lunes, 4 de noviembre de 2013

Hezkuntza Sailak onartuko ditu wifi bidez ez diren konexioak Eskola 2.0-n -//- El Departamento de Educación aceptará las conexiones por cable en el programa Eskola 2.0

Iturriak: Berria eta Noticias de Gipuzkoa
(Más abajo en castellano)

EAEko Arartekoak egindako aholkua aintzat hartu du, baina baldintza jakin batzuk ezarri ditu horretarako.

Eusko Jaurlaritzak Eskola 2.0 programan wifi bidezkoak ez diren Interneterako konexioak onartuko ditu, betiere azpiegiturek baldintza jakin batzuk betetzen badituzte. Ikasgeletan kable bidezko konexioa jarri dutenei horiek erabiltzeko aukera emango die, baldin eta sistemaren segurtasuna eta iristeko erraztasuna bermatzen badute. Horrez gain, wifi konexioa erabiltzen duten ikastetxeetan erradiazioak murriztearen alde agertu da, Arartekoak jakinarazi duenez....

....
Educación aplica las recomendaciones del Ararteko sobre conexión wifi en los centros.

Permite de forma excepcional el acceso con cable a la red cuando haya disponibilidad

El Consejo de la Herri Eskola de Lezo y un grupo de padres y madres de Laudio habían solicitado esta modalidad


Estos centros habían solicitado la posibilidad de conectarse mediante cable para reducir la exposición de los alumnos a los campos electromagnéticos que genera la conexión inalámbrica de los ordenadores escolares, una "propuesta que fue desestimada por el Departamento de Educación" dirigido en aquellos momentos por Isabel Celaá...
(Más abajo en castellano)

 Hezkuntza Sailak onartuko ditu wifi bidez ez diren konexioak Eskola 2.0-n

Eusko Jaurlaritzak Eskola 2.0 programan wifi bidezkoak ez diren Interneterako konexioak onartuko ditu, betiere azpiegiturek baldintza jakin batzuk betetzen badituzte. Ikasgeletan kable bidezko konexioa jarri dutenei horiek erabiltzeko aukera emango die, baldin eta sistemaren segurtasuna eta iristeko erraztasuna bermatzen badute. Horrez gain, wifi konexioa erabiltzen duten ikastetxeetan erradiazioak murriztearen alde agertu da, Arartekoak jakinarazi duenez.

EAEko Arartekoak bi kexa jaso zituen Eskola 2.0 programarekin lotuta. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren egitasmo horrek wifi konexioa baino ez zuen onartzen. Sistema horrek ikasgelan «antolatzeko bizkortasuna eta malgutasuna» ahalbidetzen duela argudiatu zuen Isabel Zelaaren Hezkuntza Sailak, kable bidezko konexioak ez bezala. 2013ko apirilean Arartekoak erradiazioa murrizteko neurriak kontuan hartu, eta, horrez gain, Eskola 2.0 programan sartzeko beste aukerak aztertzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.

Arartekoak nabarmendu du wifi bidez igorritako erradiazioa araudiak agindutakoaren azpitik dagoela, baita gaineratu ere gaur-gaurkoz ez dagoela egiaztatuta pertsonen osasunean eragiten dutenik. Dena den, gogorarazi du Europako Parlamentuak erradiazioak murriztuaren eta ikastetxeetan kable bidezko konexioak erabiltzearen alde egin duela. Horrenbestez, «ardura printzipioa» kontuan hartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Itunpekoentzat, funts bera


Bestetik, Hezkuntza Sailak atzo jakinarazi zuen 2014ko aurrekontu proiektuaren barruan «aurreko urteetako baldintza beretan» mantenduko duela itunpeko hezkuntza sarearen finantzaketa. Hedabideetara bidalitako oharrean, Cristina Uriarte buru duen sailak gaineratu zuen «itunpeko moduluei» eusten diela, eta, horrekin batera, «langile gastuetara bideratutako zenbatekoa». Itunpeko sarearen aldeko apustua berretsi du, baina lan itunen eztabaidan sartzea saihestu du.

(Berria)
..... 
Educación aplica las recomendaciones del Ararteko sobre conexión wifi en los centros

Permite de forma excepcional el acceso con cable a la red cuando haya disponibilidad

El Consejo de la Herri Eskola de Lezo y un grupo de padres y madres de Laudio habían solicitado esta modalidad

El Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura del Gobierno Vasco ha adoptado "una serie de medidas" respecto a la obligación de conexión inalámbrica de los ordenadores escolares usados para el programa educativo Eskola 2.0 siguiendo, de esta forma, la recomendación realizada por el Ararteko. Según informa el Defensor del Pueblo vasco, Iñigo Lamarca, en su página web, el Ararteko había tramitado dos quejas sobre esta cuestión: la de un grupo de padres y madres de Laudio, y la del Consejo Escolar de la Herri Eskola de Lezo. Estos centros habían solicitado la posibilidad de conectarse mediante cable para reducir la exposición de los alumnos a los campos electromagnéticos que genera la conexión inalámbrica de los ordenadores escolares, una "propuesta que fue desestimada por el Departamento de Educación" dirigido en aquellos momentos por Isabel Celaá. 

"Mediante la Resolución del Ararteko de 4 de abril de 2013, pedimos al departamento que revisara los requisitos de acceso al programa educativo Eskola 2.0 e implementara medidas que permitan reducir los niveles de emisión de radiofrecuencias para desarrollar dicho programa", destaca el informe que el Ararteko acaba de publicar. 

Las mediciones realizadas por el Departamento de Educación en dos centros escolares que están utilizando redes WiFi no excedían de los límites legales permitidos. No obstante, permite, de forma excepcional, el acceso al programa educativo Eskola 2.0 mediante cable a aquellos centros que hayan cableado sus aulas, siempre y cuando garanticen la seguridad y disponibilidad del sistema. No obstante, el Departamento de Educación continúa apostando por el sistema de conexión WiFi, "ya que permiten una mayor agilidad y organización flexible del aula".

Por lo que respecta a uno de los centros educativos que dio lugar a la polémica sobre la utilización de WiFi en las escuelas, cabe recordar que en febrero de 2011 el Gabinete Celaá decidió llevarse los 45 netbooks de 5º de Primaria que habían instalado de la Herri Eskola de Lezo unos días antes, porque el Consejo Escolar del centro prefería el cable al WiFi, un caso que llegó al Parlamento Vasco. Dos años después, el Ararteko les dio la razón.
(Noticias de Gipuzkoa)

No hay comentarios:

Publicar un comentario