lunes, 15 de abril de 2013

Zabortegi bat Agate Deuna auzoan -//- Vertedero en el barrio de Santa Agueda






Duela egun gutxi egiaztatu dugu Agate Deunaren inguruan zabortegi bat dagoela, argazkietan erakusten dugun legez, aipatu auzo horretara heldu baino metro batzuk lehenago dagoen Solondo izeneko errekastoaren bi ertzetan, Askoeta uharkaraino egiten duen bidean, hain zuzen ere...

////

En fechas recientes hemos comprobado la existencia de un vertedero en las proximidades del barrio de Santa Agueda, concretamente a unos pocos metros antes de llegar al citado barrio y en ambas márgenes del arroyo Solondo que vierte sus aguas en la balsa de Askoeta, tal y como puede verse en las fotos…


(Más abajo en castellano)
 Udal Erregistroan sartutako eskaera:


ALKATEA JAUNA, honakoa esatera natorkizu:

            Duela egun gutxi egiaztatu dugu Agate Deunaren inguruan zabortegi bat dagoela, argazkietan erakusten dugun legez, aipatu auzo horretara heldu baino metro batzuk lehenago dagoen Solondo izeneko errekastoaren bi ertzetan, Askoeta uharkaraino egiten duen bidean, hain zuzen ere. 

            Idazki honen bidez, Barakaldoko Udalari dauzkan eskuduntzen bitartez zabortegi honen garbiketa egin dezan eskatzen dugu.

            Hala ere, argi utzi nahi dugu errekasto zein ibaien garbiketa zaborrak hau da, naturak berez sortu ez dituen gaiak, eta ubidean trabatu eta bere jariakortasuna mugatu eta kutsatu dezaketen elementu naturalak kentzera mugatu behar dela.  Izan ere, instituzio publikoek ibaiertzak sasiz garbitu ohi dituzte, baina, honek ur-bazterreko landarediaren desagerpena dakar. Eta ez bakarrik hori, ekosistemarako ezinbestekoak diren bestelako elementu naturalak ere galtzen dira.

            Ezin dugu ahaztu, Ibai ekosisteman ibaiertzeko landarediak garrantzi handia duela: ubidera erortzen diren hostoen bidez materia organikoa eskaintzen du, itzala ematen du ibaiaren zati handi batean udako tenperatura altuetatik babestuz eta ura oxigenatua mantenduz, ibaiertzeko lurra eusten du higadura bortitza saihestuz, ibaiak uholdeetan ekarri ohi dituen material esekia harrapatu egiten ditu, uraren abiadura murrizten du sustraien bidez, egur-iturria da, euren sustraiak hainbat animaliarentzat babesleku izan ohi dira…

            Gainera, iturburuak ez baditugu behar bezala zaintzen, biziagoak izaten diren ur hauek dakartzaten elementuak pilatuz joango dira eta ibaiek gainezka egingo dute, ubideetatik kanpoko bidea hartuz. Ondorioz, sorburuetatik urrun egon daitezke zonaldeetan, hiriguneak esaterako, uholdeen ondorioak areagotuz.

            Hau guztiagatik, Eguzkik, Barakaldoko Udaletxeari zonalde hau garbitzeko, baina aipatutako gomendioak jarraituz, eta aldi berean mota honetako zabortegi klandestino txiki hauek berriro ez sortzeko beharrezko neurriak hartzeko eskatzen dio.

Barakaldon, 2013ko  apirilaren 15ean

-----
Solicitud registrada en el Ayuntamiento.
 
Sr. Alcalde:

En fechas recientes hemos comprobado la existencia de un vertedero en las proximidades del barrio de Santa Agueda, concretamente a unos pocos metros antes de llegar al citado barrio y en ambas márgenes del arroyo Solondo que vierte sus aguas en la balsa de Askoeta, tal y como puede verse en las fotos.

         A través de este escrito, pedimos al Ayuntamiento de Barakaldo que proceda a su limpieza mediante los instrumentos de los que dispone.

         Sin embargo, queremos aclarar que la limpieza de arroyos y ríos se debe limitar a la retirada de basuras, es decir, a los elementos que no han surgido de la propia naturaleza y pueden contaminar y obstaculizar su cauce y fluidez. Ya que, las instituciones públicas suelen quitar la maleza de los márgenes fluviales y eso provoca la perdida de la vegetación de ribera junto con otros otros elementos naturales imprescindibles para el ecosistema.

         No podemos olvidar que en el ecosistema fluvial la vegetación de ribera tiene gran importancia: ofrece materia orgánica mediante las hojas que caen al cauce, ofrece sombra en tramos importantes protegiéndola de las altas temperaturas y manteniendo el agua oxigenada, retiene la tierra de los márgenes fluviales evitando la fuerte erosión, retiene el material flotante que suele arrastra el río, ralentiza la velocidad del agua mediante las raíces, es una fuente de leña, sus raíces son refugio para numerosas especies animales…

         Además, si los manantiales no se cuidan como es debido, estas aguas que suelen ser más rápidas irán acumulando los elementos que trasportan y el río se desbordará, saliéndose de su cauce y tomando otro camino. Como consecuencia, pueden empeorar las consecuencias de las inundaciónes en zonas que pueden estar alejadas de sus fuentes, como por ejemplo en las ciudades.

         Por todo esto, Eguzki solicita al Ayuntamiento de Barakaldo la limpieza de esta zona, pero siguiendo las recomendaciones citadas, y al mismo tiempo, poniendo las medidas necesarias para que no se generen este tipo de vertederos clandestinos.

En Barakaldo, a  15 de abril del 2013
 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario