domingo, 21 de septiembre de 2014

GOIENER: urriak 19, bazkide eguna eta beste ekitaldi batzuk --/-- 19 de octubre, día del/la cooperativista y otros eventos

(Más abajo en castellano)
 
"...Beste entitate batzuekin lortutako akordioei dagokienez, aurreratu diezazuekegu Nosa Enerxia (Galizia) eta Enerplus (Kantabria) kooperatibetako bazkideen kontratuen kudeaketarekin hasiak garela. Goiener laguntza ematen ari zaie kooperatiba horiei merkaturatze-enpresa bihurtzeko hastapenetan (lizentzia aktiboa izan arte behinik behin). Halaber, Udalbiltzarekin lankidetza-esparrua indarrean jartzen ari gara, gure lurraldean energia berriztagarrien inguruan etorkizuneko proiektuak garatzea ahalbideratuko duena...."
 .........
 "...En relación a los últimos acuerdos alcanzados con otras entidades, os podemos adelantar que ya se ha iniciado la gestión de los contratos de las personas socias de las cooperativas Nosa Enerxia (Galicia) y Enerplus (Cantabria) a las que GoiEner está apoyando en los inicios como comercializadoras (hasta que cuenten con sus licencias activas), así como el inicio de un marco de colaboración con Udalbiltza que permitirá desarrollos de proyectos futuros en el ámbito de las energías renovables en nuestro territorio...."
(Más abajo en castellano)
Bazkide estimatua,
Kooperatiban kurtso hasiera mugitu samarra izan dugu eta horrela segitzen dugu. Gure jarduera handiagoa egin ahala aurreikusita dugun kontratazio-plana betetzen ari gara eta iraileko lehen egunetik langile berria dugu gure artean Ordiziako bulegoan administrari lanak egiten dituena.

Beste entitate batzuekin lortutako akordioei dagokienez, aurreratu diezazuekegu Nosa Enerxia (Galizia) eta Enerplus (Kantabria) kooperatibetako bazkideen kontratuen kudeaketarekin hasiak garela. Goiener laguntza ematen ari zaie kooperatiba horiei merkaturatze-enpresa bihurtzeko hastapenetan (lizentzia aktiboa izan arte behinik behin). Halaber, Udalbiltzarekin lankidetza-esparrua indarrean jartzen ari gara, gure lurraldean energia berriztagarrien inguruan etorkizuneko proiektuak garatzea ahalbideratuko duena.

Asparrengo Udala, Usurbilgo Udala, GOILAN Fundazioa eta ILUNBE bazkide laguntzaileei ere ongi etorri esan nahi diegu; izan ere, oso modu argian egin dute gure proiektuaren alde. Bestalde, kontsumitzaile moduan etorri zaizkigu LORPELAND, NEM SOLUTIONS eta EKOGRAS enpresak eta Lakuntzako, Arakil bailarako, Orendaingo eta Orexako udalak.

Hurrengo egunotan makina bat hitzaldi, feria eta ekitaldi izango ditugu. Irailaren 20an Irunen egingo den Ekobira feriara joko dugu, irailaren 21ean Zerainen egingo den Biolur feriara, 26an Bartzelonako Euskal Etxera, urriaren 10ean Bergarara eta urriaren 18an Donostiara. Eta urriaren 2an hitzordu garrantzitsua dugu Lillen (Frantzia): REScoop-eko Batzar Nagusia.

Gogora ekarri nahi dizuegu Goienerrek parte hartuko duela BECen (Barakaldo) urriaren 3tik 5era egingo den produktu ekologiko eta kontsumo arduratsuaren aldeko ferian (BIOCULTURA 2014). Joateko asmorik bazeneukate, gonbidapenak ditugu eta bazkideen artean banatuko ditugu: bi gonbidapen interesa azaltzen duen bazkide bakoitzari, ditugunak amaitu arte. Interesa izanez gero, bidali mezu bat bizkaikoazokak@goiener.com e-postara eta jarriko gara zurekin harremanetan gonbidapenak nola eskuratu zehazteko.

