viernes, 25 de noviembre de 2011

Eguzkiren gogoeta erosketarik gabeko egunean - Reflexión de Eguzki en el día sin compras


Ezin dugu ahaztu neurririk gabeko kontsumoaren ondorioetako bat oreka ekologikoaren galera dela, bai baliabide naturalen gehiegizko kontsumoagatik eta baita ekoizpen prozesuek sortzen duten kutsaduragatik ere.....

Recordemos que entre los numerosos efectos dañinos del  consumismo se encuentra el impacto en el equilibrio ecológico tanto por los problemas del excesivo consumo de recursos naturales como por la contaminación generada por los procesos de producción.....

(Más abajo en castellano)
EGUZKIREN HAUSNARKETA EROSKETARIK GABEKO EGUNEAN

Gaur, urriak 25, Erosketarik Gabeko Egunaren 20.edizioa ospatzen dugu. Gure egutegietan agertzen den beste egun bat baino ez da, baina urtebetetzeak ospatzen ditugunean urtearen birpasoa egiten dugun bezala, egun hau ere berezia da, guregandik hurbilen daukagun gizartean eta baita gure planeta konpartitzen dugun bestelako gizarteekin daukagun harremanetan norbanakoaren papera zein den aztertzeko eguna da. Hala ere, gaur egungo gizarte eredua aldatzeko benetan beharrezkoak direnak urte osoan zehar, egunero, egiten ditugun ekintza txikiak dira. Ez dugu heroirik behar guk, herritarrok, benetako gizakiok aldaketa honen motorrak izan behar gara. 

            Eta aldaketa da ustezko krisi garai honetan gehien entzuten dugun hitza, baina, momentu hauek bi gauza izan daitezke aldi berean, abiapuntu bat eta helmuga. Zenbait adituek diote momentu hauetan aldaketei aurre egiteko gure eginbeharrak, gaitasunak, jarrerak aldatzeko joera daukagula. Izan ere, moldatzeko gaitasuna giza espeziearen berezko ezaugarria da baina, ez da beharrezkoa zerbait berria asmatzea, askotan kontsumismoa eta ez gizartea elikatzeko eredu kapitalistek baztertutako portaera zaharrak berreskuratzearekin nahiko izaten da.

Truke sistemak, aldaketa sistemak, komunitate berbereko ala desberdineko kideen artean erlazionatzeko eredu bezala sinonimo positibo ugari izan ditzake hala nola; berrerabilpena, ingurumenarekiko errespetua, berdintasun-gizartea, pertsonen arteko erlazioen hobekuntza, aberastasunaren bidezko banaketa, kohesio soziala... Alderdi hauek guztiak, ez datoz bat neurririk gabeko kontsumoak sorrarazten dituen ondorioekin. Zenbait eragilek gainera, gure gizartea kontsumoaren gizartea bihurtu nahi dute eta horretarako, publizitatea bezalako armak erabiltzen dituzte. Inolako mugarik ez duen tresna arriskutsu honek gizabanakoak objektu bilakatzen ditu, eduki aditzak izan aditza alde batera uzten du, askatasuna kontzeptua kontsumitzeko ahalmenarekin parekatzen du eta zoriontasuna lortzeko bidea iragartzen duten produktua erostea dela jakinarazten digute. Baina, zoriontasuna nekez lortuko dugu baloreak, jarrerak eta kontzientziak aldatzen ez baditugu. Berriro ere, aldaketa hitza agertzen zaigu... 

Zenbait pertsona eta erakundeen baitan trukea bezalako ekintzek gero eta indar handiagoa daukate, elkar truke hauek gainera ez dira produktuetara mugatzen eta zerbitzuak ere sistema honen parte dira. Elkar truke hauek berezkoa duten abantaila ekonomikoaz gain, gure bizitzako beste hainbat alderdietan ere ondorio positiboak dauzkate, gure inguruan dauden beste pertsonekin erlazionatzeko aukera ematen duten heinean gure buruarekiko sentimendu positiboa izatea ahalbidetzen dute, beste pertsona batzuen beharrak asetzeko gai garelako eta berdintasuna bermatzen dugulako. Eta nola ez, lurra konpartitzen dugun beste izaki bizidunekiko errespetua mantenduz. Izan ere, ezin dugu ahaztu neurririk gabeko kontsumoaren ondorioetako bat oreka ekologikoaren galera dela, bai baliabide naturalen gehiegizko kontsumoagatik eta baita ekoizpen prozesuek sortzen duten kutsaduragatik ere. 

            Gaurko egunean, gure kontsumitzeko eraren eta gure bizi filosofiaren inguruan hausnarketa egiteko beharraz konturatzen gara. Baina ez bakarrik hori, erosten ditugun produktuak zein testuingurutan, soziala eta ekologikoa, ekoizten diren jakiteko garrantziaz konturatzen gara eta baita kontsumitzen dugun oro benetan behar dugun ere zalantzatan jartzen dugu. 

            Behar bada, ez da kasualitatea, kontsumismo hitzaren jatorri etimologikoa «consumĕre»  hitz latinoa izatea, honek gastatu edo suntsitu esanahia dauka. Hitz honek gaur egun, bere esentzia negatiboa mantentzen du baliabide naturalen neurririk gabeko erabilerari eta oreka naturala eta sozialaren suntsiketari dagokionez.  

Ez gaitezen nahastu, lehen mailako beharrak, gizartean bizi garen animaliak garenez gero, gizartean bizitzeko ezinbestekoak zaizkigun horiek dira. Bigarren mailakoak berriz, alde batera utz ditzakegu, baina hauek lehen mailakoak bilakatu daitezke gizarte eredu kapitalista hauek zabaltzen aditua delako. Eredu honek ekoizpena- kontsumoa- atsekabea amaierarik gabeko zikloaren beharra dauka bizirauteko...baina nork kontsumitzen du nor? Nor da jabea, gizakia ala objektua?    

Guzti honengatik, EGUZKI-k gaur egungo kontsumo ohiturak aztertzera animatu nahi zaituztete. Egun hau, benetako aldaketa emateko beharrezkoa den prozesu luzearen abiapuntutzat harturik, baliabide naturalen kontsumo arduratsuagoa eginez eta azkenengo helburua lortzeko, hau da, gizarte ereduaren aldaketa.
 2011ko urriaren 25ean



REFLEXIÓN DE EGUZKI EN EL DÍA SIN COMPRAS

Hoy, 25 de noviembre, se celebra la 20ª edición del Día Sin Compras. Se trata solo de un día más en nuestro calendario pero al igual que celebramos nuestros cumpleaños y tratamos de hacer un repaso de todo el año, éste es también un día señalado, importante para reevaluar nuestro papel en nuestra  sociedad más cercana y la relación con otras con las que compartimos el planeta. Sin embargo, son los pequeños gestos del resto de los días del año los que verdaderamente son necesarios para que se de un cambio en el modelo de sociedad actual. El pueblo, las personas de carne y hueso, sin necesidad de ser grandes heroínas o héroes debemos ser el  motor del cambio.

            Y eso precisamente, cambio, esa palabra que se escucha con frecuencia en estos momentos de supuesta crisis, que puede ser al mismo tiempo un punto de partida y uno de meta. Dicen que nuestra actitud ante este momento de “cambio” es precisamente renovar nuestras competencias, nuestras capacidades, para desarrollar estrategias para hacer frente a los cambios. Efectivamente, si algo caracteriza al género humano es el ingenio, y precisamente a veces no hace falta que inventemos nada nuevo, simplemente replicar aquellos comportamientos del pasado, desechados por las sociedades capitalistas para dar paso a otras que no alimentan a las personas, sino al sistema del consumismo. 

El sistema del trueque, del cambio, modo de relación entre individuos de una comunidad, incluso con otras comunidades, adquiere  sinónimos  positivos tales como reutilización, respeto medioambiental, igualdad social, profundización en las relaciones interpersonales y los afectos, reparto equitativo de la riqueza, cohesión social… Aspectos contrarios a las consecuencias que produce el consumismo al que nos intentan abocar, para cuyo fin se despliegan armas tan violentas como una publicidad devastadora que materializa (convierte en objetos) a los individuos, prioriza el tener ante el ser, equipara el concepto de libertad a la posibilidad de consumir y vende humo de una disfrazada felicidad difícilmente alcanzable mientras no se cambien valores, conciencias y actitudes. De nuevo aparece la palabra cambio…

Están renaciendo en numerosas organizaciones y personas una apuesta por este tipo de transacción, por el trueque tanto de productos como de servicios, que presenta tantas ventajas para nuestros bolsillos como para nuestra satisfacción personal al afianzar las relaciones interpersonales, sintiéndonos útiles, satisfaciendo las necesidades de otras personas y favoreciendo la equidad. Y como no, manteniendo una actitud de respeto con el resto de seres vivos con los que compartimos la tierra. Recordemos que entre los numerosos efectos dañinos del  consumismo se encuentra el impacto en el equilibrio ecológico tanto por los problemas del excesivo consumo de recursos naturales como por la contaminación generada por los procesos de producción.

            Hoy tan solo es un día en el que recordamos la importancia de mantener en la retaguardia la actitud crítica con nuestro consumo y filosofía de vida, la importancia de exigir información con respecto a las condiciones sociales y medioambientales en las que los productos que consumimos han sido generados y la importancia de reflexionar sobre qué y para qué consumimos.
 
            Quizás no es casual que el origen etimológico de la palabra  consumismo, que proviene del latín «consumĕre»  signifique gastar o destruir. Esta palabra mantiene actualmente su esencia negativa en cuanto despilfarro de recursos naturales y destrucción de equilibrio medioambiental y social.

No nos dejemos engañar, las verdaderas necesidades primarias  son aquellas que se consideran vitales para vivir en sociedad, como animales sociales que somos. Las secundarias son prescindibles, aquellas que pueden convertirse en primarias si están suficientemente difundidas, gracias a la maquinaria puesta en marcha por la sociedad capitalista, que necesita alimentarse de la rueda producción- consumo- insatisfacción- consumo para satisfacer nuestra necesidad insatisfecha-de nuevo producción-de nuevo insatisfacción…  ¿quién consume a quién? ¿quién posee a quién?

Por eso desde EGUZKI hacemos un llamamiento a la reflexión individual de la manera en la que consumimos cada un@ de nosotr@s. Tratando de que esté día sea el punto de partida de un proceso de cambio que nos lleve a un consumo más responsable de los recursos naturales que aunque en ocasiones se nos olvide no son infinitos.
  
25 de noviembre  del 2011

No hay comentarios:

Publicar un comentario