viernes, 11 de mayo de 2012

Barakaldo: Uraren jaia maiatzak 12 -//- Fiesta del agua 12 de mayo

video



ETOR ZAITEZ URAREN ALDEKO JAIRA DATORREN LARUNBATEAN, 
MAIATZAK 12, 12:00 etan ANAIEN PARKEAN

VEN A LA FIESTA DEL AGUA EL  SÁBADO 12 DE MAYO
A LAS 12H EN EL PARQUE DE LOS HERMANOS


(Mas abajo en castellano)

KOMUNIKABIDEEI

                        Barakaldoko Lutxana, Gurutzeta, Errontegi, Errekaortu, Zuazo- Arteagabeitia, San Vicente, El Carmen, Europa Plaza, Urban, Burtzeña auzokide elkarteak. Barakaldoko beste zenbait talde: Berri-Otxoak, Indignados/Suminduak, Alpino Mendi Taldea, Amaia dantza taldea, Emakume Elkartea, Dultzaineroak, Sporting C.F., Zopinpa kultur elkartea, Villamor auzo elkartea, Eguzki, Ezpitsua Barakaldoko Plataforma Ekologista, Ekologistak Martxan ...

            Eta udal ordezkaritza duten alderdi politikoak: Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco, Partido Popular,  Bildu, Ezker Anitza-Izquierda Unida.

                        Lehenik eta behin gure poztasuna adierazi nahi diegu, herritar guztiei, Barakaldarrei, izan ere, egun gure horniduratik ura lasaitasunez edan dezakegu, HCH Lindanoz kutsatutako Oiola Urtegira ez baikaituzte konektatuko. Azkenean, pasa den martxoaren 29ko Udal Osoko Bilkuran aurkeztu genuen mozioa onartu zuten, udal ordezkaritza duten alderdi guztiek (PSOEk salbu).

Honako hauek dira onartuak izan ziren eskaerak:

·        Utz diezaiotela herritarron iritzia kontuan hartu gabe erabakiak hartzeari.

Ez dezatela gure osasuna edota gure senitartekoena arriskuan jarri, sos batzuk aurreztearren.

Honen moduko auzietan herritarroi entzun eta galde diezagutela.

Zeresana daukaten eragile guztiekin (Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Osasun Sailarekin, URArekin – Ura Agentzia-, Ur Patzuergoarekin, IHOBE Sozietate Publikoarekin, herriko taldeekin, auzo elkarteekin, talde ekologistekin eta erakunde sozialekin) jarraipen batzorde bat sortzea, Argalarioko Lindanoko biltegia eraiki zenean egin zuten bezala. Era berean, batzordea lehenbailehen eratu beharra dago (epe muga hilabete bat izanda).

·        Erantzun diezaietela herritarrek, auzoko elkarteek, erakunde sozialek eta talde ekologistek aurkeztutako eskaera eta alegazio guztiei eta baita aurrerantzean aurkeztu daitezkeenei ere.

·        Oiolako Urtegia gure hornidura sarera ez konektatzea, kutsadura iturri guztiak desagertu arte. Hau da, urtegia kutsatzeko arriskua erabat desagertu dela ziurtatu arte.

                        Hasieran, esan dugun bezala gogobeterik gaude. Izan ere, herritarrok bidezko diren helburuak lortzeko batera lan egiten dugunean (gure osasunerako eskubidea, gure etxeetako uraren kalitatea egokia izateko eskubidea…) hauek lortzen ditugu eta.

Beste alde batetik, Barakaldoko herritarrei esan nahi diegu erne egon behar dugula, onartutako akordioak bete daitezen.

Hemendik ere gogorarazi nahi dugu Arartekoak guk aurkeztutako kexari erantzuna eman ziola, eta bertan kargu hartu zien auzian nahasitako erakunde guztiei, BARAKALDOKO UDALAri, OSASUN SAILAri, URAri, IHOBEri eta EUSKO JAURLARITZAri, hain zuzen ere. Arartekoaren esanetan, erakunde horiek gaizki jokatu dute, herritarren eskaerak entzutea eta informazioa helaraztea haien betebeharra baita.

Era berean, esan beharra dago, martxoaren 21ean aurkeztu genituen idazkiei IHOBEk eta Barakaldoko Udalak soilik erantzuna eman dietela. Lehenengoek, haiek ez zirela informazioa ematearen arduradunak esan ziguten eta bigarrenak, OSASUN SAILAk argitaratutako prentsa-oharraren kopia igorri zigun, non urek Estatuko zein Europako araudiak, baita ezarritako kalitate-estandarrak ere  betetzen zituela irakur daiteke.

