jueves, 6 de noviembre de 2014

"Eguzkikeriak" komikia eskuragai sarean eta Eguzki-ren bulegoan

Iturria: Herrikolore.

KOLABORAZIOA - Juanjo Angulo

"Eguzki", Eguzki-kidea da (ez egin txantxarik) eta horregatik nahiko jantzita dago Eguzki Talde Ekologistaren kanpainetan.  Beraz, emakume gazte hau egokia da fracking-i buruz, Garoña zentral nuklearrari buruz eta AHT-i buruz hitz egiteko.  “Eguzkikeriak” komikian, berak azalduko du zergatik proiektu edo errealitate hauek kaltegarriak diren gure ingurumenerako eta gure gizarterako, eta zergatik Eguzki Talde Ekologistak mehatxu hauen kontra borrokatzen duen. 

Modu irrigarrien bidez, komiki honetan esaten da fracking-a oso kaltegarria dela gure osasunerako eta gure ingurumenerako, Garoña oso arriskutsua dela energia nuklearra oso ziurra ez delako, eta AHT-a proiektu erraldoi eta ezbeharrezkoa izateaz aparte, mendiak, baratzak, diru-laguntzen kopuru handia eta gure produktu lokalak suntzitzen dituela.

KOMIKIA hemendik eskuratu

Komiki hau Barakaldon sortu zen.  Barakaldoko komiki-egileak marraztu zuen, Eguzki Taldearen laguntzari esker, eta Barakaldon imprimatu zuen (Fasprint-en eskutik) Euskal Herria osoan zabaltzeko.  


Bilboko Aste Nagusian ale batzuk saldu ziren eta gaur Barakaldoko Eguzki bulegoan saltzen dira (aleak agortu ezean). Komiki hau nahi baduzu, hurbildu Barakaldoko Eguzki bulegora (Bizkaia, 41) asteazkenero 19:00tatik 20:30tara eta hartu bertan