Barakaldoko Gazte
Asanbladak gazteentzako eta gazteengatik lokal autogestionatu baten erabilpena
martxan jarri zuenetik, erakunde, kolektibo eta udaletxearen partetik errepresioa
eta hainbat eraso bizi izan ditu.
Kultura eta
aisialdi alternatiboak eraikitzeko asmoz Kobazulo gaztetxea martxan jarri
genuen lehenengo momentu beretik, mota guztietako erasoak sufritzen hasi ginen:
munizipalen eta ertzaintzaren ezohiko bisitak gazteri antolatua
kriminalizatzeko. Are gehiago, bisita horietariko batean ertzain batek zotz bat
sartu zuen Kobazuloko atearen sarrailan jendea barruan zegoelarik eta sarraila
apurtuz....
Egun, Makala II
gaztetxearekin aipatutako errepresioa ez da gelditu: inaugurazio egunean
munizipalaren bisitak programatuta zegoen bazkaria lekuz aldatu zuen, lokalaren
barruan bilduta egoteagatik 12 gazteen aurka prozesu judiziala irekita dago usurpazio
delitua egotzita, eta atzo bertan, urriaren 14an, gaztetxearen sarraila
pegamentuarekin boikoteatua izan da.
Hala ere,
Barakaldoko gazteria ez da eraso hauen aurrean kikilduko, ezta geldituko ere,
askotan adierazi baitugu jabetza
pribatuak gizartea itotzen duela eta indibidualista, berekoia eta ankerra
bihurtzen duela. Honengatik guztiagatik okupazioa ekintza giza bultzatzen
jarraituko dugu, herrian hutsik eta erabili gabe dauden lokalen berreskurapena
eta berrerabilpena aldarrikatuz. Itotzen gaituen sistema honi aurre egiteko,
aisialdi, kultur eta sozializazio gune alternatiboak eraikiko ditugu egun
indarrean dagoen kontsumismo, burokrazia eta jerarkiekin amaitzeko.
Makala II gaztetxea
herrian eta, batez ere, auzoan bultzatzen jarraituko dugu, gure dinamika alternatiboekin
aurrera jarraituz: laster hasiko diren tailerrak,
elkarrizketak eta eztabaidak, drogen eta kontsumismotik at oinarrituta dauden
jaiak… Gazteriak gazteriarentzako eraiki
dezakeen oro, alegia.
Hau guztia salatu
eta gero, proiektu honekin bukatu nahi duenari adierazi nahi diogu aurrean gazteri
borrokalari bat duela, aurrean jartzen dizkiguten eragozpen guztiekin amaitzeko
beldurrik ez duena.
Gaztetxeak
jasandako erasoaren argazkiak eta, honen aurrean gure erantzuna,
hurrengo egunetan martxan jarriko diren tailerren kartelak eransten
dizkizuegu.