martes, 9 de diciembre de 2014

Eguzkiren proposamena Bizkairako Hiri Hondakin Solidoen bilketa eta tratamenduari buruz -//- Propuesta de Eguzki para Bizkaia sobre la recogida y tratamiento de Residuos Solidos Urbanos

Proposamen osoa irakurtzeko HEMEN klikatu -//- Para leer toda la Propuesta pulsar AQUI 

(Más abajo en castellano)


SARRERA


Azken urteotan hondakinen eztabaidak indar handia eta ustekabekoa hartu du. Asko hitz egin da hiri hondakinak nola jaso eta nola tratatu behar diren.

Gipuzkoako Foru Aldundia arazo honi irtenbide ahalik eta ekologikoena bilatzen ahalegindu da, eta aurrez aurre topatu ditu errauskailuaren aldeko alderdi politiko eta lobby ekonomikoak. Zalaparta horren ondorioz, Gipuzkoatik kanpora ere hondakinei buruz berbetan hasi gara. Eta zaborrarekin arazo bat dugula konturatu gara.

Gipuzkoako Aldundiaren proposamenaren kontra egiten duten alderdi politikoek Bizkaian errauskailuan oinarritzen dute hondakinen tratamentua. Eredu guztiz antiekologikoa da, xahutzailea, osasunerako kaltegarria eta gainera ekonomikoki defizitarioa, diru laguntza publikoetatik bizi dena.

Errausketaren eredu hau zirkulu kaltegarri bat da: erretzeko materialak behar dituenez, birziklatzeko politika ausartak oztopatzen ditu.

Bizkaiko Zabalgarbi erraustegia Alonsotegin kokatzen da. Handik ateratzen diren errauts toxikoak Zorrotza auzo bilbotarrean tratatzen dira, eta gero handik Bizkaiko zabortegietara eroaten dira. Azpimarratu beharra dago errauskailutik urtero ateratzen diren 45.000 tona eskoria eta errautsek Bizkaiko zabortegietan amaitzen dutela....
..........
 INTRODUCCIÓN




En los últimos años en Euskal Herria ha cobrado una fuerza inusitada e imprevista el debate sobre el tratamiento que damos a los Residuos Sólidos Urbanos (RSU) y los posibles modelos a seguir.



El intento de la Diputación de Gipuzkoa de dar una salida lo más ecológica posible a esta problemática se ha encontrado con la oposición feroz de partidos políticos y sectores económicos interesados en mantener el modelo incinerador. Esta labor de obstaculización ha provocado  indirectamente que el debate salte las fronteras de Gipuzkoa y empecemos a hablar más intensamente de lo que tenemos en la casa de cada cual.



En Bizkaia esos mismos partidos políticos mantienen una política de gestión centrada en la incineración; un modelo brutalmente antiecológico, despilfarrador, perjudicial para la salud de las poblaciones circundantes e incluso deficitario económicamente sin las imprescindibles subvenciones públicas.



Un modelo incinerador que como pescadilla que se muerde la cola necesita cantidades ingentes de basuras que quemar y por lo tanto se erige como un gran obstáculo para aplicar políticas eficaces de reutilización y reciclaje.



Por lo que respecta a Bizkaia el citado modelo incinerador se estructura alrededor de la planta incineradora de Zabalgarbi en Alonsotegi. Completado con el centro de tratamiento de sus cenizas en el barrio bilbaíno de Zorrotza desde donde se distribuyen a diferentes vertederos de Bizkaia, entre ellas el de Artigas. Hay que remarcar que más de 45.000 toneladas de escorias y cenizas procedentes de la incineración acaban en estos vertederos de Bizkaia todos los años.
  Proposamen osoa irakurtzeko HEMEN klikatu -//- Para leer toda la Propuesta pulsar AQUI
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada