Bizkaiak iragarri du hondakinen erdiak ari dela birziklatzen, baina EHUko irakasle batek dio metodologia okerra erabili duela.
Gorka Buenoren arabera, %36,5 birziklatzen du eta 50.000 tona gehiago doaz zabortegira.
Iñaki Petxarroman
Bilboko konpost plantara hondakin gutxi doa oraingoz. / MARISOL RAMIREZ / ARP
2013an Bizkaiak hiri hondakinen erdiak birziklatu
zituela iragarri berri du Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA). Gorka Bueno
EHUko irakaslearen azterketaren arabera, datuak emateko erabilitako
metodologiak «akats larriak» ditu. Haren arabera, hondakinen %36,5 baino
ez ditu birziklatzen.
Metodologia akatsakEuropako Hondakinen Direktiba Esparruak datuak emateko agintzen duen metodologia ez dator bat BFAk erabilitakoarekin. Bukaerako tratamendua lau multzotan biltzeko agintzen du Hiri Hondakinei Buruzko Datuak Biltzeko Orientabideak agiriak: erraustea (balioztatze energetikoarekin edo gabe), isurtzea (zabortegira), birziklatzea eta konpostatzea. Garbi uzten du zenbatu behar direla tratamenduaren aurretik, TMB edo sailkatze plantetatik, igaro ondoren bukaerako lau tratamendu horietatara bidalitako hondakin kopurua. Bada, BFAk ez ditu jasotzen TMB eta sailkatze plantetatik zabortegietara isuritako 48.001 tona eta erraustera eramandako 21.043 tona.
Bestalde, errausketatik sortutako 40.645 tona zepa birziklatutako materialen atalean ageri dira, nahiz eta zabortegira eraman zituzten. Gainera, zepetatik berreskuratutako metalei dagokienez, 4.131 tona birziklatutako hondakinen multzoan ageri dira, Europako metodologiak esan arren ez direla hiri hondakinen estatistikan jaso behar.
BFAren arabera, hondakinen %48 (349.000 tona 727.117tik) birziklatu ziren 2013an. Alabaina, kopuru horretan, kudeatutako hondakinak (605.601 tona) ez ezik, bukaerako tratamendu batetik bestera doazen hondakinak ere zenbatu ditu, zenbait kasutan bi aldiz.
Energia balioztatzea
BFAk emandako datuen arabera, Zabalgarbin erraustutako hondakin guztiak balioztatze energetikoz tratatzen dira. Alabaina, Eliktrizitatearen Iberiar Merkatuko Operadorearen (EIMO) datuetan ikus daitekeenez, Zabalgarbik ez zuen argindarrik saldu 2013ko aldi luze batzuetan. Hain zuzen ere, 132 egunetan ez zuen argindarrik saldu, eta, beraz, ezin liteke denbora horretan erraustutakoa balioztatze energetikotzat jo. Alegia, erraustu zen guztiaren %36 deuseztutzat jo beharko lituzkete BFAren datuek, alegia, zabortegietara isurtzearen pare, Europako hondakinen tratamenduaren jerarkiaren arabera.
Birziklatze kopurua
Europak agintzen dituen irizpideetan oinarrituta, 2013an Bizkaiak ez zuen erdia birziklatu baizik eta hondakinen %36,5. Beraz, Europak 2020rako aipatzen duen %50 urruti dauka. Aldi berean, zabortegira BFAk adierazitakoa baino zabor gehiago bota du (%24,8), eta horiei gehitu beharko litzaioke balioztatze energetikorik gabe erraustutako hondakinen kopurua. Hartara, hondakinen kudeaketaren jerarkiaren azpi-azpiko eskalan, alegia, zabortegira eramatearen pare den deuseztean, 227.463 (%38,5) sartu beharko lituzke Bizkaiak. Halaber, Europako irizpideen arabera estatistiketatik at egon beharko balute ere, hondakinen tratamenduaren ziklo osoa hobeto ulertzeko datu hauek ere kontuan har litzake BFAk: konpostatzetik zabortegira eramandako 54 tona errefus; errausketako zepetan balioztatzeko moduan diren 4.131 tona txatarra eta metal; zabortegira botatako 40.645 tona zepa; errausketatik sortutako 7.542 errauts toxiko; atmosferara isuritako 210.000 tona CO2 eta beste osagai kutsakor batzuk.
