jueves, 17 de octubre de 2013

Barakaldon, Hiri-hondakinen (HH) birziklapena: testigantza hutsezko kanpaina, axolagabekeria eta elikatu beharreko errauskailua -//- Reciclaje de residuos urbanos (RU) en Barakaldo: testimolianismo, desidia y una incineradora que alimentar


(Más abajo en castellano)
2012ko apirilaren 26an, Barakaldoko Osoko Bilkurak, 5. edukiontzia (hondakin organikoen gaikako bilketarako edukiontzia ere deritzona) Urban-Galindon (3.253 biztanle) eta San Bizenteko Dorreetan (3.381 biztanle) ezartzea helburu zuen, esperientzia pilotua aurrera eramatea, aho batez onartu zuen. Onartutako kanpaina honek, Eguzkik bere garaian egindako proposamenak zekartzan neurriak, minimo barregarrietara murriztu zituen.  

Hona hemen gure salaketa: urte bat eta sei hilabete baino gehiago igaro dira eta aipatutako zonaldeetan ez dute inolako edukiontzirik jarri. Argi dago, ez Udal Gobernuak ezta Foru Aldundiak (esperientzia pilotu honen finantzaketaren arduraduna) ere, ez daukatela inolako presarik, eta seguraski ezta interesik ere, hondakinen arazoa konpontzeko.

Barakaldori buruz gehiago hitz egin baino lehen, bai Europako Batzordeak eta  baita Legebiltzarrak ere, ohiko zabortegiak ezabatu, eta birziklatu eta konpost bilaka daitezken hondakin guztien errausketa gelditzea, ezinbestekotzat hartzen dutela aipatu beharra daukagu. Gainera, erakunde hauek, aipatutako bi helburuak  lortzeko epea, 2020an ezarri dute. Horretaz gain, beste helburu bat eta bi data zehaztu dituzte; 2016rako hiri hondakinen %60a gaikako bilketaren bidez bildua izan beharko da eta  2020an portzentaia hori %80ra ailegatu beharko da....
.....
El 26 de abril de 2012 el Pleno Municipal decidió por 
unanimidad realizar una experiencia piloto colocando el 5º contenedor, o contenedor de recogida selectiva de residuos orgánicos, en Urban-Galindo (3.253 habitantes) y las torres de San Vicente (3.381 habitantes). Fue una decisión claramente insuficiente que reducía a mínimos ridículos la propuesta presentada previamente por Eguzki.

Denunciamos que transcurridos más de un año y seis meses, ningún contenedor de residuos orgánicos ha sido instalado en las zonas mencionadas. Es evidente que tanto el Gobierno Municipal como el Foral, (el responsable de financiar esa experiencia piloto) no tienen ninguna prisa, y probablemente tampoco interés, en dar una solución al problema de las basuras.

Antes de seguir hablando de Barakaldo conviene recordar que La Comisión Europea y el Parlamento Europeo consideran necesario acabar con los vertederos tradicionales y poner freno a la incineración de todo aquello que es reciclable o compostable. Estos, fijan el objetivo de no incineración de los recursos compostables y reciclables para el año 2020, así como la prohibición de los vertederos en masa para la misma fecha. Además, indican que para 2016 se deben recoger selectivamente un 60% de los residuos urbanos y para 2020 un 80%....

Barakaldon, Hiri-hondakinen (HH) birziklapena: testigantza hutsezko kanpaina, axolagabekeria eta elikatu beharreko errauskailua

2012ko apirilaren 26an, Barakaldoko Osoko Bilkurak, 5. edukiontzia (hondakin organikoen gaikako bilketarako edukiontzia ere deritzona) Urban-Galindon (3.253 biztanle) eta San Bizenteko Dorreetan (3.381 biztanle) ezartzea helburu zuen, esperientzia pilotua aurrera eramatea, aho batez onartu zuen. Onartutako kanpaina honek, Eguzkik bere garaian egindako proposamenak zekartzan neurriak, minimo barregarrietara murriztu zituen.  

Hona hemen gure salaketa: urte bat eta sei hilabete baino gehiago igaro dira eta aipatutako zonaldeetan ez dute inolako edukiontzirik jarri. Argi dago, ez Udal Gobernuak ezta Foru Aldundiak (esperientzia pilotu honen finantzaketaren arduraduna) ere, ez daukatela inolako presarik, eta seguraski ezta interesik ere, hondakinen arazoa konpontzeko.

