martes, 12 de junio de 2012

PSOEk-EAJk errauskailuen eta zabortegien aldeko apustu garbia egiten jarraitzen dute: 5. EDUKIONTZIA, KALE-ANTZERKIA -//- PSOE-PNV siguen apostando por la incineradora y los vertederos: 5º CONTENEDOR, TEATRILLO DE CALLE

Barakaldon, hondakinen kudeaketa egokia lortzeko lehenengo pausutzat 5. edukiontzia jartzeko egindako proposamenaren aurrean, bai Udal Gobernuak eta baita Bizkaiko Foru Aldundiak argi utzi dute ez dutela egungo hondakinen kudeaketa ezegokia hobetzeko inolako asmorik....
.....

Ante la propuesta de instalar el 5º contenedor, como primer paso hacía una gestión total y eficaz de los residuos en Barakaldo, nos encontramos con una nueva muestra del nulo interés que tiene tanto el Gobierno Municipal de Barakaldo como la Diputación de Bizkaia en solucionar el gravísimo problema de la gestión de los residuos....
.....

PSOEk-EAJk ERRAUSKAILUEN ETA ZABORTEGIEN ALDEKO APUSTU GARBIA EGITEN JARRAITZEN DUTE: 5. EDUKIONTZIA, KALE-ANTZERKIA

         Barakaldon, hondakinen kudeaketa egokia lortzeko lehenengo pausutzat 5. edukiontzia jartzeko egindako proposamenaren aurrean, bai Udal Gobernuak eta baita Bizkaiko Foru Aldundiak argi utzi dute ez dutela egungo hondakinen kudeaketa ezegokia hobetzeko inolako asmorik.

         Aurrekariak: 2011ko apirilean, EGUZKI Talde Ekologistak hondakinen erabateko kudeaketa lortzeko lehenengo pausutzat 5. edukiontzia ezartzeko iradokitzen zuen eskaera aurkeztu genuen Barakaldoko Udal Erregistroan eta ohikoa den moduan, ez genuen inolako erantzunik jaso.    Eskaera honek helburu argia zuen: barakaldarrok gure etxeetan sortzen ditugun izaera organikoa duten hondakinak biltzeko edukiontziak erabiltzeko aukera izatea.

         Urte bat beranduago, eskaera berbera egin dugu, baina oraingo honetan udal talde guztiek, PSOE salbu,  babestutako mozioa aurkeztu dugu. Mozio honek gainera, Udal Gobernuari edukiontzi hauek ezartzeko Bizkaiko Foru Aldundiak  eskaini duen diru-laguntza eskatzeko esaten dio. Baina, PSOEk aurreratzen da eta Udalbatza baino lehenago, udal talde guztiengana jotzen du  Udal Gobernuak egindako eskaeraren berri emateko. Eskaera honek, 5.edukiontzia ezartzeko ikerketa bat martxan jartzeko plana aurkezten du.  Ikerketa fase honetan, Udalerriko bi auzo bakarra, bi gehienez jota, parte hartuko lukete. Aukeratutako auzoak, Urban-Galindo eta San Bartolome (Done Bikendiko Dorreak) dira, eta bien artean 6.634 herritar hartzen dituzte, hau,   Barakaldoko biztanleriaren %7a baino gutxiago da. Sistema honetan parte hartzeko aukera izango luketen erabiltzailea eskasen arazoari, beste alderdi negatiboak gehitu behar zaizkio: edukiontzien erabilera ekintza boluntario bezala proposatzen dute eta gainera, ez daukate proiektu hau indartuko duen informazio eta kontzientzia kanpaina martxan jartzeko asmorik. Honek, emaitzak eskasak izango direla aurreikustera garamatza. Baina, PSOEk nahi zuena lortu du, guk proposatutako mozioa bertan behera geratu da, ez baitute Udal Osoko Bilkuren eztabaidatu eta bere planak aurrera darrai.

         EGUZKIk alde betetik, Barakaldoko Udal Gobernuaren azpijokoa salatu nahi du eta beste aldetik, Udal Gobernuari auzo guztietan 5.edukiontzia ezartzeko eskatu nahi dio. Aldi berean,  herritar guztioi eskaera honekin bat egiteko eskatzen diegu, hau gure herrian hondakinen kudeaketa egokia lortzeko abiapuntua izan daiteke eta.  

         Agintariei eta baita herritarrei ere gogorarazi nahi diegu, egungo kudeaketa sistemaren ondorioz, gure herritik 8 kilometro eskasera Zabalgarbiko Errauskailua (ezin dugu itxita dagoen Argalarioko Zabortegia ahaztu)  daukagula eta honen eguneroko lanari lotutako inpaktuek (kutsadura, dioxina eta furanoen isurpena, inguruko lurren eta uren kutsadura) eragin zuzena daukatela gure osasunean. Izan ere, isuriek zenbait gaixotasun (minbizia, alergiak, arnasteko-arazoak…) garatzeko arriskua handiagotzen dute. 

