martes, 22 de octubre de 2013

Olentzero desobeditzaileen kontrako epaiketa. Urriak 24

Urriaren 24ean 9 ekintzaile epaituak izango dira Barakaldon Megapark-a, AHT-a eta  Supersurra-ren aurkako ekintza batengatik.

Fiskalak 2 urtetik 3ra arteko zigorrak eskatzen ditu.


DESARROLLISMOA GELDITU!

2009ko abenduaren 22an, merkatal guneetan kontsumoa ikaragarri handitzen den garaian, olentzeroz mozorrotutako 8 lagunek Barakaldoko MegaPark merkatal gunearen aurkako protesta ekintza egin zuten. Euren burua porlanez betetako bidoietara kateatuz merkatal guneko sarbideak blokeatu zituzten.

Bitartean eta inguruetan dozenaka lagunek esku-orriak banatu zituzten bide mozketaren zergatiak azaltzeko. Ekintzaren arrazoi nagusia merkatal guneen eta kapitalismoaren oinarri diren azpiegitura handien aurka egitea zen. MegaPark-aren eraikuntza ilegala izateaz gain Zuloko-Ibarreta paduraren suntsiketa ekarri zuen. Abiadura Handiko Trena, bere aldetik, interes ekonomikoen, hirigintza basatiaren, baliabide eta diru publikoaren xahuketaren, elitismoaren, inposaketaren eta bailara eta nekazal guneen suntsiketaren adierazle da. Supersur-a, bestetik, Bizkaian egin den obra publikorik handienatzat jotzen da eta klase poitikoak duen lehentsunen adibide paradigmatikoa da: eraikuntza sektorea aktibo mantentzeaz arduratzen dira baina bost axola zaie eraikitako erabilgarria den edo ez.

Orain 9 ekintzailek, fiskalaren 3 urte eta erdiko kartzela zigor eskakizunari aurre egin behar diote (2 urte istiluengatik eta beste urte eta erdi bide segurtasunaren aurkako delituagatik). Epaiketa urriaren 24an izango da Barakaldoko Epaitegian.

Honegatik guztiagatik olentzeroei elkartasuna adierazteko deia egiten dugu urriaren 24an, osteguna, epaiketaren egunean eta goizeko 11:30tan epaitegiaren aurrean egingo den kontzentraziora hurbiltzeko gonbidapena luzatuz.

Ekintzaren egunean banatu zen esku-orriak zioen bezala: Gure borrokak eta ideiak errepirimitu eta kriminalizatzen saitatuta ere aurrera jarraitu behar dugu egungo eredu sozio-ekonomikoari, honetatik sortzen den munduarei eta inposatzen digun bizi ereduari aurre egiteko modua bilatuz.

AUTOANTOLAKUNTZA ETA BORROKA!

http://sindominio.net/ahtez/?q=node/4689