Eta bertan dugun urteko beste ekitaldi bat da: Bazkide Eguna, elkar hobeto ezagutu eta elkarrekin egunpasa ederra izateaz gain, gure inguruan dugun energia berriztagarri instalazioren bat ezagutzeko erabiltzen duguna.  Oraingo honetan pentsatu dugu Okina (Araba) herriko district heating-a (herri osoko etxeak berotzeko bertan jarritako sistema) ezagutzea,  biomasarekin ornitzen dena. Eguraldiak lagunduz gero, ibilaldi polit bat egingo dugu (edozeinek egiteko modukoa) Izkiko parke naturalean zehar, herria hau parke bertan dago eta. Jarritako eguna da: urriak 19 eta esteka bat jarri dugu lehenbailehen izena emateko eta hartara guztia hobeto antolatu: bazkaria eta beharko bagenu, garraioa ere bai.


Har ezazue gure agurra.

GoiEner Taldea.
...................
Estimado/a cooperativista, 

Continuamos con nuestro frenético arranque de curso en la cooperativa, y nos alegra comunicaros que ya contamos con una nueva persona trabajando como administrativa en la oficina de Ordizia desde el día 1 de septiembre, como parte del plan de contratación previsto a medida que va creciendo nuestra actividad.

En relación a los últimos acuerdos alcanzados con otras entidades, os podemos adelantar que ya se ha iniciado la gestión de los contratos de las personas socias de las cooperativas Nosa Enerxia (Galicia) y Enerplus (Cantabria) a las que GoiEner está apoyando en los inicios como comercializadoras (hasta que cuenten con sus licencias activas), así como el inicio de un marco de colaboración con Udalbiltza que permitirá desarrollos de proyectos futuros en el ámbito de las energías renovables en nuestro territorio.

También damos la bienvenida a nuevos socios colaboradores como la Fundación GOILAN, ILUNBE, el ayuntamiento de Asparrena y el de Usurbil, que han decidido apostar de manera clara por nuestro proyecto. Por otro lado también se han sumado como consumidores LORPELAND, NEM SOLUTIONS, EKOGRAS y los ayuntamientos de Lakuntza, Valle de Arakil, Orendain y Orexa.

Tenemos charlas, ferias, y muchos eventos para los próximos días. Acudiremos a la Euskal Etxea de Barcelona el próximo 26 de septiembre, a la feria Ekobira que se celebra en Irún el 20 de septiembre, en Bergara el 10 de octubre y en Donostia el 18 de ese mismo mes. También contarán con nuestra participación en la feria organizada por Biolur en Zerain el día 21 de septiembre. Y no podemos olvidarnos de nuestra importante cita en la asamblea general de REScoop que este año tendrá lugar el día 2 de octubre en Lille (Francia).

Os recordamos asimismo que GoiEner participará en la feria de productos ecológicos y consumo responsable BIOCULTURA 2014 que se celebrará del 3 al 5 de octubre en el BEC (Barakaldo). Si tenéis intención de acercaros contamos con invitaciones para repartir entre las personas socias. Repartiremos 2 invitaciones por persona asociada hasta agotar las que tenemos. Si tenéis interés podéis mandar una e-carta a bizkaikoazokak@goiener.com y nos pondremos en contacto con el o la solicitante para concretar como recibirlas.

Y otro evento anual que tenemos ya aquí es ¡el día del/la cooperativista! Un día que nos permite juntarnos para compartir una jornada relajada y además de conocernos mejor entre nosotros/as, tratamos de conocer también alguna instalación interesante de energías renovables de nuestro entorno. En esta ocasión hemos pensado ir a visitar el district heating (calefacción distribuida) del pueblo de Okina (Araba) que está alimentada con biomasa. Si la climatología lo permite, aprovecharemos para hacer una rutilla sencilla (apta para todos los públicos) por el parque natural de Izki, donde se encuentra situado el pueblo. La fecha elegida es el 19 de octubre, y os ponemos un enlace para que os apuntéis cuanto antes y así podamos organizar la comida e incluso el transporte si fuera necesario.

Un cordial saludo.

GoiEner Taldea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada