Iragarrita geneukan legez Udalbatzak hartutako erabakia ospatzeko Uraren Jaia ospatu genuen beste talde eta elkarteekin batera Anaien Parkean maiatzaren 12an. Erabaki honen arabera gure etxeko txorrotan edaten dugun uran ez da izango Oiola Urtegitik datorrena bertan Lindano kutsadurarik ez dagoela ziurtatu arte.
Edonola ere bertan bilduta geundenon artean erne egoteko beharra barneratuta zegoen; nor fida daiteke gure gobernariez?
Edonola ere eta euria mehatxuei eginez jai xumea eta polita izan zen.