Zuhaitz eguna ospatu zuen Eguzki elkarte ekologistak igaro den larunbatean. Desarrollismoak eragindako makina bat eraso pairatzen ari den Barakaldoko eremu hau hautatu zuten ekologistek ekimena burutzeko.
Goizeko 11ak aldera ekin zioten, eguraldi kaxkarrari aurre eginda Gorostizara bertaratutakoek, zuhaitzen landaketari.
Aitzurrak baliatu zituzten Eguzkikoek, polikiroldegiko atzealdeko zelaian zuloak zabaldu eta pagoak , haritzak zein urkiak landatzeko. Holaxe salatu nahi izan zuten Instituzioak Barakaldoko azken gune naturalen baitan eragiten ari diren kalteak. Halaber, zuhaitzak landatzeko udaletxean baimenak eskuratzeko izan dituzten zailtasunak salatu nahi izan dituzte Eguzkiko kideek.