         Arazo honen aurrean eskaintzen diguten aukera bakarra, neurririk gabeko kontsumoa, lehengaien xahuketa, beste herrialdeekiko batere solidarioa ez dena, lur eta urak kutsatzen dituena, berdeguneak akabatzen dituena… eta gainera, beranduago erreko diren hondakinak etengabe sortzen dituen eredu jasanezina da. Baina, eredu honek aurrera jarraituko du, herritar gehienak kaltetzen dituen arren, gutxi batzuen patrikak gehiago betetzeko baliogarria izaten jarraitzen duen bitartean. 

         Guri dagokigu, herritarroi, hondakinen berrerabilpena eta birziklapena eskubidea eta aldi berean, betebeharra izatea eskatzea, bizitzeko egokiagoa izango den mundu bat lortzeko.  

         EGUZKIn, helburu bikoitza lortzeko lanean jarraituko dugu: sortutako hondakin kopurua murriztea eta hondakinak modu egokian jasotzea, hauek berrerabili eta birziklatu ahal izateko. Nahiz eta, batzuek, Barakaldoko PSOEk egin duen bezala, gure arreta desbideratzeko azpilanak egin.


Barakaldoko Eguzki
2012ko ekainaren 11an

 
PSOE-PNV SIGUEN APOSTANDO POR LA INCINERADORA Y LOS VERTEDEROS:  5º CONTENEDOR, TEATRILLO DE CALLE

         Ante la propuesta de instalar el 5º contenedor, como primer paso hacía una gestión total y eficaz de los residuos en Barakaldo, nos encontramos con una nueva muestra del nulo interés que tiene tanto el Gobierno Municipal de Barakaldo como la Diputación de Bizkaia en solucionar el gravísimo problema de la gestión de los residuos.

         Antecedentes: en abril del 2011, Eguzki Talde Ekologista registró una solicitud en el Ayuntamiento de Barakaldo que pedía la implantación del 5º contenedor como primer paso para la  gestión total de los residuos, sin que tuviésemos ninguna contestación. Esta petición tenía como objetivo que las y los habitantes de Barakaldo dispondríamos de contenedores orientados a la recogida de la residuos orgánicos generados en nuestros hogares.

         Un año más tarde, volvemos a hacer esta petición, pero esta vez en forma de moción y con el apoyo de todos los partidos con representación en el Ayuntamiento excepto el PSOE. Esta moción además, pide de manera clara al Gobierno Municipal que solicite la subvención orientada a la instalación de este contenedor que ofrece la Diputación Foral de Bizkaia. Pero, el PSOE, antes del pleno, se adelanta e informa a los partidos de la solicitud hecha por el Gobierno municipal. La petición se basa en la realización de un estudio para la implantación del 5º contenedor. En esta fase experimental solo participarían, uno o dos barrios, Urban-Galindo y San Bartolomé (torres de San Vicente), que acogen entre los dos un total de 6.634 barakaldesas y barakaldesas, es decir, menos del 7% de las y los habitantes del municipio. Al escaso número de usuarias y usuarios que podrán participar en este sistema,  hay que añadirle que se plantea como un ejercicio voluntario, y  que el proyecto no va acompañado de ningún tipo de campaña de sensibilización y concienciación. Esto nos hace prever que los resultados pueden y serán escasos e insuficientes. Pero, el PSOE ha conseguido salirse con la suya y la moción elaborada no  ha sido tratada en el pleno.

         Desde EGUZKI denunciamos la maniobra evasiva y fraudulenta del  Gobierno Municipal de Barakaldo. A su vez, solicitamos la implantación de este contenedor en todos los barrios del municipio, y hacemos un llamamiento a las barakaldesas y a los barakaldeses para que hagan suya esta petición como primer paso hacia la adecuada gestión de los residuos del municipio.

         Queremos recordar que como consecuencia lógica del actual modelo de gestión de los residuos a tan sólo 8 kilómetros tenemos la incineradora de Zabalgarbi (sin olvidar el vertedero cerrado de Argalario) y que los impactos (polución, emisión de dioxinas y furanos, contaminación de las aguas y tierras de alrededor) derivados de su actividad tienen efectos dañinos sobre nuestra salud. Ya que hacen que incremente el riesgo de padecer enfermedades tales como: cáncer, alergias, problemas respiratorios, etc.

         Ante esto lo único que se nos ofrece es un modelo de consumo irracional, devorador de materias primas, insolidario con otros pueblos, contaminador de tierras y mares, deforestador… y que además produce incesantemente basura para quemarla en incineradoras que a la vez que nos contaminan llenan los bolsillos de cuatro sinvergüenzas.

         En nuestras manos está el reclamar el derecho y obligación del reciclaje de los residuos y hacer de este mundo un lugar algo más habitable.

         Desde EGUZKI continuaremos trabajando por conseguir un doble objetivo: la reducción en la generación de residuos y la recogida selectiva de las basuras para una reutilización y el reciclaje de las mismas. Todo ello, a pesar de las maniobras de distracción como la que el PSOE de Barakaldo está realizando.


Barakaldoko Eguzki
2012ko ekainaren 11an

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada