domingo, 12 de noviembre de 2017

EGUZKIk Barakaldoko zuhaiten egoera egiaztatzea proposatzen dio udal sailburuari



Enborren ahulduragatik eta honek hiritarrentzako ekar litzazkeen arriskuengatik Barakaldoko 100 zuhaitz ingururen mozketa hasiko dela dioen urbanismoko, azpiegituretako eta udal zerbitzuetako jakinarazpinaren aurrean, EGUZKIk zhuaitz hauen benetako egoeraren egiatzatzea proposatu du, egoera hau aztertu eta konponbide adostu bat emateko.
Ekologisten kolektiboak informazio gehiago eskatu du zuhaitz hauek duten gaixotasunaren inguruan eta beste formula batzuk aztertu ote diren ere galdetu nahi izan du mozketa ekidin dezaketenak. Zentzu honetan, 2015 eta 2016 urteetan ere zhuaitz kantitate handien mozketak egin zirela azpimarratu du (150 inguru San Barolomen eta beste dozena bat inguru platanero faltsu San Bizente parkean) onddo baten eragina zela eta. Zuhaitz berriak landatze hutsa ez da konponbide efektibo eta definitiboa, bai ordea gastu ekonomiko handia dakarrena.

Guzti honengatik, EGUZKIK Jon Andoni Uria, inguru honetako zinegotzi-delegatuari, hiriko zuhaitzen azterketa oso bat egitea eskatu dio, birlandatzeari ekin aurretik, gaixotasun honek gutxien erasaten dien espezie autoktonoak identifikatuz eta birlandatzean batzuk besteekin tartekatuz gaixotasun hauen hedaketa ekiditeko asmoz.

Honetaz gain, kolektiboaren ustez datu guzti hauek eta landatuko diren espezieenak hiritarrei jakinaraiz beharko litzaizkieke, interes orokorrekoak bait dira, izan ere, zuhaitz hauek garrantzi handia dute hiriaren “isla termikoan” eta hiritarrek arnasten duten airearen kalitateraen hobetzean.
Gaur egun komunitate zientiko osoak adierazi du hiriko zuhaitzak herramienta eraginkorra direla hirietako “berotegi efektua”ren aurkako lehian, eta zuhaitz antitatea ahal bezain beste handitzeko gomendioa egin dute, gauzak honela, duela bi urteko egoera berdinean egoteak eta hemendik urte batzuetara egoera berdina eta zhuatzen “sakrifizioa” errepikatzeko arriskuak, komuntiate zientifikoak markatutao bidearen kontrako noranzkoan joateagatik, begirada mantenu okerra egiten ari den lorezaintza enpresan jartzea ezinbestekoa da. Hauen ardura duten inguru horretak arduradunen lan arduragabea ahaztu gabe, eragin larriak dakarzkiena gure zuhaitzei eta airearen kalitateari, guzti hau kargu publikoak izanik
Azkenik, azpimarratu beha da Uria jaunak bere erantzunean hainbat zuhaitzen mozketaren beharra adierazi duela zuhaitz hauek gaixotasunik eta erortzeko arriskurik ez duten arren. Honek, ekintza arduragabe bat iradokitzen du, gaixotasunaren sendaketarekin zerikusirik ez duena eta beste interesen bat duena. Hooregatik, azalpenak eskatzen dizkiegu, azaldutako moduan justifikaezina bait dirudi.
EGUZKI
2017ko azaroaren 12a