lunes, 28 de noviembre de 2011

Espainiak bere zentral nuklearren segurtasuna hobetu behar du -/- España tiene que mejorar la seguridad de sus centrales nucleares

Baina guk honako galdera hau egiten diogu geure buruari: nola fida gaitezke energia mota honen biziraupena kosta ala kosta bermatu nahi duten pertsonak eta erakundeak zentralen segurtasun neurrien aztertzaileak izan badira?
.................
Pero nosotr@s nos hacemos la siguiente pregunta: ¿cómo nos vamos a fiarnos de estos informes, si, los encargad@s de evaluar las centrales son los mismos que defienden la energía nuclear a capa y espada?
................ 

(Más abajo en castellano)


ESPAINIAK BERE ZENTRAL NUKLEARREN SEGURTASUNA HOBETU BEHAR DU

 

       Aste honetan, Europako Batzordeak Europar Batasunaren baitan dauden zentral nuklearretan egindako estres frogen emaitzen behin-behineko txostena aurkeztu du.

 

       Pasadan martxoan, Japonek pairatu zuen hondamendi nuklearraren ondorioz, energia mota honek, azken hamarkadetan lortutako babesa galdu zuen. Nuklearren kontrako iritziak arin hedatu ziren eta presio hau dela eta Europar Batasuneko Batzordeak zentral nuklearren babes maila aztertzera behartuta ikusi zuen bere burua.


       Europako Parlamentuak Europar Batasunaren mugen barruen dauden zentral guztietan estres frogak egitea adostu zuen. Froga horien helburua zentralen segurtasun maila aztertzea da, horretarako eman daitezkeen hainbat egoera maneiatzen dituzte. Balizko egoera hauek zehazteko fenomeno naturalak, gizakiaren hutsegiteak eta zentralen alderdi teknikoak kontuan hartzen dituzte.

 

Aurrera eraman nahi duten ebaluazio prozesu honek etapa desberdinak ditu eta batzuk jadanik eman dira:

 

1. Espainiako zentral nuklearrak kudeatzen dituzten enpresek estres frogak egitea. Abuztuaren

15ean, enpresa hauek behin-behineko txostenak estatu mailako segurtasunerako agintariei,

kasu honetan Segurtasun Nuklearreko Kontseiluari (CSN) helarazi zizkieten. Kontseilu hau

hasieratik aurkeztutako informea babesteko jarrera hartu zuen eta ondorioz azaroaren hasieran

(epemuga urriaren 31 zen) enpresek behin-betiko txostenak aurkeztu zituzten.

 

2. CSN-ak enpresa hauek bidalitako txostenen azterketa egitea, segurtasuna bermatuta dagoela frogatzea eta azkenik,  Europako Batzordeari dokumentua bidaltzea. CSN-ak, irailaren

15ean, batzorde honi behin-behineko txostena bidali zion eta behin-betikoa bidaltzeko epea

2011ko abenduaren 31an bukatzen da.

 

       Dokumentu horretan CSN-ak Espainiako zentralen segurtasun maila egokia zela defendatu zuen baina momentu hartan, EGUZKI-k txosten honek dituen gabeziak eta hortik ateratako zenbait ondorio aurkeztu zituen. Horien artean, aipatzekoa da informe honek Garoñako zentralak (Arabako hiriburutik 40Km eskasera kokatuta dagoena) elektrizitate- hornidura eten ezkero, Fukushima-ko zentral nuklearrean gertatu zen bezala, 4 ordu baino ez

lituzkeela iraungo.

 

3. Europako Batzordeak estatuek bidalitako txostenak aztertu eta ateratako ondorioekin txostena aurkeztu. Batzordeak behin-behineko informea egin baina, behin-betiko emaitzak 2012ko ekainean estatuen agintarien aurrean aurkeztuko ditu.

            Günther Oettinger-ren (Europako Energia-komisarioa) esanetan ez dituzte Europan dauden 143 erreaktore nuklearrak gelditzeko bat-bateko neurririk hartu behar baina zenbait alderditan hobekuntzak egin beharko dituzte. Espainiak, bere mugen barruan dauden 8 zentral nuklearren erresistentzia maila handitu behar du uholdeen, lurrikaren eta elektrizitate- horniduran etenaldien aurrean batez ere. Horretaz gain, istripu larri bat gertatzekotan jarraitu beharreko eskeman ere gabeziak dituzte zentralek.

Baina gabezia hauek estres froga hauek hasiera hasieratik zituzten akatsetan dute oinarri:

* Ez dago estatu desberdinetan egindako frogen emaitzak alderatzeko modurik. Europako

Batzordeak berak, onartu du herrialde bakoitzak bidalitako datuak oso desberdinak direla

haien artean bai edukiari, bai zehaztasun mailari eta baita formatuari dagokionez.


* Istripu nuklearren prebentzioa (segurtasun nuklearren oinarria dena)  test hauetatik at dago.

