lunes, 15 de diciembre de 2014

Barakaldotarron mugikortasun jasangarria murriztu du Bizkaibusek

Iturria: Herrikolore
Bizkaibus-ek atzokoan jakinarazi zituen aste honetatik aurrera indarrean jarriko diren aldaketak. Aldaketa hauekin batera murrizketa nabarmenak iristen dira Barakaldoko erabiltzaileengana lineak eta frekuentziak nabarmen gutxitu egin baitituzte. 3137, 3142... lineak desagertu egin dira eta adibidez, 3115 linearen azken autobusa 00:15etan Abandotik irteten zena, orain 22:20etan irtengo da. 

Barakaldotarron mugikortasun jasangarria ikutua geratuko den honetan, herritarrek kanpaina bat sortu dute change.org web orrialdean. Nahi duenak aukera dauka bertan bere iritzia plazaratzeko.