viernes, 11 de octubre de 2013

Urriaren 9an Done Bikendin moztutako zuhaitzei buruz -//- Sobre los árboles talados en San Bizente el 9 de octubre

Barakaldo Digitaletik hartuta
Barakaldo Digitaletik hartuta

(Más abajo en castellano)

Egian esanda, Ansio-Ibarreta, Gorostiza, Basatxu, Arrontegi eta antzeko lekuetan Udal Gobernuak bultzatu dituen triskantza ekologiko eta mozte masiboekin alderatuta Done Bikendiko hiru zuhaitz (ereinotzak eta magnolioak) hauen mozketak garrantzi erlatiboa dauka, baina badauka gogoratu nahi dugun irakasgai historikoa ere bai.....
......
A decir verdad, comparada con los destrozos ecológicos y talas de árboles que este Gobierno Municipal ha propiciado en otras zonas como Ansio-Ibarreta, Gorostiza, Basatxu, Arrontegi, etc. la tala de estos tres árboles (magnolios y laureles) tiene una importancia relativa, pero también tiene una lección histórica que quisiéramos recordar....


(Más abajo en castellano)

 Urriaren 9an Done Bikendin moztutako zuhaitzei buruz


Egian esanda, Ansio-Ibarreta, Gorostiza, Basatxu, Arrontegi eta antzeko lekuetan Udal Gobernuak bultzatu dituen triskantza ekologiko eta mozte masiboekin alderatuta Done Bikendiko hiru zuhaitz (ereinotzak eta magnolioak) hauen mozketak garrantzi erlatiboa dauka, baina badauka gogoratu nahi dugun irakasgai historikoa ere bai.

Lehendabizi hiru zuhaitz hauek erortzeko arriskutan zeudela gezur hutsa dela azpimarratu nahi dugu. Jauregia berreraiki zutenean nahiz eta sustrai eta adarretan kalte handiak eragin, zuhaitz hauek egoera gainditu zuten eta osasun ona zeukaten. Eta osasun “onegi” zeukatenez eta hil ez zirenez norbaitek ez du gehiago itxaron nahi izan.

1993an Plaza eta Jauregi ondoan dagoen San Bizente kaleko azken zatiaren eraikuntzarekin hasi zen zikloa itxi egin da mozketa honekin. Bertan auzoko elkarteek babestea eskatzen zuten ehun urte gorako makala zegoen, baina hori ez zen oztopoa izan mozteko eta errotik ateratzeko. Bere azalean hainbat sartze agertu eta gero makala lehortu zen, eta ondorioz, moztu eta atera egin zuten. Zer da zuhaitz bat (ala mila) aurrerapenaren aurrean?

Urte batzuk geroago, 2005ean, eta Jauregia auzoko ekipamendurako egokitzeko eskariei muzin eginez, Jauregia bota zuten gero berriro eraikitzeko baina altuera eta planta handituz, bere baitan etxebizitzak eraiki ahal izateko. Eta logikoa denez, Jauregiaren eremuko zatia ziren zuhaitzak oztopoa bilakatu ziren. Beren sustraien eta adarren zati garrantzitsu bat moztu zieten lanak egin zituztenean. Hala ere, ehun urtetik gorako makala ez bezala, zuhaitz hauek ez hiltzeaz gain osasun ona zeukaten; urtero bere lore eta ereinotz hostoekin oparitzen zigutelarik. Galdera bat: Alkateak esaten duen bezala mozketaren arrazoia gaixorik zeudela baldin bazen; zuhaitz berriak landatuko dituzte leku berean?

Laburbiltzen: gunea urbanizatu dute eta bertan babesa merezi zuten zuhaitz guztiekin amaitu dute. Uste dugu ez duela merezi gehiegi teorizatzea mozketa honen benetako arrazoiei buruz, atzean beti dago eragingarri berbera: batzuen sosak.

Eta hemendik metro gutxitara 2010 urtean Hilerriko ondoan zeuden baratzak eta zuhaitzak porlanezko uholde baten azpian estali  zuten. Nori erosten dioten hainbeste porlana?

Badoa denbora, urteek hau bezalako gertakariak ahanztera garamatzate eta bitartean, herri mota bat eraikitzen digute, gero eta gutxiago gizakien neurrikoa eta gero eta gehiago tratulari eta espekulatzaileen neurrirako. Hortik esaten duten bezala; dagoena da.
 ......
Sobre los árboles talados en San Bizente el 9 de octubre

  
A decir verdad, comparada con los destrozos ecológicos y talas de árboles que este Gobierno Municipal ha propiciado en otras zonas como Ansio-Ibarreta, Gorostiza, Basatxu, Arrontegi, etc. la tala de estos tres árboles (magnolios y laureles) tiene una importancia relativa, pero también tiene una lección histórica que quisiéramos recordar.



En primer lugar remarcar que es radicalmente falso que estos árboles corrieran peligro de caerse. A pesar de las amputaciones de raíces y ramas  que les hicieron cuando ampliaron el Palacete, estos árboles habían conseguido sobreponerse y gozaban de perfecta salud. Y como no se murieron tal y como se esperaba, parece que alguien se ha cansado de esperar.



Con esta tala se ha cerrado el ciclo que empezó sobre el año 1993 cuando se inicia la construcción del tramo de la calle San Bizente más próximo al Palacete y a la Plaza del barrio. La existencia de un chopo centenario cuya protección fue reivindicada por el tejido asociativo del barrio, no fue un obstáculo para cortarlo y arrancarlo de raíz. Después de que aparecieran diversas inserciones en su corteza el chopo se secó misteriosamente y después, lógicamente se cortó y arrancó. ¿Qué es un árbol (o mil) frente al progreso (de algunos)?



Unos año después, en el 2005, y haciendo caso omiso a las peticiones de dedicar el Palacete como equipamiento para el barrio, se derriba el Palacete volviéndolo a construir aumentando la altura y la planta para poder construir viviendas en su interior. Y como es lógico, los árboles que formaban parte del recinto del Palacete eran un estorbo. Les mutilaron una parte importante de sus raíces y ramaje. Pero a diferencia del chopo centenario estos árboles, y contra pronóstico, no sólo no se murieron sino que gozaban de buena salud, obsequiándonos cada año con sus magnolias y hojas de laurel. Por cierto, si como dice el Alcalde la razón es que estaban enfermos ¿Van a plantar nuevos árboles en el mismo lugar?



Resumiendo: han urbanizado la zona y se han cargado todos los árboles que merecían algún tipo de protección. No creemos que haga falta teorizar demasiado sobre las razones reales de esta última tala, siempre está el mismo móvil detrás; la pasta de algunos.



Y a pocos metros de aquí y en el año 2010 y en la zona de huertas lateral al cementerio se sepulto bajo toneladas de cemento una zona de huertas y árboles al que dieron el nombre de “parque” ¿A quién compran tanto cemento?



El tiempo pasa, los años se encargan de que vayamos olvidando sucesos como este, y mientras tanto, nos van construyendo un pueblo cada vez menos a la medida humana y cada vez más a la medida de los negociantes y especuladores. Como dicen por ahí, es lo que hay.

No hay comentarios:

Publicar un comentario