viernes, 1 de junio de 2012

Ganekogorta Aurrera Plataformak Bilboko Udalak hartutako erabakia pozgarria dela uste du -//- la Plataforma Ganekogorta Aurrera valora de manera positiva la decisión tomada por el Ayuntamiento de Bilbao

(Más abajo en castellano)

GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMAk Bilboko Udalak  Ganekogortako Parke Eolikoaren inguruan hartutako erabakia modu positiboan baloratzen du. Bilboko Udal Osoko Bilkurak atzo, maiatzaren 31ean, ospatutako Udalbatzarraren “Ganekogortan Parke Eolikoa” proiektuaren  aurkako mozioa onartu zuen. Proiektu honen inguruko proposamena Bilduk aurkeztu zuen eta talde honen eta EAJ-PNV taldearen botoei esker onartua izan zen, PP-k eta PSOE-k honen kontra bozkatu zuten...
....
La PLATAFORMA GANEKOGORTA AURRERA valora de manera positiva la decisión tomada por el Ayuntamiento de Bilbao respecto al Parque Eólico del Ganekogorta. En la sesión municipal llevada a cabo ayer, 31 de mayo, por Pleno Municipal del Ayuntamiento de Bilbao se aprobó una moción contraría al proyecto “Parque Eólico del Ganekogorta”. El Grupo Municipal de Bildu fue el que presentó la propuesta para su debate y la moción fue aprobada gracias a los votos favorables de este grupo y del PNV, el PP y el PSOE votaron en contra de la misma.


GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMAK BILBOKO UDALAK HARTUTAKO ERABAKIA POZGARRIA DELA USTE DU 

         GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMAk Bilboko Udalak  Ganekogortako Parke Eolikoaren inguruan hartutako erabakia modu positiboan baloratzen du. Bilboko Udal Osoko Bilkurak atzo, maiatzaren 31ean, ospatutako Udalbatzarraren “Ganekogortan Parke Eolikoa” proiektuaren  aurkako mozioa onartu zuen. Proiektu honen inguruko proposamena Bilduk aurkeztu zuen eta talde honen eta EAJ-PNV taldearen botoei esker onartua izan zen, PP-k eta PSOE-k honen kontra bozkatu zuten.

         Mozioa aurkezterakoan, Bilduk argi utzi zuen mozio honen ordezkariak GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMA osatzen dugun taldeak ginela. Izan ere, plataforma honen parte den Bizkaiko Mendizale Federazioak aurkeztu zuen proposamen hau, baina Batzorde Informatiboak atzera bota zuen, ez zuen onartu Udalbatza honetara eztabaida ekartzea. Ondorioz, eztabaidatua izan zen mozioa gure eskaerekin bat zetorren.

Hauek izan ziren onartuak izan ziren puntuak:

1.- Bilboko Udalak Ganekogortan Parke Eoliko instalatzaren aurkako jarrera agertzen du.
2.-  Bilboko Udalak Eusko Jaurlaritzari prem Ganekogortan Parke Eoliko bat instalatzearen ideia  berriz aztertzeko eskatzen dio.

         Modu honetan, Bilboko Udaletxea parke eoliko honen kontra agertu diren erakunde publikoen zerrendaren parte izatera pasa da.  Ezin dugu ahaztu, 2011ko urriaren 28an Ganekogortako Parke Eolikoak modu zuzenean eragiten dien sei udaletxeek (Arrankudiaga, Alonsotegi, Güeñes, Arrigorriaga, Okondo eta Bilbo) honen kontrako testu bateratua sinatu zutela, baina atzo arte Bilboko Udalak ez zuen proiektu hau benetan gelditzeko pausurik eman.

         Pozgarria da benetan, Udaletxeak herritarron eta hainbat elkarteren iritziari eta nahiari kasu egitea.  Asko baikara, makro-proiektu honen aurka azaldu garenok arrazoi sinple batengatik: Ganekogorta, inguru honetan bizi garenok benetan maite dugun mendia da eta proiektu honek,  mendia industrializatuko luke, bere paisaia, natura eta gizarte balioak erabat galduko lirateke eta.

            Honekin batera, Plataformak bere salaketa azaldu nahi du: energia berriztagarrien eta horien artean, energia eolikoaren kontrolik gabeko erabilera ematen ari da. Jarrera hau aldatu beharrean gaude, energiaren kontsumo arduratsua  eta natura errespetatuko duten ekoizpen metodoak lortzeko bidean aurrera eginez. 

         Beraz, GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMAk Eusko Jaurlaritzari gizartearen eskaerei kasu egitea eskatzen dio, proiektu hau berehala geldiaraziz. Izan ere, ez dago Ganekogotako Parke Eolikoa bermatuko duen irizpide ekonomiko, ekologiko eta demokratikorik.


GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMA
Bilbon, 2012ko maiatzaren 31an

-----
LA PLATAFORMA GANEKOGORTA AURRERA VALORA DE MANERA POSITIVA LA DECISIÓN TOMADA POR EL AYUNTAMIENTO DE BILBAO

        
         La PLATAFORMA GANEKOGORTA AURRERA valora de manera positiva la decisión tomada por el Ayuntamiento de Bilbao respecto al Parque Eólico del Ganekogorta. En la sesión municipal llevada a cabo ayer, 31 de mayo, por Pleno Municipal del Ayuntamiento de Bilbao se aprobó una moción contraría al proyecto “Parque Eólico del Ganekogorta”. El Grupo Municipal de Bildu fue el que presentó la propuesta para su debate y la moción fue aprobada gracias a los votos favorables de este grupo y del PNV, el PP y el PSOE votaron en contra de la misma.

         A la hora de presentara la moción, Bildu dejó claro que las/los verdaderos representantes de esta moción eran los grupos que conformaban la PLATAFORMA GANEKOGORTA AURRERA. Ya que, fue la Federación Bizakaina de Montaña, que forma parte de esta plataforma, la que presentó esta prepuesta pero la Comisión Informativa la echó atrás, y no admitión que se tratará en este sesión plenaría. Por lo tanto, la moción presentada ayer concuerda con las peticiones que hacemos desde la plataforma.

Estos fueros los puntos que se aprobaron:

1.- El Ayuntamiento de Bilbao muestra su postura desfavorable a la instalación del Parque Eólico en Ganekogorta.
2.- El Ayuntamiento de Bilbao insta al Gobierno Vasco a reconsiderar la instalación de un Parque Eólico en Ganekogorta.

         De este modo, el Ayuntamiento de Bilbao pasan a engrosar a lista de las instituciones públicas que se han posicionado frente al parque eólico. No podemos olvidar que que el 28 de octubre del 2011 los seis ayuntamientos (Arrankudiaga, Alonsotegi, Güeñes, Arrigorriaga, Okondo eta Bilbo)  afectados de manera directa por el Parque Eólico del Ganekogorta firmaron un testo común contra éste, pero hasta ayer el Ayuntamiento de Bilbao no había dado ningún paso para parar este proyecto.

         Junto con esto, la Plataforma quiere hacer una denuncia clara:  se esta dando un uso incontrolado de las energías renovables y de la energía eólica en concreto.  Tenemos que cambiar esta tendencia y dar pasos hacia un modelo en el que se apuesto por un consumo responsable y metodos de producción que no afecten al medio ambiente.

         Por lo tanto, la PLATAFORMA GANEKOGORTA AURRERA quiere pedirle al Gobierno Vasco que haga caso a la voluntad popular y que paralice este proyecto. Ya que no existen argumentos económicos, ecológicos ni democráticos que avalen el Parque Eólico del Ganekogorta.



GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMA
En Bilbao, a 31 de mayo del 2012

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada