Aste honetan Eusko
Jaurlaritzako kontseiluak Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidearen esku
uztearen sinadura adostu zuen Sustapen Ministerioarekin, honela,
administrazio honek proiektu honen gestioa, esleipena, exekuzioa eta
finantzaketa (kupo bidezkoa) bere gain hartzen ditu, tramitazio guztiari
onespena emateko arduraduna den sustapen ministerioaren tutoretzapean.
Eguzkitik, jakina den gure
gaitzezpen osoa adierazteaz gain, pasa den ostiralean hilaren 19an
Barakaldo Naturala plataformako kideek EAJko ordezakari eta Barakaldoko
gobernukide diren Gorka Zubiaurrerekin (Alkatetza, parte hartzea eta
ingurugiroa) eta Jon Andoni Uriarekin (hirigintza) egineko bileran
adierazitakoa egia bada, prozesu honetan eginiko guztia Barakaldoko
EAJren eta lekuko autoritateen ezjakintasun osoz egin da, izan ere,
bilera honetan behin eta berriz ziurtatu zuten 2015eko azaroan BOEn
argitaratutakoaz haratago beste inongo berritasunen berririk ez zutela
eta aipatutako argitalpenari alegazioa jarri zietela.
Besteak beste, Bilbo edo
Santurtziko alkateek eginiko adierazpenen inguruan galdetu zitzaien,
lanen hasieraren data konkretuetaz, bideak libratuko diren guneetaz
edota ibilbideen aldaketetaz hitz egiten zutenak. Haien erantzuna
momentuoro berdina izan da “ez dago aldaketarik, ez da ezer aldatu”.
Aurreko adierazpenak zertan oinarritzen diren zalantzan jartzean eta
egia ez gabe ere gezurtatuak izan ez direla aipatzean erantzuna honakoa
da “ez dakigu haiek zer nolako akordiotara iritsi ahal izan diren”.
Lerro berdin hauetatik
jarraituaz pasa den martxoaen 18 El Correo aldizkarian argitaratutako
planoak aipatu zitzaizkien, plano hauek sustapen ministeroak 2015ean
argitaratutakoen ezberdinak bait dira, eta bertan Basaurirrekin konexioa
agertzen bait da proiektuaren bigarren fasean. Ez dakite, ez dute
erantzuten. Aipatutako plano hauek Eusko Jaurlaritzaren Irekia web
orrian publikatu zirela ere esan zitzaien. Azken aipamen honen inguruan
Zubiaurrek Eusko Jaurlaritzari galdetu eta bertatik plano hau akats
baten eraginez argitaratua izan zela eta “plano zahar bat izango dela”
esan ziotela esan zuen… Baina inork ez zion akats hau zuzentzea eskatu
argitaratu zuen komunikabideari.
Eguzkik, bai Gorka Zubiaurre
eta baita Amaia del Campo deitzen ditu behingoz hainbestetan
iragarritako proiektu hau geldiarazi dezaten (EITB, idatzitako prentsa,
etab…). Lehenari, Barakaldoko azken gune naturalen ingurumena babestu
dezan; eta eskualdearen garapenaz hainbeste arduratzen den gure
alkatesari, bere herriko bizilagunei egingo dien kaltearen aurrean,
trenaren eraikuntzaren justifikazio sozio-ekonomikoa publikoki exijitu
dezan.
“Lanak egiteko aurreikusitako
aurrekontua osoa 548,7 milioikoa da, horietatik 464 hitzarmenean
adostutako 2 faseak egiteko erabiliko dira, Serantes-Olabeagako
tunelaren erredakzioa eta lanak eta Barakaldo-Basauri arteko bidea barne
hartzen dutenak”, adierazten du atzotik www.irekia.eus
(Eusko jaurlaritzaren web gune ofizialak). Kasualitatea izango da,
baina martxoan akats bidez argitaratutako planoak orain
iragarritakoarekin antzekotasin handiak ditu, zenbakietan izan ezik,
orain Basauri arteko 2. fasea eta lan proiektuaren erredakzioa (1.
fasea) eta informazio ikerketa (2. fasea) barne hartzen bait ditu.
Honengatik guztiagatik,
Eguzkin gure buruari galdetzen diogu ea EAJak eta Eusko Jaurlaritzak
nahita erabaki duten Barakaldoko ordezkariak ezjakintasunean mantentzea
inguruko hirietako alkateen eskakizunak betetzen zituen bitartean,
edota, guzti hau jakinda ere, hobea ote den ez dakigu, ezin dugu
erantzun esatea zure herria eta batez ere bere azken gune naturalek
eragin okerrena izango dutenean Bilboko portuaren hobekuntzaren truke,
bere herriko bizilagunentzako bizi kalitatearen hobekuntza saltzea
ezinezko izanik, beste hiri horietako alkateek egin duten bezala.
Amaia del Campo alkatesaren
jarrerak aldaketarik izan ez duela diote, 2015ean “hiri honetako
ingurugiroarentzako astakeria bat da” esatetik 2017an “eskualdearen
garapen jasangarriarentzako oso baliagarria den proiektua da” esatera
ikuspegi aldaketarik ez dagoela esaten dute. Diotenez alkateak eta bere
taldeak Castaños eta Kadagua ibaien pasabideak lurrapiratzeko ideiaren
aldeko jarreran mantentzen dira, haien alegazioetan jasotzen den bezala.
Denak pentsarazten duen
moduan, badirudi barakaldotarroi janaraziko dizkigula aurrez aipaturiko
pasabideak; Desertutik merkantzien ibiliaren murrizketarik eza edota
ACBren porturako zuzeneko pasabidea moztearen eraginez gehiagotzea;
lurren etengabeko mugitzea eta kamioen ibilia inguruko flora eta fauna
suntsitu eta hautsa eta zarata sortuz; lehenago askatasunez ibiltzen
ginen guneetatik ibiltzeko mugak jartzea; eta, bereziki, “celda de
lindane” delako bonba arriskutsuarekin nola “jolasten” duten ikustea,
hartuko duen kokapeneko terrenoaren indusketa eta ahultzearekin eta
geroko merkantzia arriskutsuen ibiliarekin… guzti hau garai batean
SuperSur errepidea (1000 milioi euro eta urtero ia 9 milioi gehiagoko
mantentze gastua) saltzeko erabili zuten helburu berdinarekin. Aurreko
esperientziako ondorioa garbia izanik, errepide huts bat gaur egun inor
gutxik erabiltzen duen, hildako bidea.
Seguraski, Amaia del Campo
alkatesak Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidearen lan mahaia deitu dezan
itxaron beharko dugu azkenik biharko plenoan Barakaldo Naturalak
aurkeztutako mozioa azkenik onartua baldin bada, eta hilabeteko epean
egiten baldin badu. Ikusteko dago gaur egungo alkatesak plenoko
akordioak betezen dituen edo bere aurrekoek egin bezala akordio hauei
entzungor egiten dien. Ikusteko dago baita ere aurrez aipaturiko lahan
mahaia eta informazio ofizialaren eskakizuna onesteaz gain bere
alderdiak honen alde bozkatzen ote duen.
Bere alderdikideei adierazi zitzaien bezala, ziurgabetasunak nahasmena sortzen du eta nahasmenak susmoa pizten du.
Alderdia edo bizilagunak?. That’s is the question. Quo vadis, Amaia?
Eguzki Barakaldo
25 de mayo de 2017