Barakaldori buruz gehiago hitz egin baino lehen, bai Europako Batzordeak eta  baita Legebiltzarrak ere, ohiko zabortegiak ezabatu, eta birziklatu eta konpost bilaka daitezken hondakin guztien errausketa gelditzea, ezinbestekotzat hartzen dutela aipatu beharra daukagu. Gainera, erakunde hauek, aipatutako bi helburuak  lortzeko epea, 2020an ezarri dute. Horretaz gain, beste helburu bat eta bi data zehaztu dituzte; 2016rako hiri hondakinen %60a gaikako bilketaren bidez bildua izan beharko da eta  2020an portzentaia hori %80ra ailegatu beharko da.

Agerian da, Bizkaian eta Barakaldon ezarritako lan erritmoek ez dutela europar instituzioek zehaztutako helburuak lortzeko inolako aukerarik ematen.  Barakaldon, 2012an, 35.012.130 kilo ala gauza berbera dena 35.012 tona zabor sortu genituen,  hauetatik, %80a erre genuen eta %5a zabortegietara bidali genuen. Hau da, hondakin guztien %15a (4.980.230 kilo) baino gutxiago gaikako bilketaren bidez bildua izan zen. Horretaz gain, ez dugu ahaztu behar, bilketa eta birziklapena ez direla gauza bera, beraz, birziklatzen dugun kantitatea askoz txikiagoa da. Barakaldoko Udal Bilkuraren ekimena aintzat hartuz, zenbat mende beharko ditugu hiri hondakin gehienak, birziklatuak izateko?

Jakina denez, errauskailu bat martxan jartzeko hondakin kopuru handia beharrezkoa da, eta erregai hau ez litzateke sortuko hondakin gehienak birziklatuko bagenitu. Eta, guztiok jadanik konturatuko ginen, alderdi politiko batzuek errauskailuak egiteko daukaten interesa oso handia dela, Gipuzkoako Zubieta errauskailua adibidetzat har dezakegu. Hortaz, instituzio batzuen egungo axolagabekeriaren eta interes faltaren helburua hiri hondakinen gaikako bilketa, berrerabilpena eta birziklapena nolabait atzeratzea, edo eragoztea, dela pentsatzeak, horren ideia eroa ez dela ematen du. Izan ere, honek Zabalgarbiren jarraipena arriskuan jar zezake, eta, gure herriko mugetatik (Agate Deuna, Zubileta, etab.) metro gutxira eta herrigunetik 5 kilometro eskasetara kokatuta dagoen instalazio honekin akabatu.
    
Ez dugu ahaztu behar, Bizkaia, errauskailua daukan EAEko Lurralde Historiko bakarra dela, eta honek hondakinak “desagerrarazten” dituela errekuntzaren bidez, prozesu honetan gas naturala edota fuel oiloa ere behar duelarik. Amaieran, energia elektrikoa sortzen du, beraz, zentral termiko baten antzekoa da. Gainera, zenbait adituk egindako ikerketen arabera, Zabalgarbik ia-ia ez lukeela Balorizazio Energetikorako Planta izena izan behar, izan ere hondakinak, energia ekoizteko erabiltzen duen erregaiaren %30a baino ez dira, gainontzekoa gas naturala delarik, hau dela eta, instalazioak diru-laguntzak jasoko ez balitu ez litzateke errentagarria izango. Aipatzeko modukoa da, 2012an barakaldarrok 1.972.875 euro ordaindu genituela gure hondakinak Zabalgarbin erre zitzaten.

Errausketaren ondorioei dagokionez, teknika honek hondakinak ezabatzen dituela sinestarazi nahi digute. Baina, soilik errautsen sorrera aintzat hartuz, eta bestelako hondakin motak, gasak kasu, alde batera utziz, hondakinen bolumenean %45eko jaitsiera baino ez da ematen. Gas edota likido (base-garbiketa) egoeran ematen diren isurketei dagokionez, errauskailuak;  dioxinak, furanoak, metal astunak (beruna, kadmioa, merkurioa, etc.), negutegi efektuko gasak (CO2, Nox, etc.) eta zehaztu gabeko beste hainbat produktu kutsakor sortzen ditu. Aipatutako kutsatzaile gehienak iraunkorrak (degradazioaren bidez ezabaezinak) dira, bioakumulatiboak (bizidunen ehunetan metatzen dira) eta toxikoak, eta ondorioz, solido egoeran egon ezkero segurtasun-zabortegietan metatuak izan behar dira.  

Honekin lotuta, Madrileko Carlos III-a Osasun Institutuak, Epidemiologiarako Nazio Zentroak, 2012an argitaratutako  “La mortalidad por cáncer en ciudades situadas en las proximidades de incineradoras” (1997-2006an errauskailu batetatik 5 kilometro inguruko distantziara kokatuta dauden 8000 herrietan egindako ikerketa)  ikerketa-txostenak, honako hasiera-hipotesia balioztatzen du; errauskailuetatik eta hondakin arriskutsuak tratatzeko instalakuntzetatik gertu bizi direnek (gizonak edo emakumea izanik) edozein minbizi motak jota hiltzeko daukaten arriskua estatistikoki esanguratsua (“signifikatiboa”) da. Zehazki, urdailean, gibelean, pleuran, giltzurrunetan eta obarioetan minbizia pairatzeko arriskua handiagoa da.  

Idazki honen bidez, hiri hondakinen gaikako bilketa, birziklapena eta berrerabilpena lortzeko, Udal Gobernuaren eta Foru Aldundiaren planifikazio eta interes falta salatu nahi dugu.

Hortaz, Udaletxeak mahai-inguru sozial eta parte hartzailea martxan jartzeko ardura beregan hartu behar duela uste dugu. Horretarako, Hondakinen Inguruko Udal-Kontseilua eratzea beharrezkotzat jotzen dugu, honetan auzo-elkarteen, erakunde ekologisten eta bestelako talde herrikoien parte hartzea bermatua egon behar delarik. Kontseilu honen betebeharra, batik bat, asmo handiko helburua lortzeko epeak eta baliabideak zehaztea: europar erakundeek egindako gomendioak betetzea, neurri hauek, Barakaldon, hondakinen bilketa eraginkorra eta birziklapena eta berrerabilpena gailentzen diren tratamenduak izateko helburuak lortzeko abiapuntutzat hartuz.   

Barakaldon, 2013ko urriaren 17an
........
Reciclaje de residuos urbanos (RU) en Barakaldo: testimolianismo, desidia y una incineradora que alimentar

El 26 de abril de 2012 el Pleno Municipal decidió por unanimidad realizar una experiencia piloto colocando el 5º contenedor, o contenedor de recogida selectiva de residuos orgánicos, en Urban-Galindo (3.253 habitantes) y las torres de San Vicente (3.381 habitantes). Fue una decisión claramente insuficiente que reducía a mínimos ridículos la propuesta presentada previamente por Eguzki.

Denunciamos que transcurridos más de un año y seis meses, ningún contenedor de residuos orgánicos ha sido instalado en las zonas mencionadas. Es evidente que tanto el Gobierno Municipal como el Foral, (el responsable de financiar esa experiencia piloto) no tienen ninguna prisa, y probablemente tampoco interés, en dar una solución al problema de las basuras.

Antes de seguir hablando de Barakaldo conviene recordar que La Comisión Europea y el Parlamento Europeo consideran necesario acabar con los vertederos tradicionales y poner freno a la incineración de todo aquello que es reciclable o compostable. Estos, fijan el objetivo de no incineración de los recursos compostables y reciclables para el año 2020, así como la prohibición de los vertederos en masa para la misma fecha. Además, indican que para 2016 se deben recoger selectivamente un 60% de los residuos urbanos y para 2020 un 80%.

Es evidente que con la dinámica que se lleva en Bizkaia y en Barakaldo es imposible llegar a la meta que marcan las instituciones europeas. En Barakaldo en 2012 produjimos 35.012.130 kilos o lo que es lo mismo  35.012 toneladas de basura, de los cuales más del 80% fueron incinerados y otro 5% fueron a un vertedero. Es decir, la recogida selectiva supone menos de un 15% (4.980.230 kilos) del total, además hay que recordar que recogida no es lo mismo que reciclaje, ya que la cantidad que se recicla en realidad es mucho menor. Con iniciativas como la del Pleno de Barakaldo ¿Cuántos siglos necesitaríamos para reciclar la mayoría de los residuos urbanos?

Y es que, como es sabido, para que una incineradora funcione necesita cantidades ingentes de residuos que quemar, combustible que no se produciría si la mayoría de los residuos se reciclaran. Y todos hemos visto el gran interés de determinados partidos por abrir incineradoras, sirva de ejemplo la incineradora de Zubieta en Gipuzkoa. Por lo tanto, no es muy aventurado suponer que la actual desidia y desinterés buscan retrasar todo lo posible, o impedir, una recogida selectiva, reutilización y reciclaje de los residuos urbanos que pudiese poner en peligro la continuidad de la incineradora de Zabalgarbi, que se sitúa a escasos metros del límite municipal (Barrios de Santa Agueda, Zubileta…) y a menos de 5 kilómetros en línea de recta del casco urbano de Barakaldo.

No debemos olvidar, que Bizkaia es hoy en día el único territorio histórico de la CAPV que cuenta con una incineradora, y que ésta opera “eliminando” los residuos por combustión,  nutriéndose también de gas natural y/o  fuel oil para producir energía eléctrica, básicamente es una central térmica. Además, estudios realizados por expertos, señalan que Zabalgarbi, a duras penas alcanza el calificativo de planta de valorización energética, ya que el residuo (basura) combustible utilizado para la producción de energía ronda un escaso 30%, siendo el resto gas natural, lo que la hace poco rentable, sino fuera por las subvenciones que la misma recibe. Como dato destacar, en 2012 los vecinos y vecinas de Barakaldo pagamos 1.972.875 euros por la incineración de residuos en Zabalgarbi.

Respecto a las consecuencias de la incineración, nos quieren hacer creer que esta técnica elimina los residuos. Pero, teniendo en cuenta sólo las cenizas e ignorando otros residuos como los gases, la reducción del volumen de los residuos es del 45%. Si hablamos de las emisiones que se dan en forma gaseosa y líquida (por lavado de gases), se liberan contaminantes como; dioxinas, furanos, metales pesados (plomo, cadmio, mercurio, etc.), gases de efecto invernadero (CO2, Nox, etc.) y otros productos químicos que permanecen sin identificar. La mayoría de las sustancias producidas son persistentes (resistentes a la degradación), bio-acumulativas (se acumulan en los tejidos de los organismos) y tóxicas, por lo que en caso de estar en estado sólido deben ser depositadas en vertederos de seguridad.

Así, el Instituto de la Salud de Madrid Carlos III, Centro Nacional de Epidemiología, en su estudio-informe de 2012 “La mortalidad por cáncer en ciudades situadas en las proximidades de incineradoras”, (un estudio realizado entre 1997-2006 en 8000 poblaciones situadas en un radio de 5 km de la incineradora), concluye que los resultados respaldan la hipótesis de un riesgo estadísticamente significativo más elevado de morir a causa de todos los tipos de cánceres, tanto en hombres como en mujeres que viven en municipios situados cerca de incineradoras y plantas de tratamiento de residuos peligrosos.  Más concretamente, aumenta el riesgo de padecer tumores en el estómago, hígado, pleura, riñones y ovarios.

Mediante este escrito denunciamos la falta de planificación e interés por parte del Gobierno Municipal y el Foral para avanzar de manera decidida en la recogida selectiva, reciclaje y reutilización de los residuos urbanos.

 Así,  consideramos que debe ser el Ayuntamiento quién lidere un debate social y participativo. Para esto, creemos necesaria la creación de un Consejo Municipal Asesor sobre residuos que esté abierto a las organizaciones vecinales, populares y ecologistas. Cuya función sea, entre otras; determinar los medios y plazos más adecuados para avanzar decididamente hacia un objetivo ambicioso pero posible: cumplimiento de las recomendaciones de las instituciones europeas como punto de partida para conseguir que en Barakaldo se haga una recogida selectiva efectiva de los residuos y que en el tratamiento el reciclado y la reutilización pasen a un primer plano.

Barakaldon, 2013ko urriaren 17an

No hay comentarios:

Publicar un comentario