahia azaltzen du eta bide batez, eskaera ere egiten du.

2013ko apirilean.
.......


Que el pasado 26 de julio este Pleno Municipal aprobó por unanimidad una Moción sobre el uso excesivo de teléfonos móviles por parte de la infancia. En la parte resolutiva de la Moción el Pleno acordaba lo siguiente:

“1. Impulsar una campaña de concienciación dentro de la Agenda 21 escolar contra el uso inmoderado de teléfonos móviles entre los niños y niñas, en línea con la Asamblea Parlamentaria del Consejo de Europa y la Resolución del Parlamento Vasco, alertando de  los riesgos específicos del uso precoz, indiscriminado y prolongado de los teléfonos móviles y de otros dispositivos emisores de microondas. 

2. Utilizar para la divulgación de esta campaña los medios publicitarios que dispone el ayuntamiento de forma gratuita: Revista Aita-ama, redes sociales, revistas municipales, web del ayuntamiento, etc. 

3.  Buscar posibles fuentes de financiación externas. 

4. Desarrollar esta campaña previa a la navidades de 2012, como acción enfocada al consumo responsable y la salud infantil. Tras valorar los resultados de dicha campaña, decidir su incorporación en posteriores años.”

Que varios meses después de la finalización de las Navidades del 2012 creemos necesario el cumplimiento del punto 4º de la Moción en lo relativo al balance de lo realizado hasta la fecha y su incorporación y cumplimiento real en las próximas Navidades de 2013. 

Que los datos recogidos por nuestra organización respecto a las actuaciones llevadas a cabo por el Gobierno Municipal, es decir, al cumplimiento de lo establecido en la Moción son:

1- Incluyeron el tema en la web del Ayuntamiento. Además de pasar inadvertido recoge en última instancia las recomendaciones de Osakidetza que van en contra de la aplicación del Principio de Precaución, recogido en las recomendaciones realizadas sobre este tema, por las instituciones europeas y por el propio Parlamento Vasco. Además, la web municipal no recogía el punto que establecía la decisión de realizar la campaña previamente a las Navidades de 2012.

2- Incluyeron el tema en el periódico municipal en su número de diciembre. Su presencia quedó reducida a un minúsculo y difícil de encontrar recuadro de 8 x 4 centímetros en la cuarta página, en el cual además se hace referencia expresa a las contradictorias recomendaciones de Osakidetza.

3- Se colocó un cartel en una oficina del Gaztebulegoa.

Que tras visitar en febrero y marzo numerosas escuelas de Barakaldo repartiendo un informe explicativo, hemos podido comprobar que el desconocimiento de la Moción por parte del profesorado y aitas y amas ha sido generalizado. La Moción ha sido incumplida en sus aspectos más importantes, como impulsar una campaña dentro de la Agenda 21 y socializar la problemática entre padres y madres con hijos e hijas en la edad comprendida.

Sólo a partir de la segunda semana de marzo supimos que el Gobierno Municipal había empezado a repartir en los centros docentes una hoja informativa (adjuntamos copia) sobre la Moción aprobada. Analizado el contenido y la estética de esta hoja informativa hacemos la siguiente valoración:

1-El texto es un simple corta-pega del los razonamientos técnicos que expusimos en la propuesta de Moción y que fueron utilizados para tomar una decisión en el Pleno Municipal. Ese texto por sí sólo, es inadecuado e insuficiente como material pedagógico dirigido a padres y madres que pueden desconocer totalmente la problemática.

2-Las imágenes utilizadas para acompañar el texto bien podrían utilizarse para el fin contrario, es decir, para promover la compra y uso de los teléfonos móviles por parte de la infancia.

3-Resumiendo; nos parece un material hecho a la carrera y sin ningún planteamiento pedagógico e informativo serio.

Que por lo dicho hasta el momento, consideramos que ha llegado el momento de cumplir el punto 4º de la Moción y hacer una valoración conjunta de lo realizado hasta ahora. Así como analizar, la de manera de mejorar las actuaciones llevadas a cabo, de cara a las próximas Navidades. Por último, creemos que se podrían llevar a cabo otro tipo de actuaciones complementarias:

1-Previamente a las Navidades 2013 llevar el tema a los centros educativos y hacérselo llegar al profesorado, AMPAS y aitas y amas mediante la inclusión de una campaña específica dentro del desarrollo de la Agenda 21. Con vistas a las festividades de Olentzero y Reyes.

2-Remitir una carta informativa a aitas y amas con hijos y/o hijas que estén cursando la educación básica. 

3-Emitir un bando municipal y socializarlo portal a portal como se ha hecho con otros temas.

Que por lo expuesto hasta aquí, solicitamos al Gobierno Municipal que establezca la metodología que haga posible la valoración conjunta de la campaña del 2012 en la que también estén presentes los partidos de la oposición y las asociaciones que así, lo deseen. 

Al mismo tiempo solicitamos al Gobierno Municipal que convoque una Comisión específica de valoración y planificación de una campaña orientada a las Navidades del 2013 y que tenga continuidad a lo largo del año.

Como ya le expresamos de manera reiterada a la responsable municipal, nuestra asociación, como propulsora de la presentación de la Moción aprobada, está dispuesta y solicita formar parte de dicha comisión de trabajo

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada