Eguzkitik urteak
daramatzagu aldarritzen Euskal Herria ez dugula nahi Europako zabortegia
izaterik nahi. Oso desberdina da birziklatze edota Administraziotik ekonomia
zirkularra bultzatzea.
Horregatik, Ingurugiro
Fiskaltzak zabaldutako ikerketa, Europolekin eta SEPRONAko agenteekin
elkarlanean, Erandioko Indumetal Recycling enpresan arrisku hondakinekin
egindako praktika ilegalengatik. Enpresa honen aktibitatea Aparatu Elektriko
eta Elektronikoen Hondakinen birziklatzea da, batez ere telebistak eta tubo
ordenagailuak (ez pantaila laukoak), pilak eta bateriak. Administrazio guztiei
arreta piztu beharko litzaieke, EBtik Bizkaiko Foru Aldundirarte, Eusko
Jaurlaritzatik eta Estatu Gobernutik igarota, Recypilas bere eskumendeko
enpresari eman izan dizkiete ehudaka mila euro laguntzetan berrikuntza, I-G-b
eta ingurugiro kontzeptuetan.
Are gehiago, lehenengoak
izan beharko lirateke salatzen auzi judiziala zabalduko balitz hasitako
ikerketaren harira emandako diru publikoa berreskuratu ahal izateko. Azkenik
empresa honen jokabidea laguntza eta diru-laguntza hauen oinarrien kontra
jokatu duenaren irizpidea ematen
bada, eta berdin, hona helduta, hauen kontrol prozeduraren berreikusketa sakon
bat bultzatu beharko litzateke behin diru-publiko kopuru hori jasota.
Indumentalek, antzinako
Industrias Reunidas Minero-Metalúrgicas enpresan dauka jatorria, kutsaduragatik
diktadura frankistak itxi zuen, 1984an berriro martxan jarri zutenek Neguriko
familia garrantzitsuenekin lotura zuten, negozioetarako aukera ikusi zuten
hastear zegoen hondakinen kudeketan eta apenas ezagutzen ekonomia zirkular
kontzeptuan. Gaur egun, Euskadiz gain, Madril, Andaluzia eta Katalunian plantak
ditu. Horietako batzuk FCC eta Endesarekin sozietatean.
Orain, firma honen
ingurugiro sentsibilitatearekin eta berrikuntza izaerarekin, 2008tik Ignacio
Maria Echeberria Monteberriak gidatuta, EAJko giroan oso ezaguna, Gorte
Nagusietan hauek ordezkatu zituen 80ko hamarkadan lehenengo Gipuzkoatik eta
gero Bizkaitik, susmopean dago, eta horiekin batera Administrazioak, haien
kontrol sistemak eta irizpideak lizentziak emateko kontsezio eta berritzeak,
diru-laguntzak, etab.
Ikertutako gertakaria,
salaketa anonimo baten harira, RAEE-n deklaratutako hondakin arriskutsuen
kopuruaren eta berreskuratutako materialarekin ez dator bat, ustez, askoz
txikiagoak. Fiskaliaren susmoak kutsadura kentzen ez zioten txikitu gabeko
material hori, enpresak fundizioetara saltzen zituela, eta negozioa bikoitza izango
zela: egin gabeko kudeaketa bategatik kobratzea eta fundiziorako material baten
saltzea bezala kobratzea.
Kontakizun honetan,
hauen lizentzia-jardueratik eratorritako betebeharrak ez betetzea Erandioko
plantako jardueran hasten zen, aparatuak kamioietatik iraultze metodoarekin
egiten zituzten, apurketa ematen zen eta substantzia arriskutsuen askatzea
zekarren; birrintzerako ez zituzten neurriak hartzen eta plantako patioan
egiten zituzten materialak banatu gabe aurrerago berrerabili ahal izateko; eta
azkenik, osasunareko eta ingurugirorako substantzia arriskutsuak ez kentzea,
metal pisutsuak eta elektrolitoak, kutsadura handikoak (beruna, kadmioa,
kobrea, zinc edo fosforoa).
Kutsadura trama hau
ixteko, ikertutako enpresak baliteke, lixiviado eta molienda hondakinak Asuako
itsasadarrera isuri izana, gertu dagoena edo estolderiara, langileen Osasuna
arriskuan jarri beharrezkoak diren babes neurriak ez izateagatik.
Kontestu honetan,
Erandion, Alemania, Frantzia, Portugal eta Italiako hondakinak sartzen ziren
(2000tn/urteko gutxi gorabehera), kutsagarritasun handiko osagarriekin, baina
baita ere oso garrantzitsuak ekonomia zirkularraren eskeman (berreskuratzea,
konpontzea, berrerabilpena eta birziklatzea), kolektibo ekologisten eginbehar
eta sentimenetan zutabe dena.
Horreagatik, Eguzkitik
nabarmentzen dugu: Administrazioen jokaeren berreikuspen sakona eta
autokritikoa egitea beharrezkoa da. Herritarren konfidantza jokoan dago, batez
ere egunerokotasunean hondakinen banaketa eta ontziratze zuzena lortzeko, honek
zerbaiterako balio duela ikus dezaten. Administrazioak ez badu zuzen jokatzen,
zeratarako balio dute ingurugiroarekin zerikusia duten sentsibilizazio
kanpainek?
Eta honek ez badu
konbentzitzen, iraganean Erandioko herrian kutsadura maila altuagatik,
mobilizazio handiak egin ziren eta garesti ordaindu zuten: Polizia Nazionalen
tiroengatik hildako bi persona. Haien oroimenez.
EGUZKI BIZKAIA
-->
Gure webgunean iritzi artikulu hau argitaratu ondoren, Indumetal
Recycling enpresaren arduradunek gurekin kontaktuan jarri dute Guardia
Zibilak bere ikerketa irekia komunikatu baten bidez
argitaratutakoarekiko bere jarrera adierazteko. Aldi berean, enpresak
komunikabideei bidalitako prentsa-oharra helarazi digu. Dokumentu osoa
irakurtzeko, irudian klikatu.