sábado, 16 de noviembre de 2013

Marketin berdea: 5. edukiontzia Urban-Galindon eta Done Bikendiko Dorreetan -//- Marketing verde: el 5. contenedor en Urban-Galindo y San Vicente


(Más abajo en castellano)
Urte bat eta zazpi hilabete igaro dira, 2012ko apirilaren 26an, Barakaldoko Osoko Bilkurak, 5. edukiontzia (hondakin organikoen gaikako bilketarako edukiontzia ere deritzona) Urban-Galindon (3.253 biztanle) eta Done Bikendiko Dorreetan (3.381 biztanle) ezartzea helburu zuen, esperientzia pilotua aurrera eramatea, aho batezonartu zuenetik. Onartutako kanpaina honek, Eguzkik aurretik egindako proposamenak zekartzan neurriak minimoetara murriztu zituen.  

Pasaden azaroaren 13an, Udal Gobernuak, Ezkerraldeko Udalerrien Mankomunitatearen laguntzarekin, azkenean,  aipatutako zonaldeetan edukiontzi hauek jarriko dituztela jakitera eman zuen. Baina, zer nolako eragina izango du honek Barakaldoko Hiri-Hondakin Solidoen (HH) birziklapen tasaren batez bestekoan?...
.........
Se han cumplido un año y siete meses desde que el Pleno Municipal decidiera el 26 de abril de 2012 realizar una experiencia piloto colocando el 5º contenedor, o contenedor de recogida selectiva de residuos orgánicos, en Urban-Galindo (3.253 habitantes) y las torres de San Vicente (3.381 habitantes). Esta decisión redujo a mínimos ridículos una propuesta previa de Eguzki que proponía la implantación de esa medida piloto en todo el municipio.

El pasado día 13 de noviembre el Gobierno Municipal, junto con la Mancomunidad de Municipios de la Margen Izquierda, anunció por fin la colocación de estos contenedores en las zonas mencionadas ¿Pero en qué medida va a afectar esta medida a las tasas de reciclaje de Residuos Sólidos Urbanos (RSU) en Barakaldo?
.....
(Más abajo en castellano)

Urban-Galindon eta Done Bikendiko Dorreetan 5. edukiontzia ezartzeko esperientzia pilotuari buruz

Urte bat eta zazpi hilabete igaro dira, 2012ko apirilaren 26an, Barakaldoko Osoko Bilkurak, 5. edukiontzia (hondakin organikoen gaikako bilketarako edukiontzia ere deritzona) Urban-Galindon (3.253 biztanle) eta Done Bikendiko Dorreetan (3.381 biztanle) ezartzea helburu zuen, esperientzia pilotua aurrera eramatea, aho batez onartu zuenetik. Onartutako kanpaina honek, Eguzkik aurretik egindako proposamenak zekartzan neurriak minimoetara murriztu zituen.  

Pasaden azaroaren 13an, Udal Gobernuak, Ezkerraldeko Udalerrien Mankomunitatearen laguntzarekin, azkenean,  aipatutako zonaldeetan edukiontzi hauek jarriko dituztela jakitera eman zuen. Baina, zer nolako eragina izango du honek Barakaldoko Hiri-Hondakin Solidoen (HH) birziklapen tasaren batez bestekoan?

Goazen orain Barakaldoko datu batzuk (2012 urtea) aztertzera:

Gure udalerrian 35.000 Tn HH sortu genituen, horietatik:

- %80a Zabalgarbin erre zuten. 

- %5a zabortegietara bidali zuten.

- %15a gaika bildua izan zen (horrek ez du esan nahi dena birziklatua izan zenik).

Baina Udal Gobernuak martxan jarritako kanpainaren oinarriak honako hauek dira:


-Edukiontziak bi auzotan baino ez dituzte kokatuko: Urbanen eta San Bizenteko Dorreetan guztira 6.534 biztanle bizi dira, hau da, Barakaldoko biztanleen %6,5a baino ez.

- Esperientzia honetan parte hartzea guztiz boluntarioa da.

- Informazio eta kontzientziazio kanpaina sistema ezarri eta gero martxan jarri dute.

        Azkenengo bi puntuak kontuan harturik, zonaldeetako herritarrek kanpaina honetan parte hartu ahal izateko izena eman behar dutenak direla salatu nahi dugu. Honetarako, 9 eguneko (azaroaren 15etik 23ra) epea eta bi informazio puntu (San Bizenteko Kultur Etxea eta Lasesarreko Udal Polikiroldegia) baino ez dituzte izango. Honek, denbora inbertsio bat dakar eta hau txikia bada ere, parte-hartzeak behera egingo du. Honi, Hondakin Mankomunitateak aurrera eramango duen sentsibilizazio eta informazio kanpaina etxe atarietan kartelak jartzera eta informazio esku-orriak banatzera mugatuko dela gehitu behar zaio.

Beste aldetik, Europako Batzordeak eta  baita Legebiltzarrak ere zehaztu dituzten helburuak gogora ekar ditzagun:

-Ohiko zabortegiekin amaitu, eta birziklatu eta konpost bilaka daitezken hondakin guztien errausketa gelditzea.

- 2016rako hiri hondakinen %60a, gaikako bilketaren bidez bildua izan beharko da.

- 2020rako hiri hondakinen %80a, gaikako bilketaren bidez bildua izan beharko da.

- 2020rako birziklatu eta konpost bilaka daitezken hondakin guztien errausketarik ez.

- 2020rako ohiko zabortegien desagerpena.

    Honetaz gain, 2005ean Bizkaiko Batzar Nagusiek onartutako Bizkaiko Hiri Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integralak (2005-2016), 2016rako Bizkaian, sortzen diren hiri-hondakin primarioen %40a konpostatzea dauka bere helburuen artean. Asmo handiko helburua da hau, gaur egungo portzentaia %0,5 dela aintzat harturik.


Zenbait ondorio eta proposamen:

Kanpaina pilotu honen emaitzak ikusteko hilabete batzuk itxaron beharko ditugu, baina honen egituraketa eta dimentsioak kontuan harturik, egungo portzentaiak gehiegi aldatuko ez direla aurreikus ditzakegu. Gainera, honela jarraitu ezkero europar erakundeek 2016 eta 2020rako proposatutako helburuak eskuraezinak izango dira, behar bada, kasurik onenean bi mendeko epe-muga ezartzen badugu…

Esperientzia pilotu hau, gure hondakinak tratatzeko errausketa lehenesten dutenek “marketing berdearen” alorrean, agintari batzuek haien burua zuritzeko erabiltzen duten marketing hori, abiatu duten beste sasi-kanpaina bat baino ez dela uste dugu. Beraz, kanpaina hau iruzur hutsa da, eta birziklapena eta gure planetaren iraunkortasunaren alde apustu garbia egiten dugunon herritarron interesekin modu zuzenean talka egiten du. 

Azkenik, eta labur-labur, gai honen inguruan gure proposamenak jarraian agertzen direnak dira:

- Kanpaina hau herriko auzo guztietara, berehala, hedatzea.

- Fundamentuzko informazio eta sentsibilizazio kanpaina bat egitea auzo guztietan, barakaldar guzti-guztien parte hartzea bermatua egoteko. Horretarako, batzar irekiak antolatzea proposatzen dugu, hauetan auzokide elkarteak eta herriko beste elkarte batzuek ere parte hartzeko aukera izan beharko dutelarik.

- Hondakinen inguruko Udal-Kontseilua eratzea, honetan auzo-elkarteen, erakunde ekologisten eta bestelako talde herrikoien parte hartzea bermatua egon behar delarik.

- Kontseilu honen betebeharra, batik bat, asmo handiko helburua lortzeko epeak eta baliabideak zehaztea: europar erakundeek egindako gomendioak betetzea, neurri hauek, Barakaldon, hondakinen bilketa eraginkorra eta birziklapena eta berrerabilpena gailentzen diren tratamenduak izateko helburuak lortzeko abiapuntutzat hartuz.   

Mota honetako neurriak hartzen ez diren bitartean eta sasi-kanpaina hauek bakarrik egiten diren bitartean, HH-en gaikako bilketaren portzentaiek ez dute modu adierazgarrian gora egingo, eta hau, errauskailua bultzatu eta aldi berean kudeatzen dutenen interesen alde doa.

Eguzki Barakaldo.
Barakaldo 2013-11-15
...................................................................................................
Sobre la implantación del Programa Piloto del 5. Contenedor en Urban y Torres de San Vicente

Se han cumplido un año y siete meses desde que el Pleno Municipal decidiera el 26 de abril de 2012 realizar una experiencia piloto colocando el 5º contenedor, o contenedor de recogida selectiva de residuos orgánicos, en Urban-Galindo (3.253 habitantes) y las torres de San Vicente (3.381 habitantes). Esta decisión redujo a mínimos ridículos una propuesta previa de Eguzki que proponía la implantación de esa medida piloto en todo el municipio.

El pasado día 13 de noviembre el Gobierno Municipal, junto con la Mancomunidad de Municipios de la Margen Izquierda, anunció por fin la colocación de estos contenedores en las zonas mencionadas ¿Pero en qué medida va a afectar esta medida a las tasas de reciclaje de Residuos Sólidos Urbanos (RSU) en Barakaldo?

Veamos algunos datos (año 2012) de Barakaldo:


En nuestro municipio se generaron alrededor de 35.000 Tn de RSU de los que:

- El 80 % de los residuos se incineraron en Zabalgarbi.

- El 5 % acabaron en el vertedero.

- El 15 % se recogieron selectivamente (que no quiere decir que todo se recicle).

Pero la campaña puesta en marcha por el Gobierno Municipal se basa en:

-Implantación de los contenedores únicamente en dos barrios: los/as vecinos/as residentes en Urban y Las Torres de San Vicente son en total 6.534, es decir, sólo el 6,5% de los/as habitantes de Barakaldo.

-La experiencia es de carácter voluntario.

-Campaña informativa y de concienciación una vez implanatado el sistema.

        Respecto a los dos últimos puntos queremos denunciar que son las personas residentes en las zonas mencionadas las que deberán apuntarse a la experiencia. Para ello, solo dispondrán de 9 días (entre el 15 y el 23 de noviembre) y dos  puntos de información (Casa de Cultura de San Vicente  yeal Polideportivo Municipal de Lasesarre).  Lo que supone un coste de tiempo que aunque sea mínimo reducirá la participación en la experiencia. A esto hay que añadirle que la campaña de información y sensibilización ciudadana que llevará a cabo la Mancomunidad de Residuos se limitará a la colocación de carteles en los portales y la distribución de folletos informativos.

Por otro lado recordemos lo que La Comisión Europea y el Parlamento Europeo marcan como objetivos:

-Acabar con los vertederos tradicionales y poner freno a la incineración de todo aquello que es reciclable o compostable.

-Para 2016 se deben recoger selectivamente un 60% de los residuos urbanos.

-Para 2020 se deben recoger selectivamente un 80% de los residuos urbanos.

-Para 2020 no incineración de los recursos compostables y reciclables.

-Para 2020 prohibición de los vertederos en masa.

Por otro lado, el II Plan Integral de Gestión de Residuos Urbanos de Bizkaia 2004-2016, aprobado por las Juntas Generales en 2005 tiene como objetivo estratégico alcanzar para el año 2016 que el 4% de los residuos urbanos primarios generados en Bizkaia se composten. Objetivo muy ambicioso teniendo en cuenta que el porcentaje actual es de 0,5%.

Algunas conclusiones y propuestas

Habrá que esperar unos meses para ver los resultados de esta campaña piloto, pero en la forma  y dimensiones en que se ha planteado no hace falta ser muy espabilado para preveer que los resultados no van a cambiar sustancialmente los porcentajes actuales. Y que a esta marcha los objetivos planteados por las instituciones europeas para 2016 y 2020 serán irrealizables hasta, en el mejor de los casos, dentro de un par de siglos.

En nuestra opinión esta prueba piloto no es más que una nueva campaña de “marketing verde”, un lavado de cara de quienes están potenciando la incineración como destino final de nuestros residuos urbanos. Como tal, y desde nuestro punto de vista esta campaña es un fraude a quienes apostamos por el reciclaje y la sostenibilidad de nuestro planeta.

Para terminar, y de manera breve, exponemos nuestras propuestas en este tema:

- Extensión de esta campaña, de manera inmediata, al resto de los barrios del municipio.

- Elaborar una verdadera campaña informativa y de sensibilización en todos y cada uno de los barrios, para que llegue a todas/os los/as barakaldeses/as. Para ello proponemos, la realización de asambleas abiertas, con las asociaciones vecinales y organizaciones del municipio.

-Creación inmediata de un Consejo Municipal Asesor sobre residuos que esté abierto a las organizaciones vecinales, populares y ecologistas.

-Funciones de este Consejo Municipal: funciones: determinar los medios y plazos más adecuados para avanzar decididamente hacia el cumplimiento de las recomendaciones de las instituciones europeas y conseguir que en Barakaldo se haga una recogida selectiva efectiva de los residuos y que en el tratamiento el reciclado y la reutilización pasen a un primer plano.

Mientras esto no se dé y sólo se hagan campañas como la actual los porcentajes de recogida selectiva de los RSU no van a cambiar sustancialmente, para beneficio de la incineradora y sus gestores.

Eguzki Barakaldo.
Barakaldo 2013-11-15

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada