miércoles, 30 de noviembre de 2011

Elkartasuna AHTaren kontrako ekintzaileekin -/- Solidaridad con los activistas contra el TAV

Orain dela hiru urte, abenduaren 8an, Durangoko Liburu eta Diska Azoka ospatzen ari zela aprobetxatuz bi pertsona Durangoko trenbidean (Ezkurdi parean) porlanez betetako bidoi bati kateatu ziren.  Ekintza baketsu honek ordu bat eta laurden iraun zuen eta kale horretan kotxeen eta trenen trafikoa etetea lortu zuten,  atxilotuak izan ziren arte. Gainera, bertara espontaneoki gerturatu ziren herritarrek ekintzak indar handiagoa izatea ahalbidetu zuten.
..........

Hace tres años, el 8 de diciembre, aprovechando que se estaba celebrando la Feria del Disco y del Libro de Durango, dos personas se encadenaron a un bidón lleno de cemento en las vías del tren de Durango (cerca de Ezkurdi). Esta acción pacífica duró una hora y media y lograron detener tanto el tráfico rodado como el ferroviario, hasta que finalmente fueron detenidos.
.......... 

(Más abajo en castellano)

ELKARTASUNA AHTaren KONTRAKO EKINTZAILEEKIN
 EGUZKI-k bere elkartasuna adierazi nahi die bihar, abenduak 21, Bilboko epaitegietan epaituak izango diren AHTaren kontrako bi ekintzaileei. Orain dela hiru urte, abenduaren 8an, Durangoko Liburu eta Diska Azoka ospatzen ari zela aprobetxatuz bi pertsona Durangoko trenbidean (Ezkurdi parean) porlanez betetako bidoi bati kateatu ziren.  Ekintza baketsu honek ordu bat eta laurden iraun zuen eta kale horretan kotxeen eta trenen trafikoa etetea lortu zuten,  atxilotuak izan ziren arte. Gainera, bertara espontaneoki gerturatu ziren herritarrek ekintzak indar handiagoa izatea ahalbidetu zuten. 


                Ekintza honen bidez, bi lagunek Euskotren-ek eta Renfe-k AHTaren eraikuntzan duten papera salatu nahi izan zuten. Izan ere,  AHTa eraikiko balitz Euskotren operadoretako bat izango litzateke eta ez bakarrik hori, Euskal Trenbide Sarea, Euskotren-en azpiegituren arduraduna, Gipuzkoan burutzen ari diren lanetan parte hartzen ari da. Renfe-k ere makro-proiektu honi esker etekinak lortuko ditu eta jadanik lortzen ari da, AHTaren operadore nagusia da, estatu mailan eraikitzen ari diren trenbide guztietan parte hartzen du eta.  Gainera, ADIF-ek ( Renfe-ren azpiegiturez arduratzen dena) Euskal Y-ren eraikuntza lan guztiak kudeatzen ditu. Ekimen hau hobeto ulertzeko, garai hartan martxan zegoen trena eta autobusa ez ordaintzeko desobedientzia kanpainaren testuinguruan kokatuta beharra dago. 


                EGUZKI-k mota honetako desobedientzia kanpaina eta ekintza baketsuak babesten ditu, AHTak sorraraziko dituen eta egun sorrarazten dituen kalte ekologiko, ekonomiko eta sozialak salatzeko bide bezala. Gainera, herritarrei gogorazi nahi die AHTak ez gaituela ondoko herriekin lotuko, proiektu honek gaur egun ere isolatuta dauden herri txikiak are gehiago isolatuko dituela. Eta honek dakarren ondorioetako bat gure herrietan biztanle galera ematea da eta epe luzera, herrien behin betiko desagerpena.

                Bide batez, bi ekintzaileei babesa emateko bihar, abenduak 1,  goizeko 10: 00etan Bilboko Epaitegien aurrean burutuko den kontzentrazioan parte hartzeko deialdia egiten du.


AHTa GELDITZERA GOAZ!!

 
SOLIDARIDAD CON LOS ACTIVISTAS CONTRA EL TAV

                EGUZKI quiere mostrarles su solidaridad a los dos activistas contra el TAV que van a ser juzgados mañana, 1 de diciembre,  en los Juzgados de Bilbao. Hace tres años, el 8 de diciembre, aprovechando que se estaba celebrando la Feria del Disco y del Libro de Durango, dos personas se encadenaron a un bidón lleno de cemento en las vías del tren de Durango (cerca de Ezkurdi). Esta acción pacífica duró una hora y media y lograron detener tanto el tráfico rodado como el ferroviario, hasta que finalmente fueron detenidos. Además, las personas que se acercaron de manera espontánea hasta la zona ayudaron a que el acto tuviera más fuerza. 


                A través de esta acción, lo dos activistas quisieron denunciar el papel de Euskotren y Renfe en la construcción del TAV. Ya que, en caso de que el TAV llegara a construirse Euskotren sería una de las empresas operadoras, pero no solo eso, Euskal Trenbide Sarea, gestor de las infraestructuras de Euskotren, está participando en las obras de construcción del tramo gipuzkoano. Renfe también sacará tajada de este macro proyecto porque es el operador principal del TAV, ya que está participando en la construcción de toda la red viaria de alta velocidad española. Además, ADIF (el encargado de las infraestructuras de Renfe) gestiona todas las obras de construcción de la Y Vasca. Pero para entender bien esta acción, hay que enmarcarla en la campaña de no pago de tren y autobuses que se estaba llevando acabo en esa época.  


                EGUZKI defiende este tipo de actos de desobediencia de carácter pacífico que tienen como objetivo denunciar el impacto ecológico, económico y social del TAV. Además, queremos recordar a la sociedad que el TAV no nos va a acercar a los pueblos de nuestro entorno, al contrario, este proyecto aislará aún más a los pueblos. Como consecuencia, el número de habitantes en estos pueblos disminuirá y a largo plazo podría suponer su desaparición.


                Por último, desde EGUZKI hacemos un llamamiento a la participación mañana, día 1 de diciembre, en la concentración de apoyo a los dos activistas, que se va a llevar a cabo frente a los juzgados de Bilbao (c/ Buenos Aires) a las 10:00 de la mañana.

AHTa GELDITZERA GOAZ!!


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada