miércoles, 29 de octubre de 2014

Eguzkik Remi Fraisse gaztearen hilketa salatzen du -//- Eguzki denuncia la muerte del joven Remi Fraisse

(Más abajo en castellano)

Joan den asteburuan, Polizia frantsesa Okzitaniako Sivens-eko urtegi proiektuaren kontra ari zinenei oldartu zitzaien eta Remi Fraisse gaztea hil zuen. Hilketa hau dela eta, Eguzkikook, ezer baino lehen, senide eta lagunei haien saminarekin bat gatozela adierazi nahi diegu...
....

Ante el fallecimiento de Remi Fraisse, al reprimir la Policía las movilizaciones que han tenido lugar este fin de semana contra el proyecto de pantano de Sivens (Occitania), los miembros de Eguzki queremos manifestar nuestra más sincera solidaridad con los familiares y compañeros del joven....



Eguzkik Remi Fraisse gaztearen hilketa salatzen du 

Joan den asteburuan, Polizia frantsesa Okzitaniako Sivens-eko urtegi proiektuaren kontra ari zinenei oldartu zitzaien eta Remi Fraisse gaztea hil zuen. Hilketa hau dela eta, Eguzkikook, ezer baino lehen, senide eta lagunei haien saminarekin bat gatozela adierazi nahi diegu.


Halaber, polizi jazarpena oraingoan ere hiltzeko moduko bitartekoekin egin dela salatu nahi dugu. Alferrik dator orain Bernard Cazeneuve Barne ministro frantsesa esaka istiluen kontrako material jakin baten erabilera bertan behera utziko duela. Triste antzean egin baditu ere, adierazpenok, Remiri, behintzat, ez diote jada ezertarako balio. Gainera, beldur gara ez ote dituen egin gaztearen heriotzak herritarren artean sortu duen haserrea baretze aldera. Guk sinetsi nahi genioke, benetan, baina gure herrian ere horrelako egoerak ezagutu ditugu, eskarmentatuta gaude, eta horregatik, horrelako adierazpenon aurrean, sinesgogorrak izan beharrean gara, ezinbestez. Izan ere, ez al da egia orain dela ez gehiegi gurean antzeko adierazpenak entzun ditugula? Eta, hala ere, oraindik ez da gomazko piloten gaineko debekurik ezarri.

Hasi bezala bukatuko dugu: senide eta lagunei gure elkartasuna. Beti arte, Remi.

Informazio gehiago:

 
...................

Eguzki denuncia la muerte del joven Remi Fraisse

Ante el fallecimiento de Remi Fraisse, al reprimir la Policía las movilizaciones que han tenido lugar este fin de semana contra el proyecto de pantano de Sivens (Occitania), los miembros de Eguzki queremos manifestar nuestra más sincera solidaridad con los familiares y compañeros del joven.

Asimismo, queremos denunciar la represión policial, realizada con unos medios antidisturbios que, una vez más, han demostrado ser letales. De poco le sirven ahora a Remi las declaraciones en tono compungido del ministro del Interior francés, Bernard Cazeneuve, anunciando la suspensión del uso de determinado material por parte de la Policía. Nos gustaría pensar que no se trata de declaraciones de circunstancias, destinadas únicamente a mitigar la lógica indignación de la ciudadanía, pero no nos queda más remedio que ser escépticos. Y no nos queda más remedio que serlo porque, lamentablemente, por estos lares, donde hemos conocido situaciones similares, las pelotas de goma, a pesar de declaraciones parecidas a las de Cazeneuve, siguen sin estar prohibidas.

Terminamos como empezamos: nuestras más sinceras condolencias a los allegados del joven. Beti arte, Remi.

Más información:

Un mort trop tard. Rassemblement de solidarité et de protestation à Bayonne ce mardi 28 octobre à 18H30 | Eguzki Talde Ekologista


No hay comentarios:

Publicar un comentario