Zallako zabortegiaren isuri bat inguruko errekan. Zallara Zabalgarbi erraustegiko eskoriak eramaten dira |
Bizkaia aipatzea ez da kasualitate
hutsa. Errausketaren bidea hartu zuen lehen euskal herrialdea da eta
Gipuzkoan errausketa bultzatzen dutenen eredu. Bizkaiak duela hamarkada
bat abiatu zuen errausketaren bidea. Ezagunak dira ordutik ona
zaborrarekin eta errausketarekin bizi izan dituen arazoak. Errauste
plantaren inguruko lurren kutsaketa (Bilbo urez hornitzen duen Ordunte kanala azpitik pasatzen da), Zallako zabortegiko kutsadura eta irregulartasunak (Zallako zabortegiaren etengabeko arazoak, Zabalgarbi: El ayuntamiento de Zalla pide cierre del vertedero de escorias de la incineradora.,) dira hoien adibideetako batzuk.
Igorre, Jata, Artigas, Astoreka
(Larrabetzu), Zalla errausketaren Bizkaian hiri hondakinak jasotzen eta
kutsatzen segitzen duten Zabortegiak dira, Labe erraldoitik pasatakoak
(60.000 tona urte Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera) eta zuzenean
isuritakoak ere bai.