viernes, 15 de junio de 2012

ARRONTEGIKO PARKEA: apurka-apurka porlanez estaltzen ari diren berdegunea -//- PARQUE DE RONTEGI: otra zona verde cubierta de cemento



Gaurkoan ere, ezaguna egingo zaizuen salaketa batekin gatoz: BARAKALDOKO AZKEN GUNE NATURALAK ETENGABE DESAGERTZEN ARI DIRA! Oraingo honetan, Udal Gobernuak bere helburu espekulatiboak aurrera eramateko aukeratu duen zonaldea Arrontegiko Parkea izan da. ....

Hoy también, venimos a denunciar una situación conocida por todas/os: ¡LAS ZONAS VERDES DE BARAKALDO ESTÁN DESAPARECIENDO! Esta vez, el Gobierno Municipal ha elegido el Parque de Rontegi para llevar a cabo sus maniobras especulativas. 
..... 

(Más abajo en castellano)

ARRONTEGIKO PARKEA: APURKA-APURKA PORLANEZ ESTALTZEN ARI DIREN BERDEGUNEA


         Gaurkoan ere, ezaguna egingo zaizuen salaketa batekin gatoz: BARAKALDOKO AZKEN GUNE NATURALAK ETENGABE DESAGERTZEN ARI DIRA! Oraingo honetan, Udal Gobernuak bere helburu espekulatiboak aurrera eramateko aukeratu duen zonaldea Arrontegiko Parkea izan da.

         Zonalde honetan, 161 etxebizitza inguru eraikitzeko proiektua martxan jarri zuten 2002an. Horretarako, hasiera-hasieratik haien proiektu idealarekin bat ez zetozen elementu guztiak kentzen hasi ziren, eta badakigu gure herriko agintariei berdea ez zaiela gustatzen, ez behintzat naturarekin erlazionatuta dagoena, beraz, parkearen azalera murriztu dute eta noski, bidean topatu dituzten zuhaitz guztiak akabatu dituzte.

         Baina auzokideen begirunea ez galtzeko, parkea erdi-erditik zeharkatzen duen errepidea ere egin dute eta ez hori bakarrik, etxebizitza berri hauek Babes Lokalekoak (BLE) dira. ZE ONA DEN GURE UDAL GOBERNUA!!

         Baina, ipuin hau ez da hemen amaitzen, orain, sarraskia egin eta gero, 2011ko urtarrilean, proiektu hau kudeatzen ari den ERETZA S.A.-k, Barakaldoko Hirigintza Elkarteak, eraikitze lanak egiteko behin-behineko baimena enpresa bati eman zion arren, ez dira etxebizitzak eraikitzeko lanak hasi ere egin. Arazoa da, Eretzak ez daukala finantziazioa lortzeko modurik. Hala ere, etxebizitza berri hauek jabea eduki badaukate, hauen zozketa pasa den urteko uztailean burutu zen eta. Gainera, “saria” lortu zuen familia bakoitzak 3.000€ ordaindu behar izan ditu. Bien bitartean, zonalde horretan bizi ziren 20 bat familiek 2007az geroztik, behin-behineko etxeetan bizi dira. Honen harira, pasa den hilabetean, Bizkaiko Batzar Nagusiek Barakaldoko Udal Gobernuari familia hauei behin-betiko etxebizitza bat emateko eskatu diote.

         Argi dago, Udal Gobernuari Monopoly-an jolastea asko gustatzen zaiola eta zaletasun honen ondorioz, zer daukagu orain Arrontegin? Zonalde berde gutxiago eta zementu gehiago eta zer ez daukagu Arrontegin? Babes Lokaleko Etxebizitza berriak eta politak.

         Baina, hau ez da proiektu bat martxan jarri eta gero diru faltagatik gelditzen duten lehenengo aldia. Basatxuko etxebizitzen eta Gorostitzako eta Errekatxoko hainbat txaleten eraikuntza ere gelditu dute. Hori bai,berreskuraezinak diren natura balio garrantzitsuak dituzten inguruneak jadanik galdu ditugu. Edonola ere, birgogoratu behar dugu Barakaldon milaka etxebizitza hutsik jarraitzen dutela eta berdeguneak suntsitzearen arrazoia ez dela herritarrek eta gazteek bereziki etxebizitza duin bat lortzeko dauzkagun arazoak konpontzea. Espekulazioa da Udal Gobernuak bultzatzen duena, horretarako  geratzen zaizkigun azken gune berdeak akabatu behar baditu ere, eta ez  herritarron beharrizanak asetzea.

         Baina guzti honek ez du axola, hurrengo propaganda kanpainan Barakaldo “Gehiagora doala” eta inon baino berde gehiago dagoela esango digute. Agian, guk gaizki ulertu dugu eta agian Lasesarreko super-kuartelaren inguruan ari dira.

BARAKALDOKO EGUZKI
2012ko ekainaren 15ean

PARQUE DE RONTEGI: OTRA ZONA VERDE CUBIERTA DE CEMENTO


         Hoy también, venimos a denunciar una situación conocida por todas/os: ¡LAS ZONAS VERDES DE BARAKALDO ESTÁN DESAPARECIENDO! Esta vez, el Gobierno Municipal ha elegido el Parque de Rontegi para llevar a cabo sus maniobras especulativas.

         En el 2002 pusieron en marcha el proyecto para construir 161 viviendas en esta zona. Como primer paso decidieron acabar con todo aquello que les molestaba y ya sabemos que a las/os mandatarias/os de nuestro pueblo no les gusta el verde, por lo menos, no el que está relacionado con la naturaleza. Así que, han acabado de un plumazo con parte del arbolado, reduciendo además la superficie del parque de manera notable.

         Pero, para que las/os vecinas/os no se enfadasen demasiado han construido una carretera que atraviesa el parque y no solo eso, las viviendas proyectadas son de Protección Local (VPO). ¡¡QUE BUENO ES NUESTRO GOBIERNO MUNICIPAL!!

         Pero este cuento no ha acabado, ahora, una vez hechos los destrozos y aunque en enero del 2011 ERETZA S.A., Sociedad Municipal de Gestión Urbanística, adjudicó de manera provisional las obras a una empresa, a día de hoy, no han empezado los trabajos de construcción. La razón es que ERETZA no obtiene financiación. Aún así, estas nuevas viviendas ya tienen propietarias/os porque el sorteo de las mismas se realizó, en julio del 2011. Además, las/os afortunadas/os que se hicieron con un piso ya han tenido que pagar 3.000€ a modo de depósito. Mientras tanto, las 20 familias que vivían en esa zona llevan desde el 2007 realojadas/os en casas que no son de su propiedad. Pero, las Juntas Generales de Bizkaia le han pedido al Gobierno Municipal, este mes de mayo, que de a estas familias una vivienda en régimen de propiedad.

         Esta claro, que al Gobierno Municipal le encanta jugar al Monopoly y gracias a esta afición, qué tenemos ahora en Rontegi? Menos zonas verdes y más cemento y qué no tenemos ahora en Rontegi? Viviendas de Protección Local nuevas y bonitas.

         Pero esta no es la primera vez que paralizan un proyecto por falta de financiación. Ya que también han parado la construcción de viviendas en Basatxu y de varios chalets en Gorostiza y El Regato. Eso sí, ya han acabado con zonas que poseían importantes valores naturales. De todas formas, queremos recordar que en Barakaldo miles de casas siguen vacías y que la razón de destruir los espacios verdes no es solucionar los problemas para acceder a una vivienda que tenemos las/os ciudadanas/os y sobre todo las/os jóvenes. Lo que realmente impulsa el Gobierno Municipal es la especulación inmobiliaria a costa de las últimas zonas verdes que nos quedan y no el solucionar el problema de la vivienda de los/las baracaldeses.

         Pero todo esto no importa, porque en la próxima campaña propagandística nos dirán que “Barakaldo va a más” y que tenemos más zonas verdes que en ningún sitio. Pero quizás, nosotras/os estamos mal interpretando sus palabras y con esto último tal vez se refieran al super-cuartel de Lasesarre. 

BARAKALDOKO EGUZKI
15 de junio del 2012


No hay comentarios:

Publicar un comentario