Gorka Bueno. EHUko irakaslea
«Tranpa hauek egitea geure burua engainatzea besterik ez da»
I. P.
EHUk eta UEUk lankidetzan ematen duen graduondoko
batean irakaslea da Gorka Bueno, eta aditua da hondakinen kudeaketa eta
tratamenduan.
Zergatik uste duzu erabaki dutela Bizkaiaren birziklatze datuak hain nabarmen puztea?
Datu hauek Ingurumen diputatuarekin kontrastatu ditugu, eta haren argudio bat izan da «tranpatxo» horiek ohikoak direla Europan. Alemaniako eskualde batzuetan birziklatutzat hartzen dute TMB plantetara joaten den hondakin jario osoa, nahiz eta horren zati handi bat, prozesatu eta gero, erraustera eraman. Onartzen du, ordea, han errausten denaren erdia balorizazio energetikorik gabe egiten dutela; Espainian, ordea, Eurostaten arabera, erraustutako guztia balorizatzen dutela diote, eta hori gezurra da. Tranpa hauek egitea geure burua engainatzea besterik ez da.
Aurreko urteetan metodologia zuzenagoa erabili dute. Zergatik aldatu dute aurten?
Aldundiak HHKBPIren azken berrikustea 2012an egin zuen. Orduan, hondakin jarioak zenbatzeko metodologia egokiago bat erabili zuen. Berrikuste horrek onartzen zuen, inplizituki, %50eko birziklapen helburua ez zutela beteko 2016an eta etorkizunean zeozer egin beharko zutela. Nire ustez, 2013an TMB planta martxan jarri dute, probetan egon da, eta hasieran beti kostatzen da datu onak eskuratzea; bestalde, Zabalgarbiren ziklo konbinatua lau hilabetez geldirik egon da, balorizazio energetikorik egin gabe. Datuak orain dela hogei urte baino hobeak dira, baina gero eta argiago dago azpiegiturek ez dutela ematen, Europa gero eta zorrotzagoa baita birziklapen kontuetan. Ezin da ahaztu Bizkaiko azpiegituren muina Zabalgarbi dela; ez dut uste orain dela hogei urte, martxa jarritakoan, Europak 2008an ezarritako birziklapen helburua buruan zutenik. Hondakinak tratatzeko sistema ez dago itxita. Ikasten dugun heinean egokitu behar da, baina, horretarako, eragile guztion lankidetza funtsezkoa da, eta, zoritxarrez, giro politikoa pozoituta dakusat.
Badago halako hondakinen inguruko gerra bat Gipuzkoarekin. Uste duzu faktore horrek eragin duela?
Guztiz, baina balizko gerra horrek ez garamatza leku onera. Nire ikuspegitik, Bizkaiko eta Gipuzkoako arazoak antzekoak dira. Bizkaian, birziklatze helburua bete ahal izateko, sakon bultzatu behar da zati organikoaren gaikako bilketa eta konpostatzea; horretarako egungo azpiegiturak ez dira nahikoak. Gipuzkoak bide horretatik joan nahi du, baina oraindik azpiegitura asko falta ditu. Bizkaiak bide horretatik joan behar du, Europak markatuta, eta azpiegiturak moldatu. Gatazka hau bideratu eta balia dezagun hondakinen inguruko sentsibilizazioa zabaltzeko. Guztion onerako izango da.
BFAk egin dituen metodologia akatsak ere ikusten dira beste erakunde batzuen azterketetan?
Akats horiek ez dira arraroak. Batzuetan Europak bultzatzen dituen aldaketa metodologikoei ez egokitzea dago atzean. Baina, askotan, datuen zuritze hutsak dira. Eta hasteko, hondakinen jarioak publiko egin behar dira, zehaztasunez. Araban, adibidez, ez dago halako daturik. Gardentasun hori funtsezkoa da gizarte eragileek, eta unibertsitatean gaudenok, jarraipen, kontrol eta ekarpenak egin ahal izateko.

http://paperekoa.berria.info/harian/2014-04-08/014/001/erdia_birziklatzeko_asko_falta_du_bizkaiak.htm