Berriro ere erantzunak ez zuen zerikusirik izan guk eskatutakoarekin, idazkietan plazaratu genizkien galderei ez zietelako erantzunik eman. Honako hau galdetu genien:

1.      Nolakoa izan da abendua eta otsaila artean kontsumitu dugun uraren kalitatea?

2.      Agintariek Lindanoa gantz ehunean metatzen den kutsatzaile astuna dela kontuan hartzen dute? Eta ondorioz dosi bakoitza aurrekoari eta ondorengoari gehitu behar zaiola? 

3.      Kontuan hartzen dute nazioarteko antolakundeen ikerketek, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) besteak beste, lindanoa arrisku handikoa dela ohartarazten dutela, eta hau dela eta, zaintza berezi zein desagerpenaren aldeko aldarria egiten dutela?

            Idazki hauek aurkezteaz gain, auzian nahasitako erakundeei gutuna ere bidali genien; bai Alkateari bai Lehendakariari, eta hauen erantzuna ere, oraindik ez dugu jaso.
           
            Zorionez, jadanik gure etxeetara ez da kutsatutako ura ailegatzen, baina galdera hauek oraindik ere ez dituzte behar bezala erantzun.

 

·           Berriro administrazioaren isiltasuna da nagusi


            Baina nola gerta daiteke horrelakorik? Orain hilabete batzuk auzo elkarteekin ospatutako topaketa batean  Lehendakariak berak, animatu gintuen herritarrak parte hartzera? Beraz, esandakoa nola ulertu behar dugu?
Egun jakin bateko promesa balitz bezala hau da, uneko argazkirako protokolo ekintza gehiago bezala?
Ala, komunikazio ildo zuzenak zabaltzeko asmo adierazpen bat bezala? Gure kexetarako eta ekarpenetarako gunea? Guztion artean konponbideak bilatzen laguntzeko bideak sufritzen ditugun arazoetan?

Nola esan dezakete erakundeek, parte-hartzea funtsezkoa dela demokrazia osasuntsu baterako, eta horrela jokatu, isiltasuna erantzun gisa emanez? Diskurtsoa eta jokabidea erabat kontrajarriak  dira, ez dira eta parte-hartzea sustatzeko egokienak. Isiluneek eta erantzun ezak mesfidantza, segurtasun-gabezia eta alarma soziala areagotzen dituzte.
           
            Etortzekoak diren arazoen aurrean neurri egokiak hartzeko modu bakarra, Udalak  herritarrak entzun  eta haien iritzia kontuan hartzea da.

·                    Azkenik

             
            Dei egiten diegu Barakaldar guztiei gure lorpena ospatzeko. Halaber, aipatu beharrean gaude  hau ez dela oraindik bukatu, UDALAK mozioan onartutako puntu guztiak bete behar ditu eta.

 ETOR ZAITEZ URAREN ALDEKO JAIRA DATORREN LARUNBATEAN, MAIATZAK 12,
12:00 etan ANAIEN PARKEAN


A LOS MEDIOS DE COMUNICACIÓN


            Las Asociaciones de Vecinos y Vecinas de Barakaldo: Lutxana, Cruces, Rontegi, Retuerto, Zuazo- Arteagabeitia, San Vicente, El Carmen, Plaza Europa, Urban, Burceña, Berri-Otxoak, Indignados, Alpino mendi taldea, Amaia dantza taldea, Asociación de mujeres, Dultzaineroak, Sporting C.F., Zopinpa kultur elkartea, Villamor auzo elkartea, Eguzki, Plataforma Ekologista Ezpitsua de Barakaldo, Ekologistak Martxan ...
            Y los partidos con representación municipal: Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco, Partido Popular de Barakaldo,  Bildu, Ezker Anitza-Izquierda Unida.

                        Desde aquí y en primer lugar queremos anunciar nuestra satisfacción, al decir a los vecinos y vecinas de nuestro pueblo, Barakaldo, que a día de hoy podemos beber con tranquilidad el agua de nuestros grifos, ya que no nos conectaran, al pantano de Oiola, contaminado con HCH Lindano. Al fin, en el Pleno Municipal del pasado 29 de marzo se aprobó la moción que presentamos, con el apoyo de todos los partidos con representación municipal, menos el PSE.

Los puntos aprobados en esta moción son:

·        Que se deje de tomar medidas a espaldadas de la ciudadanía.

·        Que no se juegue con nuestra salud y la de nuestras familias para ahorrar dinero.

·        Que en asuntos como éste, se pregunte y se escuche a la ciudadanía.

·        Que se constituya una comisión de seguimiento (como se hizo durante la construcción de la celda de Lindano de Argalario) con todas las partes interesadas, el departamento de Sanidad y Consumo del G.V., Ura (Agencia Vasca del Agua), Consorcio de Aguas, IHOBE (Sociedad Pública de Gestión Ambiental), grupos municipales, Asociaciones vecinales, grupos ecologistas y organizaciones sociales. Además, la constitución de esta comisión debe darse en el menor tiempo posible (sin que se demore más de un mes).

·        Que se conteste a todos los escritos y alegaciones que ha presentado y que en un futuro puede presentar la ciudadanía y las organizaciones sociales, ecologistas y vecinales.

·        Que se garantice la no conexión del Pantano de Oiola a la red de abastecimiento, hasta que se asegure la eliminación de cualquier foco potencialmente contaminante, para que haya plena seguridad de la no existencia de riesgo alguno de contaminación.


                        Como decíamos este es un momento de satisfacción, porque cuando se trabaja conjuntamente por unas reivindicaciones justas, como es el derecho a nuestra salud, el derecho a un agua de calidad y con garantía en nuestros grifos, se logran los objetivos.

En segundo lugar, queremos decir a las vecinas y los vecinos de Barakaldo que debemos permanecer vigilantes y alerta, para que se cumplan los acuerdos aprobados.

Queremos también desde aquí recordar que después de la resolución que emitió el Ararteko donde reprendía a las instituciones implicadas: AYUNTAMIENTO, SANIDAD, URA, IHOBE, GOBIERNO VASCO, diciéndoles que lo han hecho mal, que tienen que responder e informar a la ciudadanía y a las asociaciones. Desde el pasado 21 de marzo, que presentamos de nuevo diferentes escritos denunciando la situación a estos organismos implicados, solo nos ha respondido IHOBE diciendo que no es de  su competencia informarnos y el AYUNTAMIENTO remitiéndonos copia de la nota de prensa de SANIDAD, donde dice que el agua cumple con los estándares de calidad establecidos en la normativa europea y estatal, una vez mas cuando hay respuesta es la de manzanas traigo ya que no se nos a contestado a ninguna de las preguntas que realizábamos en nuestros escritos. Y que eran:

1.      ¿Cuál era el estado del agua que hemos consumido entre diciembre y febrero?

2.      ¿Se está teniendo en cuenta que el Lindano es un contaminante persistente, que se acumula en el tejido adiposo (la grasa), por lo que no hay dosis pequeñas ya que estas son acumulativas?

3.      ¿Se tiene en cuenta que los estudios de organismos internaciones, como la Organización Mundial de la Salud (OMS), alertan y llaman a su especial vigilancia y desaparición por el peligro que supone?

            Cuando presentamos estos escritos a las instituciones implicadas, tambien les dirigimos una carta, tanto al Alcalde como al Lehendakari y tampoco hemos tenido respuesta por el momento.

            Afortunadamente, ya no tenemos en nuestros grifos agua contaminada, pero estas preguntas han quedado sin respuesta.

De nuevo el silencio administrativo parece ser la norma

            ¿Cómo puede ser esto, cuando hace tan solo unos meses el propio Lehendakari en un encuentro con las asociaciones de vecinales nos animaba a la participación ciudadana? Por lo tanto, ¿tenemos que entender lo dicho en se momento como promesas de un día determinado, como un acto protocolario más para la foto del momento, o como una declaración de intenciones para abrir vías directas de comunicación para nuestras reclamaciones y aportaciones, vías que nos ayuden a buscar soluciones entre todas y todos, a los problemas que sufrimos?

¿Como se  puede decir desde las instituciones que la participación es fundamental para una democracia sana y actuar de esta manera? dándonos la callada por respuesta, resultan contradictorios estos discursos y formas de actuar, estas no son las más adecuadas  para fomentar la participación. El silencio y la falta de respuestas es lo que alimenta la desconfianza, la inseguridad y la alarma social.

            Todos y todas juntas podemos conseguir que en nuestro pueblo se hagan bien las cosas, que la salud y el bienestar sea un derecho cumplido con garantías.

            Solo si el Ayuntamiento escucha y tiene en cuenta a su ciudadanía es posible acertar con las medidas correctas ante los problemas que se nos presenten.

Por último,

            Hacemos un llamamiento a  todas las vecinas y los vecinos de Barakaldo para celebrar lo conseguido y recordar que todavía esto no ha acabado y que el AYUNTAMIENTO debe cumplir todos los puntos aprobados a través de la moción.
VEN A LA FIESTA DEL AGUA EL  SÁBADO 12 DE MAYO
A LAS 12H EN EL PARQUE DE LOS HERMANOS
Habrá música, talleres infantiles, castillo hinchable…
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada