miércoles, 30 de mayo de 2012

GUREKIN JARRAITZEN DUZU, GLADYS -//- GLADYS 33 AÑOS DESPUES, SIGUES CON NOSOTR@S


1979ko ekainaren 3an, Tuteran, Ebro gaineko zubian eserita zeundela, Jose Martinez Salas goardia zibilak buruan tiro bat jo eta hil zintuen, Gladys. Datorren igandean, hura gertatu zela 33 urte. Aurten ez dugu Egia parkeko oroitarriaren inguruan biltzeko deialdirik egingo, ez modu formalean, behintzat. Egutegia hitzordu interesgarriz beteta dago eta, hori kontuan izanda, erabaki dugu, aurtengoz, ez zela komeni beste bat gehitzea, beste hori guretzat bereziki adierazgarria bada ere. Hala ere, badakizu ez zaitugula ahazten. Horregatik, gutun honen bidez, xume-xume eta labur-labur, panoramaren berri eman nahi dizugu, urtero fetxa hauetan egiten dugun bezalaxe....
----
Este domingo, 3 de junio, se cumplirán 33 años desde que el guardia civil José Martínez Salas te disparó en la cabeza, Gladys, cuando estabas sentada junto al Ebro, en Tudela. En esta ocasión no vamos a hacer un llamamiento público para reunirnos en el parque de Egia, no al menos formalmente (el calendario está petao de citas a las que merece la pena acudir y hemos decidido que, por este año, no íbamos a añadir otra, por significativa que sea para nosotros y nosotras). Pero sabes de sobra que eso no quiere decir que te olvidemos y que olvidemos cómo te mataron. Por eso, sirva esta carta para ponerte al corriente, como todos los años por estas fechas, de cuál es el panorama....
 
GUREKIN JARRAITZEN DUZU, GLADYS

           1979ko ekainaren 3an, Tuteran, Ebro gaineko zubian eserita zeundela, Jose Martinez Salas goardia zibilak buruan tiro bat jo eta hil zintuen, Gladys. Datorren igandean, hura gertatu zela 33 urte. Aurten ez dugu Egia parkeko oroitarriaren inguruan biltzeko deialdirik egingo, ez modu formalean, behintzat. Egutegia hitzordu interesgarriz beteta dago eta, hori kontuan izanda, erabaki dugu, aurtengoz, ez zela komeni beste bat gehitzea, beste hori guretzat bereziki adierazgarria bada ere. Hala ere, badakizu ez zaitugula ahazten. Horregatik, gutun honen bidez, xume-xume eta labur-labur, panoramaren berri eman nahi dizugu, urtero fetxa hauetan egiten dugun bezalaxe.

Fukushimako hondamendia gertatu eta urtebete geroago, ez dago duda posiblerik: Gladys, arrazoi zenuen. Izan ere, Tuterara joan zinen energia nuklearra gizateriarentzako arrisku larria zela aldarrikatzera. Gogoan izan mobilizazio hura Harrisburgeko “istripua” salatzeko nazioartean eginiko deiari erantzuten ziola. Antza denez, Txernobilgoarekin ez zuten nahikoa izan, baina Fukushimakoarekin, berriz, pronuklearrik pronuklearrenak ere hasiak dira atzera egiten. Gure artean nuklearrik ezean azak jan beharko genituzkeela esaten zuten haiek ere, Japoniakoak izututa, poztu egin dira, ahapeka baina, zuk eta beste batuek Euskal Herria nuklearizatzeko proiektuaren kontra sustatu zenuten mugimendu hark arrakasta izan zuelako. Bai, Euskal Herria nuklearizatzeko proektua; izan ere, lau ziren eraki nahi zituzten zentralak, Deban, Ispasterren, Tuteran eta Lemoizen.

                Bada, zurekin egin genuen azken hitzordutik urtebete pasatu ondoren, jakin behar duzu Japoniak zentral nuklear guztiak (54) itxi egin dituela. Alemaniak energia nuklearrari uko egitea erabaki du; 2022an itxiko ditu azken zentralak, berrienak. Italiarrek, berriz, orain dela urtebete nuklearren kontra bozkatu zuten modu masiboan erreferendumean. Suitzan behin betiko baztertu dituzte proiektuan zituzten hiru zentralak, eta martxan dituzten bostak, berriz, pixkanaka ixtea erabaki dute. Ikusten duzunez, Gladys, nuklearrak atzeraka doaz, oso modu nabarmenean, gainera.

                Eta Garoña? Albiste txarrak. Paraje hauetan beti gaizki eta berandu. PPko Gobernuak 2019ra arte luzatu dio baimena zentral zahar, matxuratu eta izugarri arriskutsu honi. PSOEk kargu hartu dio, baina PSOEk, aukera izan zuenean, itxi ordez, hauteskundeetan agindu bezala, ixteko data legealdia bukatu arte luzatu zuen. PPri luzapena ematea erraz-erraza jarri dio, alegia.

                Ikusten duzunez, Gladys, historiak arrazoi eman dizu, baina arrazoia, berez, ez da nahikoa; arrazoia defendatzen jarraitu behar dugu, eta egiteko horretan, ez izan dudarik, gurekin jarraitzen duzu.
----- 
GLADYS 33 AÑOS DESPUÉS, SIGUES CON NOSOTR@S

                Este domingo, 3 de junio, se cumplirán 33 años desde que el guardia civil José Martínez Salas te disparó en la cabeza, Gladys, cuando estabas sentada junto al Ebro, en Tudela. En esta ocasión no vamos a hacer un llamamiento público para reunirnos en el parque de Egia, no al menos formalmente (el calendario está petao de citas a las que merece la pena acudir y hemos decidido que, por este año, no íbamos a añadir otra, por significativa que sea para nosotros y nosotras). Pero sabes de sobra que eso no quiere decir que te olvidemos y que olvidemos cómo te mataron. Por eso, sirva esta carta para ponerte al corriente, como todos los años por estas fechas, de cuál es el panorama.

 Un año después de la catástrofe de Fukushima, no nos cabe sino reafirmarnos en que tenías razón cuando decidiste acudir aquel 3 de junio de 1979 a Tudela para tomar parte en una jornada internacional en respuesta al “accidente” de la central de Harrisburg, con el objetivo de denunciar que, en contra de la propaganda oficial, la energía nuclear representaba un riesgo cierto para la humanidad. Sí, para la humanidad. No tuvieron suficiente con Chernobil, pero, tras lo de Fukushima, hasta los más recalcitrantes parecen haberle empezado a ver las orejas al lobo. Incluso aquellos de entre nosotros que decían que sin nucleares terminaríamos comiendo berzas, después de ver lo acontecido en Japón, suspiraron aliviados, eso sí, por lo bajinis, de que el movimiento que tú y otros como tú impulsasteis en contra de la nuclearización de Euskal Herria hubiera tenido éxito. Eran, no lo olvidamos, nada menos que cuatro centrales, en Deba, Ispaster, Tudela y Lemoiz.

Un año después de nuestra última cita, hemos de informarte de que Japón ha cerrado temporalmente sus 54 centrales. Alemania está encaminada hacia el apagón nuclear y ha anunciado que sus últimos reactores, los más modernos, no pasarán de 2022. Los italianos votaron masivamente en referéndum hace ahora un año en contra de la energía nuclear. En Suiza han renunciado a construir las tres centrales que tenían en proyecto y han decidido cerrar progresivamente las cinco en marcha. Ya ves, Gladys, que en el panorama internacional las posturas pronucleares retroceden de manera manifiesta.

¿Y Garoña? Malas noticias. Por estos lares, siempre a contracorriente. Para mal. El Gobierno del PP avala una prórroga de esta central, muy perligrosa, por vetusta y achacosa, hasta 2019. El PSOE se rasga las vestiduras, como si no hubiera sido él quien, después de haberse comprometido a cerrarla, prorrogó su permiso hasta después de que acabase la legislatura, dejándoselo al PP en bandeja. Así se las ponían a Fernando VII.
Ya ves, Gladys. La historia te ha dado la razón. Pero la razón por sí misma no es suficiente. Hay que seguir defendiéndola, hay que seguir empujando. En eso estamos, y, en eso, estás con nosotros.
  

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada