150 pertsonetatik gora bildu ziren 2008ko abenduaren 13an Bide Onera plazatik 12:30tan irten zen manifestaldian parte hartzeko, Barakaldo Naturalak zabaldutako deialdiari jarraiki.
Aldarrikapen eguna lehenago hasia zen, ordea. Goizeko 10etatik aurrera plataformako kideek Anaien Parkean antolaturiko esposaketak, musika eta harrizulatzaileen erakustaldia eguraldiak gristutako egunari kolorea ematen hasi ziren eta.
Gogoratu beharra dago manifestaldi hau burutzeko larunbatean bizi izan genuen eguraldi petrala ez zela ekologistek aurre egin behar izan zioten oztopo bakarra. Izan ere, plataformako kideek salatu bezala, pasa den aste osoan zehar udaleko zentsura-brigadek BN-ren kartel guztiak kaleetatik kentzeko erruz lan egin baitzuten.
Oztopoak oztopo, goiz eta eguerdi osoan zehar ERRESERBA NATURALAren aldarrikapena oso presente izan zen Barakaldoko erdigune osoan zehar.