* Aztertu diren balizko egoerak eskasak dira. Barne faktoreei dagokionez: suteak, energia horniduran bariazioak, isuriak  hoditerian, balbulen funtzionamenduan akatsak, giza akatsak eta gertaera guzti hauen batuketa eta kanpo faktoreei dagokionez: hegazkin istripuak... froga hauetan ez dira kontuan hartzen.

* Segurtasunarekin erlazionatutako sistemen kalitatea  eta instalazioen
zenbait osagaik; hoditeriaren materiala, erreaktorearen ontzia, balbulak, kontrolerako bonbak… azterketa hauetatik kanpo daude.

* Materialen degradazioaren ondorioak, zaharkitzerakoan ematen dena batez ere, ez dira kontuan hartzen.

* Zentral nuklearren segurtasunaren etengabeko kudeaketa  ez da aztergaia.

* Zentraletatik gertu dauden herrien ebakuazioa froga hauetan ez da aztertu beharreko segurtasun neurria.

* Azterketa hauek instalazio bakoitzak bere lizentziak eguneratuta dauzkala hartzen dute abiapuntutzat eta hau ez da beti horrela izaten.

            Txosten honen emaitzak edozein izanda ere EGUZKI-k azterketa mota hauen helburua zein den azaleratu nahi du: energia mota hau segurua dela goraipatu eta gizakion eta ingurumenaren osasunean inpaktu negatiborik ez duela defendatu. Eta hau gainera, zentral nuklearren egoera eta segurtasun neurriak paregabeak direlako lortzen dela defendatuz.

            Baina guk honako galdera hau egiten diogu geure buruari: nola fida gaitezke energia mota honen biziraupena kosta ala kosta bermatu nahi duten pertsonak eta erakundeak zentralen segurtasun neurrien aztertzaileak izan badira?

        Eta ez bakarrik hau, azterketa hauek egiteko fenomeno natural desberdinak faktoretzat hartu dituzte baina, ezinezkoa da fenomeno hauek modu isolatuan aztertu. Izan ere, fenomeno batek beste bat gertatzea eragin dezake. Hauxe da Fukushima-n gertatu zena hain zuzen ere, hondamendia lurrikara batetan izan zuen hasiera eta honek tsunami bat sorrarazi zuen.

 

        EGUZKI zentral nuklearren segurtasun maila handitzearen aldekoa da baina gizakiak energia nuklearra guztiz kontrolatzen ez duela argi utzi nahi dugu. Eta beraz, ezinezkoa da zentral nuklear bat guztiz segurua dela esatea. Beraz, zentral bat segurua dela esaten digutenean, benetan esan beharko liguketena agintariek arrisku maila onartzen dutela da.

 

      Ondorioz,  gure ustez ez dago energia nuklearraren erabilera bermatuko duen irizpide ekonomiko, ekologiko eta demokratikorik, beraz, zentral nuklear guztien itxiera eskatzen dugu eta osasungarria eta baita arriskurik gabeko energian oinarritutako ekonomia eredu iraunkor baten alde egitea ere. Honekin batera, azken hauteskunde hauetarako haien botoa eskatu diguten alderdi politikoei euskal gizartearen eskaerei kasu egitea eskatzen diegu, Garoña berehala itxiz eta Estatuan dauden zentral nuklear guztiak ixteko programa bat martxan jarriz.


NUKLEARRIK EZ!! GAROÑA ITXI ORAIN !!! 


ESPAÑA TIENE QUE MEJORAR LA SEGURIDAD DE SUS CENTRALES NUCLEARES

 

      Esta misma semana, la Comisión Europea ha presentado un informe preliminar sobre los resultados obtenidos en las pruebas de estrés efectuadas en las centrales nucleares de la Unión Europea.

 

      Debido a la catástrofe nuclear ocurrida en Japón el pasado marzo, el respaldo conseguido por la energía nuclear en las últimas décadas desapareció de inmediato. La oposición a la energía nuclear tomó fuerza y, debido a esta presión, la Comisión Europea se vio obligada a evaluar el nivel de seguridad de sus centrales nucleares.

 

      El Parlamento Europeo decidió someter todas las centrales nucleares que se encuentran dentro de la Unión Europea a un test, o prueba de estrés. El objetivo de estas pruebas es determinar el nivel de seguridad de las centrales y, para esto, se barajan diferentes escenarios en los que se tienen en cuenta fenómenos naturales, fallos humanos y aspectos técnicos de las centrales.

 

      El proceso de evaluación que se quiere llevar a cabo tiene diferentes etapas y algunas de ellas, ya se han llevado a cabo:

 

1. Realización de las pruebas de estrés por las empresas que gestionan las centrales nucleares españolas. El 15 de agosto estas empresas entregaron los informes preliminares a las autoridades estatales para la seguridad nuclear, en este caso al Consejo de Seguridad Nuclear (CSN). Este consejo se mostró desde el principio favorable a los informes recibidos, por lo que, a principios de noviembre, (el plazo acababa el 31 de octubre) las empresas presentaron el informe definitivo.

 

2. El CSN debe hacer un análisis de los informes presentados por las empresas, cerciorarse de que la seguridad esté garantizada y, por último, remitir un informe al Consejo Europeo. El 15 de septiembre el CSN envió un informe preliminar a este consejo y el plazo para enviar el definitivo finaliza el 31 de diciembre de este mismo año (2011).

 

       En este documento, el CSN defendió que la seguridad de todas las centrales españolas es adecuada pero en aquel momento, EGUZKI dejó claro que este informe estaba incompleto y extrajo del mismo varias conclusiones. Entre las que cabe destacar que, en el caso de que se diera un parón en el suministro eléctrico, como ocurrió en la central de Fukushima, la central de Garoña (situada a 40 escasos Km de Gasteiz) solo aguantaría 4 horas.  


3. El Consejo Europeo debe evaluar los informes enviados por los estados y presentar un informe con las conclusiones. La Comisión ha realizado el informe preliminar pero los resultados definitivos los presentará ante los Jefes y Presidentes de Estado en junio del 2012.

            El Comisario Europeo de la Energía, Günther Oettinger ha defendido que no es necesario detener de inmediato ninguna de las centrales pero que hay elementos que se deben mejorar. España deberá aumentar el nivel de resistencia de sus 8 centrales nucleares para hacer frente sobre todo a posibles inundaciones, terremotos y fallos en el suministro eléctrico. Además de esto, las centrales también presentas fallos en el protocolo a seguir en caso de accidente grave.

Pero, la raíz de estas carencias está en los fallos que desde el principio presentaban las pruebas de estrés:

* No se pueden comparar los resultados obtenidos de las pruebas de estrés realizadas por los diferentes estados. El propio Consejo Europeo ha admitido que los datos que les han llegado de los estados son muy distintos, en cuanto a contenido, nivel de detalle y tipo de formato.

* La prevención (aspecto básico de la seguridad nuclear) de los accidentes no se contempla en estos test.

* Los escenarios planteados son insuficientes. Factores internos como, incendios, variaciones en el suministro de energía, fugas en las tuberías, fallos en el funcionamiento de las válvulas, errores humanos y la combinación de todos estos factores y externos como accidentes de aviones… no se han tenido en cuenta.

* La calidad de los sistemas relacionados con la seguridad y numeroso componentes de las instalaciones: material de los tubos, vasija del reactor, válvulas, bombas de control… han quedado fuera de estas evaluaciones.

* No se han tenido en cuenta las consecuencias de la degradación de los materiales, sobre todo los fallos relacionados al envejecimiento de las instalaciones.

* La constante gestión de la seguridad no es materia de estudio.

* En estas pruebas la evacuación de las poblaciones cercanas a las instalaciones no es una medida de seguridad a analizar.

* Estas pruebas parten de la premisa de que cada una de estas plantas tienen sus licencias al día y en ocasiones, esta premisa no se cumple.

            Al margen de los resultados de este informe EGUZKI quiere sacar a la luz el verdadero objetivo de estas evaluaciones: proclamar que este tipo de energía es segura y que no tiene ningún tipo de impacto negativo en la salud de los seres humanos y de la naturaleza. Y que además, este impacto cero se ha conseguido gracias a la buena salud de las centrales nucleares.

            Pero nosotr@s nos hacemos la siguiente pregunta: ¿cómo nos vamos a fiarnos de estos informes, si, los encargad@s de evaluar las centrales son los mismos que defienden la energía nuclear a capa y espada?

               Y no solo esto, para hacer estos exámenes se ha jugado con diferentes fenómenos naturales pero es imposible analizar un fenómeno natural de manera aislada. Ya que, un fenómeno puede ser, y normalmente es, el desencadenante de otro de mayor magnitud. Un ejemplo de estos lo tenemos en Fukushima ya que lo que empezó como un terremoto acabo convirtiéndose en un tsunami.

 

En EGUZKI estamos a favor de un aumento en el nivel de seguridad de las centrales nucleares pero queremos dejar claro que el ser humano no es capaz de controlar la energía nuclear. Por lo tanto, es imposible afirmar que una central nuclear es totalmente segura. Por esto, cuando nos dicen que una central es segura, en realidad lo que nos deberían decir es que las autoridades asumen el nivel de peligro de las mismas.

 

Como consecuencia, creemos que no hay criterios económicos, ecológicos ni democráticos que avalen el funcionamiento la energía nuclear, por lo que exigimos el cierre inmediato de  todas las plantas nucleares y una apuesta por otros modos de producción de energía. Junto con esto, hacemos un llamamiento a todos aquellos partidos políticos que han pedido nuestro voto en las últimos elecciones a que hagan caso a las demandas de la sociedad vasca y que cierren Garoña de manera inmediata y que pongan en marcha un plan para el cierre progresivo de todas y cada una de las centrales nucleares españolas.

 


NUKLEARRIK EZ!! GAROÑA ITXI ORAIN !!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario